Skip to main content

Albisteak

KAE 1 ligakoak Zumaian,eta KAE 2 ligakoak Mutrikun

Berria: kirola - lr., 2018-07-07 00:00
KAE ligako bi estropada izango dira gaur. Lehen mailakoak Zumaian ariko dira (18:00), Astillero ligako buruan dela. Azken txandan joango da Getaria, Deustu eta Isuntzarekin batera. Eremuak badu berezitasunak, olatua albotik sartzen zaielako traineruei.Bigarren mailakoek hirugarren jardunaldia izango dute, eta Mutrikun egingo dute arraun (17:00). Getxo doa buruan, jokatu diren bi estropadak ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Mito klasikoen arte zeharkaldia

Berria: kultura - lr., 2018-07-07 00:00
«Denok gara mitologia greko-latindar honen oinordekoak. Identitate europarra, Mendebaldeko kulturaren bilakaera eta partekatzen ditugun hainbat balio markatzen ditu». Arteak mende luzez irudikatu du mitologia klasikoaren unibertsoa. Mende luzez egin du hala gizakiak, bere jatorria ez ahazteko, Ignasi Miro La Caixa Fundazio Bankarioaren Kultura Zuzendariaren arabera: «Nondik gatozen eta nortzuk ...
Kategoriak: Aktualitatea

Poesia, lurraren inguruan giran

Berria: kultura - lr., 2018-07-07 00:00
Norbere senti daitezkeen lurretatik alde egin behar denean hainbat izan ohi dira sortzen diren sentimenduak, Mikel Laboaren kantuak dioen bezala «nekez uzten du sorterria, sustraiak han dituenak». Lurra herrimin bihurtzea, edo lurra helmuga bihurtzen denean sortzen den herrimina, pertsonen sentimenduei lotutako bi sentimendu desberdin dira, eta, besteak beste, ideia horretatik abiatuko dira ...
Kategoriak: Aktualitatea

Bazterreko musika, erdigunera

Berria: kultura - lr., 2018-07-07 00:00
Proposamen berri bat Euskal Herriko udako musika jaialdien agendan: uztailaren 20tik 22ra, Adarretatik jaialdiak kolore askotako musikaz beteko du Zarautz. Musika eta kultura ardatz izango dituen jaialdi bat antolatu dute, sortzaileak erdigunean izango dituena. Hainbat estilo eta formatu nahastuko dira hiru eguneko egitarauan.Oier Aranzabal eta Mikel Unzurrunzaga Makala dira egitasmoaren ...
Kategoriak: Aktualitatea

Casadok fronte bat nahi du Saenz de Santamariari PPren burutza kentzeko

Berria: mundua - lr., 2018-07-07 00:00
PPren presidente berria aukeratzeko barne hauteskundeen lehen itzulia egin zuten herenegun, eta afiliatuak artean bozkatzen ari zirenean, hautagaitza bateratuaren alde egin zuten alderdiko hainbat buruzagik. Mariano Rajoyren lekukoa hartuko duena hilaren 20an eta 21ean egitekoak diren ezohiko kongresu batean aukeratuko dute alderdiaren ordezkari hautesleek, eta ondorengo bi asteetan ez dute barne...
Kategoriak: Aktualitatea

'Novitxok' berriz ere

Berria: mundua - lr., 2018-07-07 00:00
Errusiaren eta Erresuma Batuaren arteko tirabirek ez dute etenik. Oraingoan, protagonista zahar bat dute hizpide: Novitxok. Joan den martxoan Sergei Skripal Errusiako espioi ohiaren pozoitze kasuak izandako oihartzunaren ondotik egoera baretua zenean, beste pozoitze kasu batek sua piztu du atzera bi herrialdeen artean. Skripal pozoitu zuten hiritik (Salisburytik) 11 kilometrora agertu dira beste ...
Kategoriak: Aktualitatea

