Skip to main content

Araban 310.300 eguzki panel instalatzeko baimena eskatu du Solariak

Gizartea

Araban beste hiru parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eskatu du Solaria Eguzki Sorkuntza enpresak. Erribera Beitian, Zigoitian eta Gasteiz eta Iruña Okan garatuko ziren instalazio hauetan 310.296 eguzki panel ezartzea aurreikusten du Solariak, 374 hektarea hartuz. Eraikitzeko aurretiazko baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenak eskatu ditu enpresak. Interesdunek 30 eguneko epea izango dute orain proiektuari buruzko informazioa jaso eta balizko alegazioak aurkezteko.