Skip to main content
bannerra

Albisteak

Opariak amaitu dira

Berria: kirola - ig., 2018-01-07 00:00
Athleticek eta Alavesek lasai antzean igaro dituzte Gabonetako atseden egunak. Abenduan sasoiko emaitzarik onenak eskuratu zituzten, eta, horri esker, larria zen egoera baretzea lortu zuten. Hala ere, bi taldeetan argi gorria piztuta dago oraindik.Athleticek sei puntura ditu Europarako sailkatzeko aukera ematen duten postuak zein jaitsierako postuak. Baina denboraldiko lehen zatian erakutsitako ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Sailkapenean jauzi bat egin nahi du Realak Leganesi gaur irabazita

Berria: kirola - ig., 2018-01-07 00:00
Bi asteko oporraldiaren ondotik, berriz ere lehiari heltzeko prest dago Reala, eta urtea amaitu bezala hastea izango du helburu gaur, Leganesen zelaian. Sevillari irabazita, 2017a erarik onenean agurtu zuten txuri-urdinek, aspaldian sortutako zalantzak alde batera utzi baitzituzten. Bide berari eutsita, hiru puntuak batuz eta Europako usainean jarraitu nahi du Eusebio Sacristanen taldeak. Ez du ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Amaieran iritsi da emozioa

Berria: kirola - ig., 2018-01-07 00:00
Athletic. Ainhoa, Moraza, Eunate, G. Murua, Gimbert, Damaris, Oroz, Erika (Ibañez, 93. min.), Nekane (Marta, 95. min.), Lucia (Zirauki, 84. min.) eta Corres (Leia, 76. min.).Reala. Mariasun, Etxezarreta, Gaste, Soldevilla, Mendoza, Zornoza (Michi Goto, 83. min.), Chini, Manu (Eizagirre, 75. min.), Bea (Beristain, 46. min.), Ramajo eta Nahikari.Golak. 1-0: Corresek (37. min); 2-0: Orozek (69. ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Osasunaren partida gaurko eguerdira atzeratu dute, elurrarengatik

Berria: kirola - ig., 2018-01-07 00:00
Osasunak eta Valladolidek gaur jokatuko dute Bigarren Mailako 21. jardunaldiko partida. Hasiera batean atzo zen jokatzekoa, baina Isidro Diaz de Mera epaileak bertan behera utzi zuen elurrarengatik. Epaileak egun batez atzeratzea erabaki zuen, gaurko 12:00ak arte, eta bi taldeek ontzat eman zuten erabakia. Gorritxoek gaur jokatu ahal izatea espero dute, dagoeneko ligako beste partida bat ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Urruti aske dabil

Berria: kirola - ig., 2018-01-07 00:00
Mikel Urrutikoetxeak eta Ibai Zabalak (atzokoan Ladis Galarzaren ordez aritu baitzen) 22-17 irabazi zieten Oinatz Bengoetxea eta Mikel Larunberi Iruñean. Partida gogorra izan zen, eta freskoen bukatu zuen bikoteak irabazi zuen. 14nako berdinketara arte Ibai Zabalak eutsi zion bikote urdinari, eta, hortik aurrera, Urrutikoetxeak gora egin zuen. Hasierako nagiak aldenduta, bere onera itzuli zen, ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Lointek Gernika Bizkaiak laugarren partida irabazi du jarraian (77-88)

Berria: kirola - ig., 2018-01-07 00:00
SASKIBALOIA. Lointek Gernikak 77-88 irabazi zuen atzo Quesos El Pastorren pistan, eta laugarren postura igo da gaurko emaitzen zain. Gernikako taldeak jarraian lorturiko laugarren garaipena da. Araskik eta IDK Gipuzkoak, berriz, gaur jokatuko dute. Arabarrek Mann Filterren pistan (13:00), eta gipuzkoarrek, etxean, Sant Adriaren aurka (12:30).
Kategoriak: , Aktualitatea

ACB ligako hiru euskal taldeek partida gogorrak dituzte gaur

Berria: kirola - ig., 2018-01-07 00:00
SASKIBALOIA. ACB ligako hiru euskal taldeek Espainiako Kopa jokatzeko postuetan dauden taldeen aurka jokatuko dute gaur. GBCk Tenerife hartuko du (18:00), eta Baskoniak, Valentzia (18:30). Bilbo Basketek, berriz, Kanaria Handian jokatuko du (13:00). Bestalde, Baskoniak McRaeren kontratua eten du. Ebakuntza egin behar diote sorbaldan.
Kategoriak: , Aktualitatea