Katalunian errepublika egiteko mozioa inpugnatuko du Madrilek

Berria: mundua - lr., 2018-07-07 00:00
Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalean inpugnatuko du Katalunian errepublika egiteko «nahia» berresten duen mozioa. CUPek herenegun aurkeztu zuen testua, eta indar subiranisten aldeko botoekin onartu zuen Kataluniako Parlamentuak. Espainiako Gobernuko eledun Isabel Zelaak atzo azaldu zuenez, Espainiako Konstituzioa eta Kataluniako Estatutua «defendatzeko» hartu dute erabakia, mozioak ...
Kategoriak: Aktualitatea

Shoko Asahara eta sei kide urkatu dituzte Japonian

Berria: mundua - lr., 2018-07-07 00:00
TOKIO. Shoko Asahara Aum Shinrikyo Egia Gorena sektako burua eta beste sei kide urkatu zituzten joan den ostiralean, 1995ean Tokioko metroan sarin izeneko pozoiarekin hamahiru pertsona hil eta 6.000 inguru zauritzeagatik. 1994an, taldeak lehen hilketak burutu zituen Japonia iparraldeko hiri txiki batean. Zortzi pertsona hil ziren orduan, eta 600 zauritu. 1994 eta 1995eko hilketengatik heriotza ...
Kategoriak: Aktualitatea

Duterte Filipinetako presidentea ez da aurkeztuko 2022an

Berria: mundua - lr., 2018-07-07 00:00
MANILA. Rodrigo Duterte Filipinetako presidenteak iragarri du ez dela izango berriro presidentetzetarako hautagaia. 2016an heldu zen kargura, eta agintaldia sei urtekoa da. Filipinetako Konstituzioak dio agintaldi bakarra bete dezakeela pertsona bakoitzak, baina konstituzioa erreformatzeko zirriborroa prestatzen ari dira, eta, filtratutakoaren arabera, pertsona bakoitzak lau urteko bi agintaldi ...
Kategoriak: Aktualitatea

Thailandiako itsas armadako urpekari ohi bat ito da erreskate lanetan zebilela

Berria: mundua - lr., 2018-07-07 00:00
BANGKOK. Saman Kunan itsas armadako urpekari ohia itota hil da Thailandiako kobazuloan hamabi gazte eta haien entrenatzaileari janaria eta sendagaiak bidaltzen ari zela. Itzultzeko bidean, oxigenorik gabe gelditu da sakonera handiko eremuan, eta bertan ito da. Eguraldiak zertxobait hobera egin badu ere, oraindik ez dakite noiz aterako dituzten haitzuloan harrapatutako gazteak eta entrenatzailea.
Kategoriak: Aktualitatea

Beduinoen etxeak eraistea eten du Gorenak Israelen

Berria: mundua - lr., 2018-07-07 00:00
JERUSALEM. Zisjordaniako Jan al Ahmar herrixkan palestinar beduinoen etxeak eraistea eten du, oraingoz, Israelgo Auzitegi Gorenak. Behin-behineko debeku aginduari erantzuteko, asteazkenera arteko epea eman dio Gorenak Israelgo Gobernuari. Tel Aviven esanetan, legez kanpo eraikitako herrixka da. 200 bat pertsona bizi dira han.
Kategoriak: Aktualitatea

Berriak handiekin lotzen

Berria: ekonomia - lr., 2018-07-07 00:00
Star-up-entzako Basque Industry 4.0ren BIND 4.0 Accelerator programaren Demo Day. Sanferminetara bidean atzerritarren bat Kursaal jauregian galduta? Ez. Ingelesezko hitzak laugarren industria iraultzaren harira zetozen eta Kursaal jauregian atzo goizean ez zen festarik -nahiz eta atzerritar batzuk egon-. Giroa lasaia zen, hartu-emanak erraztekoa, baina mundu guztia lanerako zegoen. Batzuk, ...
Kategoriak: Aktualitatea

