Skip to main content
bannerra

Albisteak

MENDEBALDEKO KONFERENTZIA

Berria: kirola - ar., 2018-10-16 00:00
Ipar-mendebaldeko DibisioaPortland Trail Blazers. Sasoi erregular txukun askoaren ondoren, antiklimaxa iritsi zen kanporaketetan. Hasiera kaskarra badu, aldaketak iritsiko dira, eta Terry Stotts, Damian Lillard eta CJ McCollum ez dira salbu.Oklahoma City Thunder. Carmelo Anthony bistatik galtzea zuen lehentasun, eta Schroeder modu onean eskuratu du gainera. Hiruko jaurtitzaile fidagarriak falta ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Lehen partida irabazi du Athleticek, Realaren aurkakoa

Berria: kirola - ar., 2018-10-16 00:00
FUTBOLA. Athleticek 2-1 irabazi zion herenegun derbia Athletici Lezaman. Horri esker, talde zuri-gorriak denboraldiko lehen garaipena lortu du. Aldiz, txuri-urdinek sasoiko lehen partida galdu dute. Sailkapenean, hirugarren da Reala, hamar punturekin, eta 11. Athletic, bostekin.Neurketak bi zati oso ezberdin izan zituen. Aurrenekoan, bisitariak nagusitu ziren, eta, horri esker, aurretik jarri ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Eduard Pradesek World Tourreko lehen itzulia eman dio Murias taldeari

Berria: kirola - ar., 2018-10-16 00:00
TXIRRINDULARITZA. Euskadi-Murias taldeak beste mugarri bat ezarri du asteburuan. Izan ere, Eduard Prades taldeko txirrindulari kataluniarrak Turkiako Itzulia irabazi du, World Tourreko proba. Lehen aldia da Muriasek maila nagusiko lasterketa bat irabazten duela. Pradesen lorpenari Oscar Rodriguezek Espainiako Vueltan irabazitako etapa gehitu behar zaio. Bikain ari da Murias Kontinental Profesional...
Kategoriak: , Aktualitatea

Eibarrek larunbat eguerdiz jokatuko du Real Madrilen aurka Ipuruan

Berria: kirola - ar., 2018-10-16 00:00
FUTBOLA. Eibarrek larunbat eguerdiz hartuko du Real Madril Ipuruan, hain zuzen ere, azaroaren 24an, 13:00etan. Espainiako Lehen Mailako hamahirugarren jardunaldiko partida izango da. Euskal taldeen jarduna, hala ere, bezperan hasiko da, ostiral gauez Alaves Leganesen ariko baita (21:00). Igande eguerdian (12:00), berriz, Athleticek Getafe hartuko du, eta astelehen gauez (21:00), Realak Celta.
Kategoriak: , Aktualitatea

Eskema desegin dio

Berria: kirola - ar., 2018-10-16 00:00
Iraupena. 44.08. Pilotakadak. 216. Sakez. Altuna III.ak sei; eta Olaizola II.ak bat. Pasak. Olaizola II.ak bat. Markagailua. 0-1, 1-1, 2-1, 2-2, 3-2 ,3-3, 3-4, 4-4, 9-4, 9-5, 11-5, 11-7, 13-7, 13-8, 14-8, 14-11, 17-11, 17-12 eta 22-12. Bestelakoak. Apustuak parean irten ziren, Altunaren aldeko joera txikiarekin. 800 ikusle Beotibarren. Erreboteko harmaila itxita zegoen. Bigarren ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Lau erraldoi hiru handitarako

Berria: kirola - ar., 2018-10-16 00:00
Larunbatean jokatuko da Hiru Handiak probaren 21. ekitaldia. Bi urtetik behin jokatzen den ultra lasterketa inoizko onena izango da aurten. Baina Hiru Handiak ez zen mendi lasterketa bat izateko asmoarekin jaio. Mendi martxa gisa sortu zen, 1987an. Aldaketa asko izan ditu geroztik. Lehen hamar urteetan, urtero egin zuten; gero, bi urtetik behin. 2006tik lasterketa da, eta garaile handiak izan ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Tornola erreka

Berria: kirola - ar., 2018-10-16 00:00
Aiako Harriko tontorretatik Arditurri, Endara eta Meaka auzoetara irristatzen diren malkarretan hamaika errekak garraiatzen dituzten urek bat egiten dute, eta ur ugariko ibaiak sortu. Mendebaldeko isurialdean, Arditurriko errekak magal malkartsuetatik datozen urak biltzen ditu Ergoien auzora heldu baino lehen, eta, Ergoien auzora heldu aurretik, Oiartzun ibaia osatzen du Tornolako errekako urekin ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Arrazakeriaren aurkako ukabilak

