Skip to main content

Albisteak

Leku eta une bat, hamaika kontu

Berria: kultura - ig., 2018-07-01 00:00
Gaur galtzea tokatzen da Gotzon Hermosilla kazetariaren lehen fikziozko liburua dugu. Bi zatitan banatzen da ipuin-liburua, gaien arabera: batetik, lehen zatikoak daude, taberna giroan kokatutakoak, bigarren zatikoak bestalde, hainbat gairen inguruan eraiki ditu idazleak. Idazleak elkarrizketaren batean aurreratu bezala, gaiak bakarrik ez, gertaeren kokalekua eta pertsonaien profil sozialak ere ...
Kategoriak: Aktualitatea

'Behinola. 37. zenbakia'

Berria: kultura - ig., 2018-07-01 00:00
Txiliku idazlearen kontakizuna, Lorena Martinez Oronoz ilustratzailearen irudiekin; Bernardo Atxaga, Anjel Lertxundi eta Mariasun Landaren iritziak; Concetta Probanzaren denbora-pasak, Amaia Hennebuttek Libanoko siriar errefuxiatuen kanpalekuetan egindako proiektua eta beste biltzen ditu Behinola aldizkariaren zenbaki berriak.
Kategoriak: Aktualitatea

'Telesforo Monzon, aristokrata abertzalea'

Berria: kultura - ig., 2018-07-01 00:00
Euskal Herriko politikak XX. mendean izan zuen bilakaera ulertzeko pertsona ezinbestekoa izan zen Telesforo Monzon. Pako Sudupek ez du hagiografia bat egin nahi izan; aitzitik, kritiko aritu da, zorrotz, eta, sarri, orain arte argitaratu gabeko dokumentuak erabilita.
Kategoriak: Aktualitatea

'The Art of Black is Beltza'

Berria: kultura - ig., 2018-07-01 00:00
Fermin Muguruzak gidaturiko Black Is Beltza transmedia artefaktu eta animazio filmaren kontakizun grafikoa da honako hau. Kontatzen da nolakoa izan den Black Is Beltza narrazio proiektu globalaren prozesua, eta kontatzen du Fermin Muguruzak berak.
Kategoriak: Aktualitatea

Egunerokotik kanpo, dantza

Berria: kultura - ig., 2018-07-01 00:00
Modernoa eta gaur egungo estilokoa», modu horretan deskribatu zuen Sharleen Spiteri Texas taldeko abeslariak 2017an kaleratutako Jump of Board diskoa. Ia 30 urteko ibilbidearen ostean, «berriz gaztetuta» kaleratu zuten diskoa, eta ordutik urtebete da Europan bira egiten ari direla. Donostian ere kontzertua eskainiko du Eskoziako pop-rock talde esanguratsuak, datorren asteartean, 21:00etan, ...
Kategoriak: Aktualitatea

Gaitasun siderala

Berria: kultura - ig., 2018-07-01 00:00
Suediako musika hezkuntza aberatsak askorako ematen du. Metal doinuen unibertsoan badira sormenari norabide berri bat eman dioten musikariak. Gogortasunean zaildutako hainbatek atzera begiratzeko joera hartu dute AOR zein rock melodikoaren esentzia landu eta berreskuratzeko. Tobias Forge fenomenoak Ghost banda laudatu zein kritikatuarekin egin bezala, Bjorn Strid eta David Andersson Soilwork ...
Kategoriak: Aktualitatea

Euskal Herria eta Kubaren artean

Berria: kultura - ig., 2018-07-01 00:00
Kubatarra da Pepe Rivero, eta euskal herritarra, berriz, Maria Berasarte, eta biak elkartzen diren bidegurutzean sortzen diren musikek batzen dituzte biak. Pianoarekin lehendabizikoa eta ahotsarekin bigarrena. Elkarrekin landutako proposamena aurkeztuko dute gaur Donostiako Viktoria Eugenia antzokian: Delirio. Reinier Elizarde Negrón (kontrabaxua) eta Georvis Pico (bateria) izango dituzte ...
Kategoriak: Aktualitatea

