Skip to main content

Albisteak

Winnie Madikizela Mandelari azken agur jendetsua

Berria: mundua - ig., 2018-04-15 00:00
JOHANNESBURGO. Estatu hileta jendetsua egin zioten atzo Winnie Madikizela Mandela politikari eta apartheid-aren aurkako ekintzaileari, Hegoafrikako Johannesburgo hirian. Orlando Stadiumean bost orduko zeremonia egin zuten, 40.000 herritarren parte hartzearekin. \t\t
Kategoriak: Aktualitatea

HARTZAREN BELDUR

Berria: ekonomia - ig., 2018-04-15 00:00
Merkatuak inoiz ez daude pozik. Ustez, garairik oparoenean daude. Munduko eskualde nagusietan hazkunde ekonomikoa da nagusi, eta urte honetarako aurreikuspen makroekonomikoak itxuraz oso onak dira. Atlantikoaren bi aldeetako finantza merkatuek aurreko bi urteak igoerekin kateatu dituzte, eta, Wall Streeten kasuan, goranzko joerak kasik hamarkada bat iraun du. Akzioz akzio, merkatuetan salerosten ...
Kategoriak: Aktualitatea

Dorre merkea salgai Bilbo erdigunean

Berria: ekonomia - ig., 2018-04-15 00:00
1. Dorre bateko etxebizitza bati buruz ariko zara, ezta? Ez. Kasu honetan behintzat, iragarkiak egia osoa esaten du: dorre oso bat dago salgai, Bilboko erdiguneko Plaza Biribilean. 2. Baina... hor dagoen dorre bakarra BBVArena da! Horixe bera jarri du salgai. 88 metro eta 21 solairu ditu, eta hainbat urtez Bilboko eraikin handienetan handiena izan zen. Agian Euskal Herri osokoa. 3. Ez al da ...
Kategoriak: Aktualitatea

Erradiologiak Curie du abizena

Berria: gizartea - ig., 2018-04-15 00:00
Bada familia bat fisikari erabat lotua. Marie eta Pierre Curie senar-emazteek sortu zuten saga: Nobel saria irabazi zuten erradioaktibitateari lotutako lehen ikerketak egiteagatik, Henri Becquerelekin. Marie Curie izan zen Nobel bat jaso duen lehen emakumea. Haien alaba Irene Joliot-Curiek eta haren senar Jean Frederic Joliotek ere Kimika arloko Nobela irabazi zuten, erradioaktibitate artifiziala ...
Kategoriak: Aktualitatea

Euskara «deskubritu» zuen kazetaria

Berria: gizartea - ig., 2018-04-15 00:00
Nerabezaroan hurbildu zen euskarara. Hortik murgildu zen euskarazko literaturan. Eta afizio horrek eraman zuen kazetaritzaren esparrura. Felipe Rius idazle eta kazetari iruindarra hil da, 56 urte zituela. Komunikazioaren hainbat esparrutan egin du bidea: besteak beste, Nafarroako Gobernuaren komunikazio arloan aritu zen lanean, eta kolaboratzaile izan zen hainbat hedabidetan. Euskaldunon ...
Kategoriak: Aktualitatea

Ur mailarik handiena gainditu du Ebrok

Berria: gizartea - ig., 2018-04-15 00:00
Aste honetan izandako euriteen ondorioz, hazi-hazi eginda joan dira ibaiak egunotan. Ostegun-ostiralean Nafarroa hegoaldean izan dituzte arazorik handienak, Ebro ibaiaren ondorioz. Mailarik handiena gainditua du, eta ez du aparteko kalterik sortu herrietan. Atzo artean alertari eutsi zioten Erriberan. Kalte handiak daude uztetan. Irudian, Arguedas ingurua, atzo: errepide gehiena jada ez zegoen ...
Kategoriak: Aktualitatea

Batzorde bat eratu dute Jaurlaritzak eta talde islamikoek, «bizikidetzaren alde»

