Skip to main content

Albisteak

Reala-Athletic partida, hilaren 28an, 16:15ean

Berria: kirola - lr., 2018-04-14 00:00
DERBIA. Realak eta Athleticek derbia jokatuko dute hilaren 28an, larunbatez, 16:15ean, Anoeta estadioan. Alaves eta Eibar, berriz, egun bat geroago ariko dira. Gasteiztarrek Atletico Madril jasoko dute Mendizorrotzan (16:15), eta eibartarrek Valentziari egingo diote bisita (18:30).
Kategoriak: , Aktualitatea

Liverpool-Erroma eta Bayern-Real Madril finalerdietan

Berria: kirola - lr., 2018-04-14 00:00
TXAPELDUNEN LIGA. Atzo zozkatu zituzten Txapeldunen Ligako finalerdiak. Bayern Munich eta Real Madril ariko dira batean, eta Liverpool eta Erroma bestean. Joaneko partidak hilaren 24an eta 25ean jokatuko dituzte, Alemanian eta Ingalaterran, eta itzulikoak, astebete geroago.
Kategoriak: , Aktualitatea

Mendilibarrek esan du ez dutela egin tratua

Berria: kirola - lr., 2018-04-14 00:00
EIBAR. Jose Luis Mendilibarrek atzo jakinarazi zuenez, oraindik ez du akordiorik lortu Eibarrekin ekainaren 30ean amaitzen den kontratua luzatzeko. «Toki batzuetan esan dute jada egin dugula tratua eta datorren astean emango dugula horren berri. Ez da egia. Ez dago ezer eginda». \t\t
Kategoriak: , Aktualitatea

Eskarmentua hartu gehiago jokatuz

Berria: kirola - lr., 2018-04-14 00:00
Jakitun dira pausoz pauso joan behar dutela. Iristea da lehen urratsa, eskarmentua hartzea ahalik eta gehien jokatuz bigarrena, eta hamaikakoan finkatzea hirugarrena. Bigarren horretan daude Leia Zarate (Lezama, Bizkaia, 1998) eta Jone Ibañez Athleticeko jokalariak (Galdakao, Bizkaia, 1997). Taldeak erasoan freskotasuna behar izan duenean, Leiaren aldeko apustua egin du partida askotan Joseba ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Hernanik eta AMPO Ordiziak derbia jokatuko dute bihar Donostian

Berria: kirola - lr., 2018-04-14 00:00
ERRUGBIA. Espainiako Ohorezko Mailako eta Frantziako Bigarren Mailako euskal taldeek bihar jokatuko dute. Espainiako ligan, Hernanik eta Ordiziak derbia jokatuko dute (12:00), Donostiako estadio txikian, euriteek Landare kaltetua utzi dutelako. Ordu berean, Gernikak Santboiana jasoko du, eta Getxok Bartzelonari egingo dio bisita. Frantziako ligan, berriz, Miarritzek Montauban hartuko du, eta ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Albisuk 22-8 irabazi dio Zabaletari, eta Olaizola II.a izango du aurkari

Berria: kirola - lr., 2018-04-14 00:00
PILOTA. Hasieratik bukaerara indartsu aritu zen Jon Ander Albisu, eta ez zion batere aukerarik eman Javier Zabaletari: 22-8 nagusitu zitzaion, atzo Ataunen (Gipuzkoa) jokatutako final-hamaseirenetako lehen neurketan. Final-zortzirenetan Aimar Olaizola izango du esperoan, hilaren 21ean, Iruñean. Gaur, berriz, Erik Jaka eta Unai Laso ariko dira elkarren aurka Iruñean (18:00, ETB1). Irabazleak ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Bera Berak lehen postuari eutsi nahi dio gaur Granollersen irabazita

Berria: kirola - lr., 2018-04-14 00:00
ESKUBALOIA. Bera Berak Granollersen (Herrialde Katalanak) irabazi beharra dauka gaur sailkapeneko lehen postuari eusteko (20:00). Zuazok, berriz, Europarako sailkatzeko aukera apurrak mantendu nahi ditu Malagan (Espainia) garaipena lortuta (19:30). Asobal ligan, bestalde, Anaitasunak Cangasi egingo dio bisita, irabazi eta hirugarren izateko lehian bete-betean jarraitzeko (17:00). Bidasoak, berriz,...
Kategoriak: , Aktualitatea

Parte hartze bikaina izango da bihar Amstel Gold Race klasikoan

Berria: kirola - lr., 2018-04-14 00:00
TXIRRINDULARITZA. Bihar jokatuko da Ardenetako klasikoetako lehena, Amstel Gold Race, eta, urtero legez, parte hartzaile bikainak ariko dira: Peter Sagan, Alejandro Valverde, Philippe Gilbert, Michal Kwiatkowski, Julian Alaphilippe, Greg Van Avermaet, Anna van der Breggen, Katarzina Niewiadoma, Jolien D'Hoore, Ashleigh Moolman-Pasio eta Annemiek van Vleuten, besteak beste. Gizonezkoek 260,6 ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Veljko Mrsic: «Pixkana-pixkana ari gara osatzen dena nahi dugun bezala»