Urrezko Aizkolarien lehen saioa bertan behera gelditu da eguraldiarengatik

Berria: kirola - ig., 2018-01-07 00:00
AIZKORA. Emakumezkoen banakako eta gizonezkoen binakako Urrezko Aizkolarien txapelketak atzo ziren hastekoak Gazeta Elorrioko auzoan (Bizkaia), baina eguraldi txarrak eragotzi egin zuen. Hurrengo astean jokatuko dira ligetako saio horiek. Gaur, berriz, Deban (Gipuzkoa, 12:30) ariko dira aizkolariak, Aldats pilotalekuan.
Kategoriak: , Aktualitatea
Politika

Naia Zuriarrain aske utzi du Velasco epaileak

A.Zabala, 2014-01-16

Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu du Naia Zuriarrain deustuarrak, ustez Asier Arzallus Goñi presoari Sevilla II espetxera "ETAren aginduekin" ohar bat eramatea egotzita. Deklaratu ostean, ordea, aske utzi du Eloy Velasco epaileak eta ez du haren kontrako neurririk hartu. EPPK-ren bitartekari taldeko zortzi kide espetxera bidaltzearekin batera, Zuriarrain inputatu zuen aipatu epaileak.

 
Gizartea

EH Bilduk AHTaren lanak gelditzeko eskatu die Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari

L.Ferro, 2014-01-16

Abiadura Handiko Trenaren lanak gelditzeko eskatu die EH Bilduk Iñigo Urkullu eta Yolanda Barcinari. Gaineratu dute hasieran esandako kostua baino askoz handiagoa duela argi geratu dela.

 
Gizartea

Kalakan taldeko kideek eman diote hasiera txotx denboraldi berriari

B.Gartzia, 2014-01-15

Kalakan musika taldeko kideek hartu dute lehen tragoa Astigarragako Alorrenea sagardotegian. Sagardo freskagarria, orekatua eta arina izango da aurtengoa, Joxe Angel Goñi Sagardun ekoizleen taldeko bozeramailearen hitzetan. Hamar milioi litro sagardo ekoiztu dituzte.

 
Jaialdiak

Gaztaroa izango du aurtengo Zinegoak jaialdiak ardatz

A.Azkue, 2014-01-15

Hastear da Zinegoak Bilboko gay-lesbo-trans zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren 11. edizioa. Berritasun ugari dakartza jaialdiaren aurtengo saioak. Horrela, besteak beste, aurten lehenengoz Bilbao Arte aretoan izango dira lanak ikusgai eta bertan kokatuko dituzte Off Zinegoak saileko emanaldirik abangoardistenak. Urtarrilaren 20tik 27ra egingo da Zinegoak Bilbon gero maletak hartu eta beste herri batzuk bisitatuko baditu ere. Aurten Euskal Herriko bost lan ikusi ahal izango dira jaialdian.

 
Euskara

Lurraldea eta hizkuntzaren arteko harremana landuko dute Donostian

L.Ferro, 2014-01-15

Bihar eta etzi "Lurraldea eta Hizkuntza" izeneko jardunaldiak egingo dira Donostian. Gipuzkoako Aldundiak, Kontseiluak, UEMAk eta UEUk antolatuta, lurralde antolamenduak euskal hiztunengan nola eragiten duen aztertuko dute. Horretarako, bertako kasuak ezagutzearekin batera, atzerriko esperientziak bilduko dituzte.

 
Atxilotuak / presoak

Etxerat-ek presoen aldeko lana kriminalizatzea salatu du

L.Ferro, 2014-01-15

Etxerat-ek agerraldia egin du Donostian. EPPKren bitartekarien kontrako operazioa euskal presoen eskubideen alde lan egiten dutenen aurkako kriminalizazioa izan dela salatu dute elkarteko kideek. Senide izateagatik inputatzea eta zigorrak jartea ez dutela onartuko ohartarazi dute. Bestalde, larunbatean egin zen manifestazioari dagokionez, hori dela konponbiderako bidea azaldu dute eta eragileei bide beretik jarraitzeko eskatu diete.