Skip to main content

La Passem okzitanieraren aldeko "Korrika" egiten ari dira igandera bitarte

Gizartea

Okzitanieraren aldeko lasterketa abian da astearteaz geroztik. Apirilaren 30etik maiatzaren 5era, 1.100 km egiten ari dira, gauez zein egunez. Tarbatik abiatu zen asteartean eta 6 egun eta 5 gau igarota, igandean Lo Monten amaituko da. AEK-k kilometroa hartuko du 920.kilometroan, larunbatean 16:15etan CapBretonen.