Berria: kirola - lr., 2018-04-14 00:00
SASKIBALOIA. Joan den asteazkenean Miribillan Kanaria Handiari 92-78 irabazita, arnasa hartu du Retabet Bilbo Basketek, orain garaipen batera baitu Betis, azken-aurrena. Veljko Mrsicek, halere, partida horrek eragindako «emozioa ahaztu» nahi du, eta bihar Joventuten kantxan jokatu beharreko lehiari begira jarri. Baina aldartea bestelakoa dela onartu du. «Pixkana ari gara osatzen dena nahi dugun...
Kategoriak: , Aktualitatea

Musika barrokoarekin kalakan

Berria: kultura - lr., 2018-04-14 00:00
Jantziaren irudia erabiltzen du Kalakan taldeko Jamixel Bereauk L'incontro bikotearekin abiatu elkarlana azaltzeko. Hari esker «dotoreago jantziak» direla deritzo. Lamin diskoa (Saroia) dute emaitza. Azkenaldi honetan zuzenekoetan aurkezten ari direna. Itziar Lujanbio Ernabidek eta Francesca Romana Di Nicolak osatua da bikotea. Oboea jotzen du Lujanbiok, eta harpa Romanak. Haiekin batera musika ...
Kategoriak: Aktualitatea

Sinbologia bat sinkronizatzeko

Berria: kultura - lr., 2018-04-14 00:00
Oihane Enbeitak, Ander Gartziak eta Eneritz Zeberiok irabazi dute aurtengo Joseba Jaka Sorkuntza Beka, antzerki lan bat sortzera zuzendutakoa. Proiektuak Lua Kastore du izena, eta izen bereko protagonistaren barneko bidaia izango du oinarri. Gartzia diseinu grafikoan eta ikus-entzunezkoetan aritzen da, Zeberio dantzaren alorrean, Enbeita eta antzerkitik eta hitzetatik dator. Ma kolektiboa osatu ...
Kategoriak: Aktualitatea

Inoizko film luze gehien Fanteko sail ofizialean: 18

Berria: kultura - lr., 2018-04-14 00:00
ZINEMA. Fant Bilboko fantasiasko zinema jaialdia maiatzaren 4an abiatuko da, eta 18 film luze lehiatuko dira sail ofizialean, inoiz baino gehiago. Johannes Roberts zuzendariaren Los extraños: caceria nocturna pelikularekin hasiko da, eta Joe Danteri emango diote Izarra saria.
Kategoriak: Aktualitatea
Politika

PSE-EEk ez du babesten Donostiako udal taldeak atxiloketak gaitzetsi izana

A.Azkue, 2014-01-10

Idoia Mendiak baieztatu duenez, PSE-EE alderdiak ez du babesten Donostiako udal taldeak asteazkeneko atxiloketak gaitzetsi izana. Gainera, Barne Ministerioak atxiloketa gauzatu baino lehenago haren berri ematea "justifikatu ezinezkoa" dela esan du Mendiak, ikerketa bera arriskuan jarri zuela argudiatuz.

 
Atxilotuak / presoak

Atxilotuak askatzeko eskatu dute hainbat eragile politiko, sozial eta sindikalek Bilbon

N.Andres, 2014-01-10

EPPKren bitartekaritza taldeko kideen kontrako polizia operazioa salatzeko agerraldia egin dute gaur Bilbon hainbat eragile politiko, sozial eta sindikalek "konponbideari erasorik ez" lelopean. Presoen eskubideak errespetatzeko eta atxilotuak askatzeko eskatu dute. Era berean Espainiako Gobernuak bake prozesua geldiarazteko antolatutako estrategiaren adierazgarritzat jo dute operazio hau.

 
Politika

Iñaki Goioaga abokatuaren bulegoa miatu du Guardia Zibilak

A.Zabala, 2014-01-10

Iñaki Goioaga abokatu eta EH Bilduko senatariaren Bilboko bulegoa miatu du Guardia Zibilak. Bulegoa miatzeko agindua Goioagak jaso duen unea jaso du Hamaika telebistak. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak eman du baimena, eta eguerdiko hamabietan hasi dute erregistroa. Goioagak ez du miaketan parte hartu eta legez kanpokoa dela salatu du.

 
Euskara

Ikusi eta Ikasi programa berriz ere martxan da

A.Azkue, 2014-01-10

Bilboko udalak Topagunea erakundearekin batera Ikusi eta Ikasi ekimena jarri du abian. Euskara, aisia eta hezkuntza bateratzeko helburua duen ekimenak 10 urte bete berri ditu.

 
Kultura

Bilboko Udalaren gabonetako eskaintza ezagutu nahi al duzu?

L.Pereiro, 2013-12-20

Bilboko Udalaren gabonetako eskaintza ezagutu nahi al duzu? Ba bideo honetan horren berri emango dizugu, eskaintza zabala baita.

 
Gizartea

Errekondok Igeldo herri izateko erabakia Aldundiarena dela berretsi du

L.Ferro, 2013-12-18

Igeldoren desanexioak sortu duen zurrunbiloa argitzeko Gipuzkoako Foru Aldundiko Foru Administrazio eta Funtzio Publikoko diputatu Garbiñe Errekondorekin bildu gara. Erabaki honen legezkotasunaren, oposizioak har dezakeen jarreraren eta azken honek izan ditzakeen interesen inguruan hitz egin dugu berarekin.