Skip to main content

Sexu indarkeriaren biktimak modu integralean artatzeko zentroa martxan da dagoeneko Araban

Gizartea

Sexu indarkeriaren biktima izan diren emakumeak modu integralean artatuko dituen zentroa aurkeztu du Arabako Foru Aldundiak. Urgentziazko zein epe ertain eta luzerako arreta eskainiko du, laguntza psikologikoa edota juridikoa, aholkularitza eta orientazioa emanez, besteak beste. Ikuspuntu feminista eta ahalduntzaile batetik emandako arreta izango da, urte osoan zehar eguneko 24 orduetan eskainiko dena 650 80 10 80 telefono zenbakian. Ertzaintza, Osakidetza edota Emakunderekin elkarlanean egongo dira zentroaren langileak, biktimak modu integral batean artatu ahal izateko.