Skip to main content

Albisteak

Kataluniako kanta eta dantzak Okendon

Txintxarri - lr., 2015-07-04 21:30
Iazko bisitari erantzunez, Gironako Lladó herriko lagunak izan dira gaur gurean. Xumelak iaz Zarauzko Montetxio eta Hondarribiko Olagarro abesbatzetako kideekin ...

Jaietan ere etxetik urrun daudenak gogoan

Noaua - lr., 2015-07-04 21:09
Usurbilgo festetan ere etxetik urrun preso segitzen duten Xabier Aranburu “Xomorro” aginagarra, Olatz Lasagaster eta Patxi Uranga herritarrak oroitzeko, eta elkartasuna adierazteko tartea hartu berri dute Askatasuna plazan. Aurresku eta pintxo jan baten bueltan joan da hitzordua.

Arria V, Gipuzkoako Aizkolari lehiako txapeldun

Noaua - lr., 2015-07-04 20:34
Xabier Orbegozo “Arria V dugu arratsaldean Dema plazan jokatu den Gipuzkoako Aizkolari Txapelketako finaleko irabazlea. Erakustaldi bikaina egin dute lehiakideek. Honela geratu da sailkapena: 1-Arria V 13’45 2-Irazu 15´08 3-Mujika 15´09 4-Otaño 16’53.
Gaikakoa

Piztuko dugu euskara?

a.azkue, 2015-06-14

"Piztu Euskara" da aurtengo Araba Euskaraz jaiaren leloa, eta lelo hori moldatuta "Piztuko dugu euskara" izenburua hartu du aurtengo abestiak. En Tol Sarmiento taldeak egin du kanta. Abesti alai eta dantzagarria da eta halaxe ageri dira San Bizente ikastolako ikasleak ere, alai eta dantzari, bideoklipean.

 
Gaikakoa

Bonbilla pizten ehunka pertsona

a.azkue, 2015-06-14

Giro ezin hobea izan da Gasteizen, euskaren bonbilla pizteko deiak ehunka pertsonen erantzuna izan du.

 
Gaikakoa

San Bizentetik Lautadara, eta Oionetik Agurainera

a.azkue, 2015-06-14

Oiongo San Bizente Ikastolak, Aguraingo Lautadari eman dio 2016. urteko Araba Euskaraz jaia antolatzeko ardura. Aguraingoek pozik hauru dute erronka berria. San Bizente bezala, Lautada ere ikastola txikia da 200 bat ikasle ditu eta behar ekonomiko handiak.

 
Gaikakoa

Erronka, beste mota bateko aisialdia

a.azkue, 2015-06-14

Bigarren urtez Araba Euskaraz eguneko egitarauan Erronka izeneko ekimena topatu dugu. Bertan, zenbait proba gainditzea proposatuko diete Arabako ikastoletako 13-16 urte bitarteko gaztetxoei, beren abilezia eta buru-argitasuna neur ditzaten. Beste mota bateko aisialdia eskaini nahi diete antolatzaileek Erronka izeneko ekimen honen bidez. Esan behar da gazteak ondo baino hobeto pasatu zutela.

 
Gaikakoa

Oionen jantokia egiteko erabiliko dute Gasteizen bildutako dirua

a.azkue, 2015-06-14

Oiongo San Bizente ikastolak festatik lortutako diruarekin zenbait helburu bete nahi ditu, hauen artean azpiegiturak hobetzea. 2009. urtean abiarazi zituzten jantoki berria egiteko lanak baina oraindik ere ez dituzte bukatu. Lortutako dirua horretarako erabili nahi dutela kontatu digute.

 

Oiongo hamar elkarte omendu ditu Araba Euskarazek

a.zabala, 2015-06-14

Euskararen alde lanean dabiltzan hamar elkarte omendu dituzte Araba Euskaraz festan. Normalizazio prozesuan Arabako Errioxan egiten duten lana goraipatu dute.

 
 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes