Skip to main content
bannerra

Albisteak

Gabirian gizon bat hil da makina jasotzaile bat iraulita

Berria: gizartea - az., 2018-10-03 17:08
Ertzaintzako iturriek azaldu dutenez, Gabiriako (Gipuzkoa) Ugarana Goikoa auzoan gertatu da ezbeharra. 53 urteko gizona mendibide batean zihoan makinarekin, eta irauli egin zaio. Makinak azpian harrapatu du gizona, eta hil egin da. Suhitzaileak lanean ari dira. Goierriko Hitza-k azaldu duenez, abereentzako pentsua hustera joana zen gizona -jabearen laguna zen-, eta bidean irauli zaio makina. ...
Kategoriak: Aktualitatea

ELA eta Adegi batzartu egin dira

Berria: ekonomia - az., 2018-10-03 17:08
Gipuzkoako patronalak bisita egin dio ELA sindikatuari Bilboko haren egoitzan, Eduardo Junquera Adegiko presidente berriaren aurkezpen errondaren barruan. Junquera bera eta Jose Miguel Aierza zuzendari nagusia batzartu dira Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiarekin, eta Pello Igeregi eta Joseba Villarealekin, negoziazio kolektiboko eta sindikalizazioko arduradunekin. Eduardo Junqueraren ...
Kategoriak: Aktualitatea

Biktimak ardatz hartuta egingo dute V. Foro Soziala, asteburuan

Berria: politika - az., 2018-10-03 17:06
V. Foro Soziala eginen dute ortziralean eta larunbatean, Iruñean eta Bilbon. Egia jakiteko eskubidea eta biktima ororen aitortza eta erreparaziorako mekanismoak hartuko dituzte ardatz. Horretarako, Euskal Herriko eta kanpoko adituak izanen dira bi egun hauetan egingo dituzten eztabaidaguneetan. "Hausnarketarako espazio bat" sortu nahi dute Foro Sozial iraunkorreko kideek asteburuan egingo ...
Kategoriak: Aktualitatea

Ana Belen Jimenez gogoratu dute, hilketaren lehen urteurrenean

Alea.eus - az., 2018-10-03 17:05
Kontzentrazioa egingo dute 20:00etan Gasteizen hilketa matxista salatzeko.
Kategoriak: Aktualitatea

Ofizialtasunean oinarritutako lege proposamena aurkeztu du Kontseiluak Parlamentuan

Berria: gizartea - az., 2018-10-03 17:04
Kontseiluak agerraldia egin du gaur Nafarroako Parlamentuko Euskararen Lege berri bat idazteko batzorde berezian. Lege proposamen propioa aurkeztu dute Paul Bilbao eta Joxerra Olanok, arau berria ondu behar duten parlamentariek aintzat har dezaten. Proposamena osatzeko, Nafarroako herritarrek eginiko ekarpenak aintzat hartu ditu Kontseiluak. "Euskaraz bizitzeko dituzten oztopoak eta arazoak ...
Kategoriak: Aktualitatea

Norberak duen 'segurtasun eremutik' ateratzerakoan nola kudeatu dezakegu egoera?

naiz.info - az., 2018-10-03 17:04
Denok dugu gure 'segurtasun eremua' edo 'konfort eremua'. Gerta diezazkigukeen gauza on edo txarrek osatzen dute eremu hori, aurreikus ditzazkegun egoerek. Eremu horretatik ateratzean sortzen zaizkigun beldurrak ongi kudeatu eta ibilbide hori egoki egiteko gakoak eman dizkigu Aingeru Oiartzabal psikologoak. 
Kategoriak: Aktualitatea

Ofizialtasunean oinarritutako lege proposamena aurkeztu du Kontseiluak Nafarroako Parlamentuan

Berria: gizartea - az., 2018-10-03 16:58
Kontseiluak agerraldia egin du gaur Nafarroako Parlamentuko Euskararen Lege berri bat idazteko batzorde berezian. Lege proposamen propioa aurkeztu dute Paul Bilbao eta Joxerra Olanok, arau berria ondu behar duten parlamentariek aintzat har dezaten. Proposamena osatzeko, Nafarroako herritarrek eginiko ekarpenak aintzat hartu ditu Kontseiluak. "Euskaraz bizitzeko dituzten oztopoak eta arazoak ...
Kategoriak: Aktualitatea

Alex Remirok Athletic utziko du sasoiaren amaieran

Berria: kirola - az., 2018-10-03 16:46
Atezainari datorren ekainaren 30ean bukatuko zaio kontratua, eta jokalaria eta kluba denbora luzez aritu dira negoziatzen hitzarmen hori luzatzeko, baina ez dira ados jarri. Hori dela eta, denboraldia hasi aurretik klubak Eduardo Berizzori eskatu zion Remirok gehiago ez jokatzeko. Entrenatzaileak onartu egin zuen eskaera, eta, horrela, Remiro partida guztietako deialditik kanpo geratu da orain ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Pettik zuzeneko diskoa grabatuko du urriaren 20an Tolosako Bonberenean

Argia: haria - az., 2018-10-03 16:39
Berako bakarlariak Tolosan emango duen kontzertu bakarrean erregistratuko du bakarkako zazpigarren diskoa izango dena.
Kategoriak: Aktualitatea

Gazteluetako maisuarengandik sexu abusuak salatu dituen gaztea, epaiketan deklaratzen lehena

Argia: haria - az., 2018-10-03 15:50
12-13 urterekin maisuarengandik sexu abusuak jasan zituela salatu zuen Leioako Gaztelueta ikastetxe erlijioso kontzertatuko ikasle ohi batek eta salaketari sinesgarritasuna eman dio instrukzio epaileak: ostegun honetan abiatuko da epaiketa. “Semeak bizitako infernua” amaitzea nahi du familiak, ikastetxeak ordea irakaslea babestu du orain arte eta mutikoaren bertsioa gezurtatzen saiatu ...
Kategoriak: Aktualitatea

Gaixotasunei aurre egiteko eboluzioaren printzipioak erabiltzea saritu dute

Berria: gizartea - az., 2018-10-03 15:08
Epaimahaiaren arabera, saritutako ikertzaileek «giza eboluzioaren printzipioak erabili dituzte gizadiaren arazo askori irtenbidea ematen dioten proteinak sortzeko». Besteak beste, sendagaiak, bioerregaiak eta, oro har, «industria kimiko ekologikoago» bat sortzeko. Botikak sortzeko bioerregaientzako entzimak nola sortu aztertu, eta horiek garatu ditu Arnoldek. Emakumea da, AEBetan jaioa, ...
Kategoriak: Aktualitatea
Kultura

Bilboko Udalaren gabonetako eskaintza ezagutu nahi al duzu?

L.Pereiro, 2013-12-20

Bilboko Udalaren gabonetako eskaintza ezagutu nahi al duzu? Ba bideo honetan horren berri emango dizugu, eskaintza zabala baita.

 
Gizartea

Errekondok Igeldo herri izateko erabakia Aldundiarena dela berretsi du

L.Ferro, 2013-12-18

Igeldoren desanexioak sortu duen zurrunbiloa argitzeko Gipuzkoako Foru Aldundiko Foru Administrazio eta Funtzio Publikoko diputatu Garbiñe Errekondorekin bildu gara. Erabaki honen legezkotasunaren, oposizioak har dezakeen jarreraren eta azken honek izan ditzakeen interesen inguruan hitz egin dugu berarekin.

 
Futbola

Athletic kluba lasai dago legea beti bete dutelako

A.Azkue, 2013-12-17

Josu Urrutia Athleticeko presidenteak  adierazi duenez taldeak ez du  Europako Batzordeko eskaera ofizialik jaso. Hala ere San Mames Barria elkarteko bazkideei zenbait datu argitzea eskatu dizkietela baieztatu du. Urrutia lasai agertu da taldeak bere ibilbide osoan  legea beti bete duela baieztatuz.

 
Politika

Ramon Labaien politikari ohia zendu da

I.Esnaola, 2013-12-16

Pasa den larunbatean hil zen Ramon Labaien politikari ohi eta kulturzalea. 85 urte zituela zendu zen Donostia Ospitalean. Tolosan jaio zen 1928an. Gerra Zibila pairatu zuen, baita erbestea ere. Ikasketak Donostia eta Madril artean egin zituen, eta Franco ostean sartu zen politikagintzan. Donostiako alkate izan zen 1983tik 87ra bitarte, eta Frankismo osteko lehen Jaurlaritzako Kultura sailburua izan zen, Carlos Garaikoetxearen gobernuan. Azken urteetan Independentistak sareko kide izan zen, eta euskal presoen eskubideen aldeko hainbat ekimenetan parte hartu zuen. Gugan bego.

 
Kultura

"Gabonak Bilbon" gidan eskaintza oparoa topatuko dugu

A.Azkue, 2013-12-12

Bilboko Udalak gabon zoriontsuak opa nahi dizkie bilbotarrei nahiz kanpotik bisitan etorriko zaizkigun lagun guztiei eta horretarako eskaintza berezia prestatu du egun hauetarako. Hain zuzen, data hauetan egongo diren ekitaldien berri emateko Gabonak Bilbon gida jarri du gu guztion eskura.

 
Grebak

Incoesako langileek bilera eskatu diote Arantza Tapiari

A.Azkue, 2013-12-11

Incoesako langileek 198. greba eguna dute gaurkoan. Hilabete luze hauetan ugariak izan dira langileek burutu dituzten mobilizazioak eta protestak. Bizkaiko Foru Aldundiaren, Batzar Nagusien eta beste hainbat erakunde publikoen ateak jo dituzte, afera honetan inplikatu eta dagozkien erantzunkizunak euren gain har ditzaten eskatzeko. Gaur, Eusko Jaurlaritzari zuzendu dioten mezuan, Arantza Tapia Ekonomia Garapenerako eta Lehiakortasunerako sailburuari Euko Jaurlaritzak emandako diru laguntzen nondik norakoak argitzeko eskatu diote.