Skip to main content

Albisteak

Frantzia finalerdietara, hamabi urte geroago

Berria: kirola - ol., 2018-07-06 18:24
Aparteko jokorik egin gabe, baina partida modu oso eraginkorrean kudeatuz, Munduko Kopako finalerdietan da Frantzia. Hamabi urte dira ez zuela lortzen, Alemanian 2006an jokatutako Munduko Kopatik. Orduan, txapeldunorde izan zen. Uruguai nahi eta ezin aritu da, batez ere bigarren gola sartu eta gero. Adierazgarriak izan dira Jose Maria Gimenez malkoak, ezintasun horren seinale. Partida hasiera ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Azken urteetako Tourrik gogorrena izango da aurtengoa

naiz.info - ol., 2018-07-06 18:24
Iritsi da milioika kirolzalek egutegian gorriz azpimarratutako eguna. Bihar hasiko da 2018ko Frantziako Tourra eta uztailaren 29an bukatuko da. 22 taldek parte hartuko dute eta guztira 176 txirrindulari egongo dira tropelean. Lasterketaren nondik norakoak ezagutzeko, Egoitz Lizasorekin, Tropela webgune ospetsuaren sortzaileetako batekin, hitz egin dugu. Faboritoen inguruan, ibilbidearen gakoei ...
Kategoriak: Aktualitatea

Aniztasunaren aldeko txupinazoak lehertu du sanferminetako festa

naiz.info - ol., 2018-07-06 18:19
Abian dira 2018ko sanferminak Iruñean. Festa giroan eta mundura aniztasunaren aldeko mezua igorriz hasi dira, Motxila 21 taldeko kideek jaurtitako txupinazoarekin. Ibai Ganuza eta Leire Zabalza izan dira ohore hori izan duten ordezkariak eta etenik gabeko bederatzi eguneko festari hasiera eman diotenak.
Kategoriak: Aktualitatea

Milaka pago bota ditu tornado batek Arabako Entzia mendilerroan

Berria: gizartea - ol., 2018-07-06 17:10
Araba gurutzatu zuen asteazken arratsaldean trumoi ekaitz batek; euri jasa handiak izan ziren Gasteiz inguruan. Kalterik handienak, ordea, Entzia mendilerroan izan dira: tornado batek 72 baso hektarea suntsitu ditu han. 11 kilometro inguruko perimetroan, milaka pago suntsitu ditu, eta bertze anitz hondatuta daude. Jose Antonio Aranda Euskalmeteko meteorologia arduradunak adierazi duenez, ...
Kategoriak: Aktualitatea

Thailandiako kobazulo batean desagertutako haurren bila aritutako urpekarietako bat hil da

Berria: mundua - ol., 2018-07-06 17:09
Passakorn Boonyaluck, Chiang Rai eskualdeko gobernadoreordeak eman du heriotzaren berri. Erreskate lanetan ari zen boluntarioa da hildakoa, Thailandiako itsas armadan urpekari izandakoa. Kobazulo barruan harrapatuta dauden haurrei oxigeno botilak eramatea zen haren egitekoa. Kobazulotik irteten ari zela hil da. Ekainaren 23tik daude harrapatuta hamahiru haur eta haiekin batera zegoen begiralea,...
Kategoriak: Aktualitatea

Thailandiako kobazulo batean desagertutako haurrak bilatzen ari zen urpekarietako bat hil da

Berria: mundua - ol., 2018-07-06 17:09
Passakorn Boonyaluck, Chiang Rai eskualdeko gobernadoreordeak eman du heriotzaren berri. Erreskate lanetan ari zen bolondresa da hildakoa, Thailandiako itsas armadan urpekari izandakoa. Kobazulo barruan harrapatuta dauden haurrei oxigeno botilak eramatea zen bere egitekoa. Kobazulotik irtetzen ari zela hil da. Ekainaren 23tik daude harrapatuta hamahiru haur eta hauekin batera zegoen begiralea, ...
Kategoriak: Aktualitatea

“Ez dugu maitasun hitzik nahi: maitasun frogak nahi ditugu”

Hitza: Iparraldea - ol., 2018-07-06 15:05
Frantziako Gobernuarekin mesfidati da Beñat Gachen. Sinesgarriak izan daitezen, ekintzak eskatu dizkie politikariei. Les Bascos elkarteak heldu den ikasturterako dituen proiektuak azaldu ditu. Beñat Gachen. Les Bascos elkarteko presidentea 750 pertsona elkartu ziren joan den larunbatean Biarritzen urtero antolatzen duten LGTB harrotasunaren ...
Kategoriak: Aktualitatea