Hasi dira elkar jotzen

Berria: ekonomia - lr., 2018-07-07 00:00
Bukatu dira hitzak. Amaitu da diplomazia. Iragarrita zegoen egunean eta iragarrita zegoen orduan, Txinatik bidalitako ehunka produkturi muga zerga berriak kobratzen hasi zitzaizkien atzo AEBetako aduanetan. Pekinen erantzuna berehalakoa izan zen: antzeko proportzioan AEBetako esportazioak zigortzea. Munduko bi ekonomia handienen arteko gerra komertzialaren lehen kanoikadak dira.Trumpen ...
Kategoriak: Aktualitatea

Diru beharrean, Madrilgo bulegoa saldu du PTk

Berria: ekonomia - lr., 2018-07-07 00:00
BILBO. Kostuak txikitzeko neurriak bizkor hartu beharrekoak direla ohartarazi die Productos Tubularesek bere langileei. «Likideziaren gaineko tentsioa» duela ziurtatu du, hau da, eguneko gastuei aurre egiteko arazoak dituela. Arazo horri aurre egiteko Madrilgo bulegoa, epe laburrean erabili behar ez zuen txatarra, pabiloi batzuk eta lurrak saldu dituela ziurtatu du. «Neurri horiek lagundu egin ...
Kategoriak: Aktualitatea

Eusko Labelek Eroskirekin hitzartutakoa salatu du Bihoel ekoizleen elkarteak

Berria: ekonomia - lr., 2018-07-07 00:00
BILBO. Bihoel Bizkaiko Hortularien Elkartea ez dago gustura Hazik Eroskirekin lortutako akordioarekin, Elorrioko kooperatibak Eusko Label Kalitatea zigilua erabili ahal izateko Eroski Natur produktuetan. Bihoelek salatu duenez, kontsumitzailea nahastu egingo du Eroski Natur Eusko Labelekin identifikatzeak. Gainera, uste du lehiaren aurkakoa izan daitekeela, Eroskiri erraztasun handiagoak ematen ...
Kategoriak: Aktualitatea

Manifestazioa dute gaur Lantegi Batuak-en

Berria: ekonomia - lr., 2018-07-07 00:00
BILBO. Manifestazio batera deituta daude Lantegi Batuak-eko langileak, eguerdian, Bilboko Kale Nagusian. Sindikatu guztiek diotenez, enpresa kudeatzen duen fundazioak okertu egin nahi ditu beharginen lan baldintzak. Bi milatik gora langile ditu Lantegi Batuak-ek, eta horietako gehienek desgaitasunak dituzte.
Kategoriak: Aktualitatea

Tubacexeko lan hitzarmena izenpetu dute

Berria: ekonomia - lr., 2018-07-07 00:00
LAUDIO. Hurrengo lau urteetarako lan ituna sinatu dute Tubacexen. Hodien egileak lantegi bana du Laudion eta Amurrion (Araba), eta 900 langile. Ekainaren hasieran, langileen %70ek ontzat jo zuten ELAk, CCOOk eta independenteek enpresarekin lortutako akordioa. Lehen itun bat bota zuten atzera, martxoan.
Kategoriak: Aktualitatea

Lan hitzarmena berritu dute, Opelen

Berria: ekonomia - lr., 2018-07-07 00:00
BERLIN. Opeleko zuzendaritzak eta IG Metall sindikatuak lan itun bat lortu dute Alemaniako lantegietarako. Opelek enplegua babesteko neurriak onartu ditu, eta inbertsioak egingo dituela agindu du, baina, trukean, lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko neurriak onartu beharko dituzte langileek.
Kategoriak: Aktualitatea

29.000

Berria: ekonomia - lr., 2018-07-07 00:00
MUGA ZERGA BERRIAKTxinak AEBetara esportatzen dituen 818 produkturi %25eko muga zerga ezarri die Trumpen administrazioak. Ia 29.000 milioi euro balio dituzte esportazio horiek. Pekinek antzeko balioa pilatzen duten AEBetako ondasunak jarri ditu jopuntuan, 545 produktuko zerrendan.
Kategoriak: Aktualitatea
Ekonomia