Berria: gizartea - ig., 2018-04-15 00:00
BILBO. Eusko Jaurlaritzak eta elkarte islamikoek Ados izeneko aholku batzordea osatu zuten atzo. Hamasei talde izango dira batzorde horretan, «bizikidetzaren alde» aritzeko, eta «arrazismoari, xenofobiari, islamofobiari edo erlijioagatiko nazioarteko terrorismoari» aurre egiteko. Iñigo Urkullu lehendakariak parte hartu zuen atzoko bileran.
Kategoriak: Aktualitatea

Ehiztariek manifestazioa egingo dute gaur Donostian, eta animalistek ere bai

Berria: gizartea - ig., 2018-04-15 00:00
DONOSTIA. Ehiza elkarteek deituta, manifestazioa egingo dute gaur eguerdian Donostian, Euskadin ehiza bai lelopean. Eguerdian izango da, Easo plazatik Alderdi Ederrera. «Errespetua» eskatuko dute ehiztarientzat. Donostian bertan, 17:00etan, beste elkarretaratze bat egingo dute, Ehiza hilketa da! lelopean, Askekintzak deituta, Bulebarrean.
Kategoriak: Aktualitatea

100

Berria: gizartea - ig., 2018-04-15 00:00
NAFARROAN INDARKERIA MATXISTAGATIK ATXILOTUAKEmakumeen aurkako indarkeriari buruzko azken datuak eman ditu Nafarroako Foruzaingoak: bederatzi gizon atzeman ditu aste honetan. Besteak beste, 43 urteko gizon bat atxilotu dute Lizarra inguruan, bikotekideari eta alabei tratu txarrak ematea leporatuta. Urtea hasi zenetik, ehun gizon atzeman ditu Foruzaingoak; batez beste, egunean bat.
Kategoriak: Aktualitatea

Legearen hormak

Berria: politika - ig., 2018-04-15 00:00
Bihartik aurrera, Espainiako Auzitegi Nazionaleko areto batean epaituko dituzte Altsasuko zortzi gazteak. San Fernando de Henaresen dagoen eraikinean: horko lau paretetan itxiko dute legea. Delitu eta lesio terroristak leporatzen dizkiete, ordu txikietan taberna batean bi guardia zibilekin eta haien bikotekideekin izandako istilu batean parte hartzeagatik. Hona horra iristeko instrukzio epaileak ...
Kategoriak: Aktualitatea

Estatu arrazoiak aginduta

Berria: politika - ig., 2018-04-15 00:00
Maiz aipatzen da nolako boterea duten Espainiako Auzitegi Nazionaleko instrukzio epaileek doktrinak sortzeko; Baltasar Garzonena, kasurako. Hark sortu eta haren ondorengo batzuek bere egin zuten Dena ETA da tesia da adibide ezagunena. Orain, ETAren ondorengo garaian, Dena terrorismoa da sortzeko bidean da Carmen Lamela epailea. Diskrezioa eta lan eskerga ditu ezaugarri, Auzitegi Nazionalaren ...
Kategoriak: Aktualitatea

Onartua lehen aurrekontua

Berria: politika - ig., 2018-04-15 00:00
«Ekintza nagusia da». Horrela azaldu du Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak atzo instituzioak aurtengo onartu dituen aurrekontuen inguruan. «Gure komunitatearen integrazio politikorako beste etapa bat da 2018ko aurrekontuen adostea». Orotara 602 milioi eurokoa adostu dute, 233 hautetsietatik bildu diren 210ek. Aldeko 171 bozka izan dira (%81,4), kontrako hamar, zuri bat...
Kategoriak: Aktualitatea

Espainiako Errepublika gogoan Eibarren

Berria: politika - ig., 2018-04-15 00:00
EIBAR. Hainbat ekitaldi egin dituzte Eibarren (Gipuzkoa) Espainiako Errepublikaren 87. urteurrena ospatzeko. Sahagun eta Jakako (Espainia) alkateek parte hartu dute Eibarko alkatearekin batera, PSE-EEk antolatutako ekitaldi batean. Eibarko alkate Miguel de los Toyosek (PSE-EE) errepublikaren aldeko «jarrera argiagoa» eskatu dio PSOEri, eta adierazi du bere ustez etorkizuna «errepublikanoa» ...
Kategoriak: Aktualitatea