Platihelminteen inbasioa, Asiatik baratzeetara

Hitza: Iparraldea - ol., 2018-07-06 15:00
Asia aldeko zizare ezezagunak agertu ziren baratzeetan duela bi hamarkada, baina berriki arte ezezaguna zen fenomenoa. PeerJ aldizkari zientifikoan agertu artikulu batek ezagutarazi zituen platihelminteen familiako zizareak eta haien arriskuak. Asiako liztorra gutxiago aipatzen hasiak zirelarik, hedabideetara Asia partetik etorri beste kabala baten ...
Kategoriak: Aktualitatea

Paristik datorren Uber bat

Hitza: Iparraldea - ol., 2018-07-06 14:51
Uber aplikazioak uda garaian Ipar Euskal Herrian zerbitzua eskainiko duela iragartzeak taxi sindikatuen arrangura eragin du. Neurriak hartuko dituzte. Uda honetan Uber Ipar Euskal Herrian izanen da. Berriki jakinarazi du Garraio Autoen Gidariak eta erabiltzaileak harremanean ezartzen dituen aplikazioak. Ipar Euskal Herriko taxien sindikatua ...
Kategoriak: Aktualitatea
Politika

Madrilek 56 euskal preso berehala aske utzi behar dituela adierazi dute abokatuek

L.Pereiro, 2013-10-21

Ines Del Rioren abokatuek, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaiaren ostean Parot doktrinaren pean dauden 56 euskal presoak espetxean jarraitzeko inolako oinarri juridikorik ez dagoela azaldu dute. Gainera Espainiako gobernuak  Europako sententzia aplikatu behar duela esan dute, doktrina hau aplikatu zaien guztiak aske utziz, pertsona horiek guztiak zigorra beteta dutelako.

 
Gaikakoa

Herri zaharra da Euskal Herria

A.Azkue, 2013-07-23

Euskal Herria Europako herri zahartuenetarikoa da. Euskal Herriko Unibertsitateak helarazitako azken datuek hori erakusten dute behintzat.15 urte baino gutxiagoko hamar gazteko, hamalau lagun daude 65 urte baino gehiagokoak. Horixe da argazkia. Suitzaren, Alemaniaren eta Italiaren parean gaude. Gainera eta adituek aurreikusi dutenez egoera aregotu egingo da euskal herritarren %47k  45 urte baino gehiago dituztelako.

 
Politika

Ertzaintzak gaur goizean atxilotu du Urtza Alkorta

N.Andres, 2013-05-15

Ertzaintza gaur goizaldean joan da Ondarroara Urtza Alkorta atxilotzera. Goizeko zazpiak aldera 30 furgonetatik gora iritsi dira bertara, eta berehala, Ondarroako Alamedan zeuden herritarrek harresia osatu dute zubian, Alkortaren inguruan. Lau ordu iraun du polizia operazioak. Zortzirak aldera, zubian osatua zegoen herri harresitik jendea ateratzen hasi da ertzaintza. Hauek, banan-banan zubitik jeitsi ostean, ertzaintzak Urtzarengana iriste lortu du eta atxilotu egin dute. Operazioan, bi lagun atxilotu eta zortzi identifikatu dituzte.

 
Atxilotuak / presoak

Urtza Alkortaren atxiloketa salatu dute ehunka lagunek

L.Pereiro, 2013-05-15

Aske Guneko kideek prentsaurrekoa eskaini dute Urtza Alkortaren atxiloketa salatu eta herritarrek ostiraletik gaur arte izandako jarrera eskertzeko.

 
Gizartea

EkoBira azokaren hirugarren ekitaldia abiatzeko prest

I.Esnaola, 2013-05-10

Bidezko merkataritzaren nazioarteko egunarekin batera abiatuko da EkoBira azoka ibiltariaren hirugarren edizioa. Kutxa Ekoguneak antolaturiko kontsumo jasangarriaren aldeko denboraldiko lehen azoka, bihar egingo dute Aretxabaletan. Ekoizle ekologikoak, eskulangileak, material birziklatuekin lan egiten dutenak eta energia berriztagarrien sektoreko enpresek parte hartuko dute.

 
Zinema

Donostiako Zinemaldiaren kartel nagusia aurkeztu dute

j.garaio, 2013-05-10

Donostiako 61. Zinemaldiak badu kartela: Optico. Ikuslearen begia irudikatzearekin batera, zinemaren zailtasunak eta hirurogeigarren hamarkada islatu nahi izan ditu haren egile Toni Pontík. Aurtengoak iazko Zinemaldiaren ildo bera jarraituko badu ere, berritasunak ere izango ditu. Besteak beste, abenturazko kirolen zinema atala, Sagave Cinema.