Txema Gisasolak dimisioa eman du

A.Azkue, 2014-01-17

Batzorde Iraunkorrean eman du Txema Gisasolak, Mondragon taldeko presidenteak,  dimisioa. Haren lekukoa nork hartuko duen ez dago erabakita oraindik. Taldearen buru gisa erabaki zailak hartzea egokitu zaio Gisasolari. 2013. urtean Fagorren hamaikagarren  bideragarritasun planari finantzaketa ematea ala ukatzea erabaki behar izan zuen. Gisasolak, Mondragoneko Kontseilu Orokorreko beste kideekin batera, ezezkoa eman zuen, beste ezeren aurretik taldea bera jarrita, alegia gainontzeko kooperatiben segurtasuna eta geroa lehenetsita.

 
Kultura

Haurrek danborrak berotu dituzte egun handirako

L.Ferro, 2014-01-17

Donostia eguna iristear, haur danborradako konpainia guztiek bat egin dute Victoria Eugenia antzokian. Hainbat abesti jo eta kantatzearekin batera, pailazoez, bertsolariez, musikaz eta gehiago gozatu dute. Irrika azaldu dute guztiek zita garrantzitsurako.

 
Ekonomia

Mila eta berrehun enpresa galdu dira 2013an EAEn

B.Gartzia, 2014-01-17

Azken hiru hilabeteetako joera itxaropentsua bertan behera geratu da. Confebasken datuen arabera, Araba, Bizkaia eta Gizpuzkoan 291 enpresa desagertu ziren 2013ko azken hilabetean, 2008tik izandako abendurik txarrena izan zelarik. Datuon arabera, enpresentzat baino hobea izan da abendua autonomoentzat, hauentzat ere urtea txarra izan bada ere. Bestalde, Eustatek iaz baino landun eta langabe gehiago zenbatu ditu. Biztanleria aktiboa 64 mila lagunean handitu izanak azaltzen du hori.

 
Sindikatuak

LABek gogor kritikatu du Jaurlaritza Adegiren jardunaldietara joan izanagatik

B.Gartzia, 2014-01-17

LAB sindikatuko ordezkariek protesta egin dute gaur goizean Adegiren egoitzan, patronalak antolatutako jardunaldiak salatzeko. Lan harremanen modelo berrien inguruko ekitaldia egin dute gaur Adegiren eskutik Miramonen, eta bertan izan da Arantza Tapia ekonomia, garapen eta lehiakortasuneko sailburua. LABek salatu egin du Eusko Jaurlaritzak ekimen horretan parte hartu izana.

 
Futbola

ESAITek inplikazio instituzionala eskatu du Euskal Selekzioak 2020ko Eurokopan joka dezan

L.Pereiro, 2014-01-16

ESAITek inplikazio instituzionala eskatu du Euskal Selekzioak 2020ko Eurokopan joka dezan. 2020ko Eurokopa San Mamesen ere jokatzearen aldekoa da ESAIT beti ere Euskal Selekzioak modu ofizialean jokatzen baldin badu. Horretarako borondate politikoa eskatu dute.

 
Kultura

Kilometroak 2014ren baitako egitasmo berria aurkeztu dute: Gure Zozketa

B.Gartzia, 2014-01-16

Kilometroak 2014 jaiaren baitan, Gure Zozketa egitasmo berria aurkeztu dute gaur Ikastolen Elkartean. Jendearen ekarpenen bitartez ikastolek sostengu ekonomiko sendo bat lortzea da ekimenaren helburua. 2014 urteko 100 mila  poltsikoko egutegi atera dituzte 5 euroren truke, eta 60 mila euroko sari bakarra zozketatuko da horietako bat eskuratzen duten guztien artean.