Haranburu, Esnal eta Parot anaien zigor luzeen aurka

Berria: politika - ig., 2018-04-15 00:00
BAIONA. Lapurdiko kostaldeko zenbait herritan —Baionan, Bidarten, Donibane Lohizunen, Getarian, Angelun eta Miarritzen— elkarretaratzeak egin dituzte Frederic Haranburu, Jakes Esnal eta Ion eta Unai Parot euskal presoen egoera salatzeko. Laster 29 urte beteko dituzte kartzelan. Ekainaren 16an manifestazioa egingo dute, Baionan. \t\t
Kategoriak: Aktualitatea

GEDek ekaineko giza katea aurkeztu du Gasteizen

Berria: politika - ig., 2018-04-15 00:00
GASTEIZ. GED Gure Esku Dago-k ekainaren 10eko giza katea aurkeztu du Gasteizen. Zelai Nikolas bozeramaileak parte hartu du ekitaldian. Gaur, berriz, telebistarako iragarki bat grabatuko dute Donostian eta Usurbilen (Gipuzkoa). 500 lagun inguruk esku hartuko dute grabazioan.
Kategoriak: Aktualitatea

Ekainaren 2an, manifestazioa Iratxe Sorzabalen alde

Berria: politika - ig., 2018-04-15 00:00
IRUN. Iratxe Sorzabal euskal presoaren lagun eta gertukoek manifestazioa egingo dute Irunen (Gipuzkoa), ekainaren 2an, haren kontra Espainiak eskatutako hiru euroaginduak eman ez ditzatela eskatzeko. Maiatzaren 30ean ebatziko dute euroagindu horien inguruan, Parisen.
Kategoriak: Aktualitatea

«Al-Assadi mezu argia bidali diogu oso, eta espero dugu entzun izana»

Berria: mundua - ig., 2018-04-15 00:00
«Helburua beteta!». Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak hitz bitan laburtu zuen atzo goizean bezperan agindutako eta aste hasieratik iragarritako erasoaldia. Donald Trumpentzat «perfektua» izan zen erasoa: «Ezinezkoa zen emaitza hobea lortzea». Sirian goizaldeko 03:55ak zirela eman zuten sirena hotsek bonbardaketen abisua. Mendebaldeko potentziek elkarlanean egindako aurreneko ...
Kategoriak: Aktualitatea

ELKARTASUNAK KALEA IRABAZI DU

Berria: politika - ig., 2018-04-15 00:00
Ozen. Manipulazioek, bertsio ofizialek eta akusazio neurrigabeek eragindako zarata mediatikoaren gainetik ere, ozen aditu zen atzo Altsasuko auziko gazteen aldeko aldarria. «Altsasukoak aske!», oihukatu zuten atzo milaka eta milaka lagunek, Iruñean azken hamarkadetan egin den manifestaziorik jendetsuenean. Antolatzaileen arabera, 50.000 pertsona inguru izan ziren atzo Golem zinema aretoen ...
Kategoriak: Aktualitatea

«Hau ez da terrorismoa»

Berria: politika - ig., 2018-04-15 00:00
Milaka eta milaka lagun bildu ziren atzo Iruñean, aspaldiko manifestaziorik jendetsuenean. Herritar uholde horretan izan ziren alderdi politikoetako, sindikatuetako eta gizarte eragileetako ordezkariak ere. Nafarroako Gobernuak eta Parlamentuak bat egin zuten protestarekin, baita gobernua babesten duten lau alderdiek ere. Herrialdeko sindikatu gehienak ere han izan ziren, Altsasuko auzian ...
Kategoriak: Aktualitatea

«Beste aukerak agortu direlako» justifikatu du Mayk bide militarra

Berria: mundua - ig., 2018-04-15 00:00
«Mugatua, zuzendua eta eraginkorra» izan da erasoa, Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroaren arabera. Gainera, Baxar al-Assad Siriako presidentea egin du erantzule, ustez arma kimikoak erabilita Douman egindako erasoagatik. «Ez dago horrelako erasorik egin zezakeen beste talderik». Ostegunean bildu zuen gobernua, estrategia zehazteko. Orduan jakin zen hiru herrialdeak atzoko erasoa ...
Kategoriak: Aktualitatea
Kultura

