Skip to main content

Milaka herritar kalera atera da Maiatzaren Lehenean

Ekonomia

Sindikatu abertzaleek nor bere aldetik egin dituzte mobilizazioak Maiatzaren Lehenean, bai behintzat Hego Euskal Herrian. LAB sindikatuak aldarrikapena eta 50. urteurrenaren ospakizuna uztartu ditu, eta "zaintza, enplegua eta ondasunaren banaketa" eta "estatu tresnak" aldarrikatu ditu. ELA, berriz, Bilbon mobilizatu da eta "konfrontazio politikoa" eskatu du. Eusko Jaurlaritzako lehendakari berriari ohartarazio dio "gatazkak irekita" jarraitzen duela eta "norabide aldaketa" eskatu dio. CCOOk eta UGTk enpleguaren banaketa eta soldata duinak exijitu eta espainiar instituzioen "legitimitatea eta egonkortasun demokratikoa" eskatu dituzte.

Intersindikalaren baitan elkarrekin mobilizatu dira CGT, FSU, Solidaires eta LAB Baionan, eta berastasunaren banaketa eta probreziari aurre egiteko politikak eskatu dituzte.