Skip to main content

Jose Miguel Etxeberria “Naparra”ren azken bilaketa arrakastarik gabe amaitu da

Politika

Duela ia 44 urte desagertu zen Naparraren gorpuzkiak berreskuratzeko lehen indusketa egin eta zazpi urtera, apirilaren 22an Frantziako Landa eremuan, “A eremuan” zehazki, abian jarritako indusketa lanen emaitza negatiboa izan da, 2017an bezala. Familia eta abokatua indusketa horren txosten ofizialaren esperoan daude momentu honetan, etorkizunean eman beharreko urratsak jakin ezean.