Donostiako Haur Danborrada euripean ospatu da

I.Esnaola, 2014-01-20

Euriak, kazkabarrak eta giro nahasiak ez du San Sebastian eguna zaputu. Ezta, Donostiako Haurren danborrada ere. Goiz partean hartu dute ospatzeko erabakia. Sara Esnal Easo Ederraren hitzek piztu dituzte danbor eta kupel hotsak eta Malen Arrieta Danbor Nagusiak gidatu du hasierako Donostiako martxa. Guztira, 43 eskoletako 50 konpainiek zeharkatu dituzte Donostiako kaleak. Hain zuzen ere, 4635 neska mutilek parte hartu dute.

 
Enpresak

INCOESAko langileek era aktiboan parte hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

N.Andres, 2014-01-20

Incoesako langileek 238. eguna bete dute gaur greba mugagabean, enpresak ekoizpena deslokalizatu eta langileak Soria eta Extremadurara lekualdatzeko hartu zuen erabakiaren kontra. Bai enpresari zein konkurtsoko administratzaileari Bediako lan zentroa mantentzeko exijitu die langileek, hau bideragarria dela argudiatu ondoren. Halaber, Eusko Jaurlaritzari gatazkaren konponbidearen gakoa izatera pasatzeko eskatu die

 
Zinema

Nerabezaroari begira hasi da Zinegoak jaialdia

A.Azkue, 2014-01-20

Gaur bertan hasi da Arriaga Antzokian Zinegoak Lesbo-gay-trans tematikadun filmak erakusten dituen nazioarteko zinemaldia eta hilaren 26a bitarte izango dugu gurean. Guztira 85 izango dira zinemaldiak erakutsiko dituen lanak, hauetako bost euskaldunak. Aurten haurtzaroari eta nerabezaroari begiratuko dioete bereziki Zinegoaken eta ohorezko saria Bok o Bok, San Petersburgeko jaialdiari emango diote.

 
Gaikakoa

Osakidetzak hurrengo 7 urteetarako ibilbide orria aurkeztu du

A.Zabala, 2014-01-17

Eusko Jaurlaritzak 2013-2020 Osasun Plana aurkeztu du, Osakidetzak hurrengo zazpi urteetan jarraituko duen 'ibilbide orria'. Jon Darpon Osasun sailburuak aurreratu duenez, planaren helburu nagusiak edadetuen arreta eta minbiziaren prebentzioa izango dira. Bestalde, Darponek nabarmendu du Eusko Jaurlaritza ordainketa partekatuaren kontra dagoela. Bere esanetan, Osakidetzak «aldaketak behar ditu», baina farmaziako produktuak modu partekatuan ordaintzeak «ez du ez lagunduko, ez sistema konponduko».

 
Alderdiak

Ardanza: “Zauria ez da itxiko presoak espetxean usteltzea nahi bada”

A.Azkue, 2014-01-17

Jose Antonio Ardanza EAJko lehendakari ohia eta Ramon Jauregui PSOE alderdiko lehendakariorde izandakoa Radio Euskadin mintzatu dira eta besteak beste presoen auzia izan dute hizpide. Biek egin diote kritika Espainiako Gobernuak gai horretan duen jokabideari. Ardanzak esan duenez, zauria ez da itxiko presoak espetxean usteltzea nahi bada.  Jaureguik , presoen gaia modu "natural eta burutsuagoan" kudeatzeko eskatu dio PP alderdiari.

 
Ekonomia

Txema Gisasolak dimisioa eman du

A.Azkue, 2014-01-17

Batzorde Iraunkorrean eman du Txema Gisasolak, Mondragon taldeko presidenteak,  dimisioa. Haren lekukoa nork hartuko duen ez dago erabakita oraindik. Taldearen buru gisa erabaki zailak hartzea egokitu zaio Gisasolari. 2013. urtean Fagorren hamaikagarren  bideragarritasun planari finantzaketa ematea ala ukatzea erabaki behar izan zuen. Gisasolak, Mondragoneko Kontseilu Orokorreko beste kideekin batera, ezezkoa eman zuen, beste ezeren aurretik taldea bera jarrita, alegia gainontzeko kooperatiben segurtasuna eta geroa lehenetsita.