Berria: kirola - ar., 2018-10-16 00:00
Olinpiar Joko guztiek utzi ohi dute arrastoa, baina gutxik 1968an Mexikon jokatutakoek bezain luzea. Ezusteko markak, eraldaketa teknologikoak... Baina, batez ere, indarra hartzen ari zen black power-aren (botere beltza) erakusleiho izan ziren, eta horren ikur, Tommie Smith (Clarksville, AEB, 1944) eta John Carlos (New York, AEB, 1945) atletak. Haien irudia arrazakeriaren aurkako borrokaren ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Kutsadura dantzatzea

Berria: kultura - ar., 2018-10-16 00:00
Gaurko munduaren sakoneko zenbait auzi ur gainera ekartzeko modu bat ere izan daiteke dantza. Gorputzaren lengoaiarekin kontzientziak astintzeko modu bat. Eta gaurko munduaren sakonean auzi larririk bada, ozeanoetako kutsadura da bat, beste askoren artean. Dantzaren bidez, horretaz hitz egitera dator Sirenak emanaldia Donostiara, Miarritzeko Malandain balletaren eskutik. Lapurdiko konpainiak eta ...
Kategoriak: Aktualitatea

Tradizioaren ildotik

Berria: kultura - ar., 2018-10-16 00:00
Bilboko Orkestra SinfonikoaZuzendaria: Erik Nielsen. Pianista: Andrew von Oeyen. Organista: Aaron Ribas. Egitaraua: Samy Moussaren eta Ludwig van Beethovenen lanak. Lekua: Euskalduna jauregia, Bilbo. Eguna: Urriaren 11.Bilboko Orkestra Sinfonikoa Beethovenengana itzuli zen denboraldiaren bere bigarren kontzertuan. Entzuleak ustekabean harrapatu zituena, baina, Samy Moussa gaztearen organo eta ...
Kategoriak: Aktualitatea

Espainiako Arte Eszenikoen saria irabazi du Marie de Jongh taldeak

Berria: kultura - ar., 2018-10-16 00:00
Haur eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Espainiako saria eman diote Marie de Jongh konpainiari, bere ikuskizunetan ageri den «gizartearekiko konpromiso etengabeagatik». Espainiako Kultura Ministerioak ematen du sari hori —30.000 euro dira—, urtero, eta konpainiak hitzik gabeko ikuskizunetan darabilen keinu hizkera ere nabarmendu du epaimahaiak, «edertasun eta hunkipen handiko» ...
Kategoriak: Aktualitatea

AZKEN ORDUA: ETAren armagabetzearen harira, Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkidearen analisia.

N.Uriarte, 2017-03-17

 ETAren armagabetzearen harira, Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkidearen analisia.

 

AZKEN ORDUA: ETAren armagabetzearen harira, Iñaki Soto GARAko zuzendariaren analisia.

N.Uriarte, 2017-03-17

ETAren armagabetzearen harira, Iñaki Soto GARAko zuzendariaren analisia.

 

Arnaldo Otegiren hitzartzea ETAren armagabetzeaz

N.Uriarte, 2017-03-17

Arnaldo Otegiren hitzartzea ETAren armagabetzeaz

 
Politika

Sandra Barrenetxea: "Hori izan zen mahai gainean jarri ninduena, hori, autokoa da, izkinan dagoena, deklarazioa hartu zidana"

B.Gartzia, 2017-03-15

Lau guardia zibiletatik hiruk nola torturatu zuten kontatu du Sandra Barrenetxeak. Malkotan, arnas estuka, atsedena ere behar izan du, baina xehetasun osoz azaldu du Guardia Zibilaren esku pairatu zuena. Akusatuen eserlekuan eserita zeuden lau guardia zibiletatik hiru identifikatu ditu: "Hori izan zen mahai gainean jarri ninduena, hori autokoa eta iizkinan dagoena deklarazioa hartu zidana da"

 
Atxilotuak / presoak

Tortura: Sandra Barrenetxearen lekukotza Guardia Zibilaren aurkako epaiketan

B.Gartzia, 2017-03-15

Sandra Barrenetxeak, malkoei ezin eutsiz, atxiloketa eta inkomunikazio garaian pairatutako tratu txarrak deskribatu ditu: "Poltsa egiten ari zirela, bat gainean jarri zitzaidan, metalezko objektu bat eskutan, bortxatu egingo nindutela esan zidan" adierazi du Barrenetxeak eta akusatutako hiru guardia zibil ezagutu ditu.

Hunkituta deklaratu du Barrenetxeak bera torturatzea leporatuta lau guardia zibilen aurka Bilbon burutzen ari den epaiketan. 

 
Euskara

Hitzarmena sinatu dute Hamaika Telebista eta Korrikako arduradunek

B.Gartzia, 2017-03-14

Korrika hasteko 17 egun falta direnean, Mertxe Mugika, AEKko koordinatzailea, eta Asier Amondo, Korrikako arduraduna, Hamaika Telebistako egoitzan izan dira bertako zuzendaria, Iñaki Uriarekin hitzarmena sinatzeko.