'White Noise Session'

Berria: kultura - ig., 2018-07-01 00:00
Winterswijken (Herbehereak) kokatutako White Noise Studion 2016an grabatutako zuzeneko saioa plazaratu dute CD formatuan Joxean Rivas (perkusioa) eta Mikel Vega (gitarra) bilbotarrek; 100 ale baino ez. Bikotearen proposamena jazz kutsuko noise-rock ahaltsua da. Bada, saio hau urte berean kaleratutako Industrial Sunbath bikainaren zuzeneko bertsioa dela esan daiteke, bigarrenean jasotako ia kantu ...
Kategoriak: Aktualitatea

'Serendipia'

Berria: kultura - ig., 2018-07-01 00:00
Helburu bat lortzearen bidean beste bat aurkituz hasi zuen ibilbidea Zizelek, eta abestiei forma emanez sortu dituzte euren lehen diskoa osatzen duten zazpi kantak, batzuetan ertzak leunduz eta beste batzuetan gehiago zorroztuz, bakoitza sintetizadorez, gitarraz eta teklatuz gorpuztuz, eskulturak bailiran. Oinarri elektroniko batetik abiatuz, zarata jarraituz noise eta doinu industrialak ...
Kategoriak: Aktualitatea

AEBetako ehunka hiritan protestak egin dituzte migrazio politikaren aurka

Berria: mundua - ig., 2018-07-01 00:00
AEBetako 750 hiritan baino gehiagotan protestara atera ziren atzo Donald Trump presidentearen migrazio politikaren aurka. Legez kanpo sartu diren familietan gurasoak eta seme-alabak elkarrengandik banatzeko hartutako erabakiak piztu ditu manifestazioetarako deialdiak. Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen erabaki hori bertan behera uzteko «hamalau egunetik 30erako epean», baina ez dago argi ...
Kategoriak: Aktualitatea

Irlanda eta Eskozia elkartzeko zubi bat eraikitzea eskatu du DUPeko buruak

Berria: mundua - ig., 2018-07-01 00:00
FIFE. Arlene Foster DUP Irlandako alderdi unionista nagusiko buruzagia Eskoziako Fife hirira joan zen atzo martxa orangista batean parte hartzeko. Martxaren ondorengo hitzaldian eskatu zuen zubi bat eraikitzeko Irlandaren eta Eskoziaren artean. «Ez litzateke bakarrik elkartze sinboliko bat izango, baita bultzada ekonomiko bat ere».
Kategoriak: Aktualitatea

Alemaniak EBko hamalau estaturekin hitzartu du migratzaileak haiei bidaltzea

Berria: mundua - ig., 2018-07-01 00:00
BERLIN. Angela Merkel Alemaniako kantzilerraren gobernuko bazkidea, CSU, gaur da erabakitzekoa Merkelek migrazio politikan hartu dituen erabakiei zer erantzun eman. Atzo argitaratu zenez, Merkelek akordioak egin ditu Europako Batasuneko hamalau estaturekin, Alemanian dauden milaka migratzaile horietara bidaltzeko.
Kategoriak: Aktualitatea

Hego Sudango bi aldeek su-etena haustea leporatu diote elkarri

Berria: mundua - ig., 2018-07-01 00:00
JUBA. Atzo gauerdian sartu zen indarrean su-etena Hego Sudanen, baina, handik ordu gutxira, gobernuak eta oposizioko indar nagusiak elkarri leporatu zioten hori haustea. Salva Kiir presidenteak eta Riek Machar presidenteorde ohiak aste hasieran hitzartu zuten menia ezartzea, bake negoziazioei hasiera emateko.
Kategoriak: Aktualitatea

ERCko ordezkariek alderdiaren ildo berria bozkatuko dute gaur batzarrean

Berria: mundua - ig., 2018-07-01 00:00
L'HOSPITALET. Batzar Nazionala hasi zuen atzo Kataluniako ERC alderdiak L'Hospitalet hirian. «Aliatuak» aurkitu eta independentismoaren oinarria handitzea, eta estatuarekin elkarrizketa lehenestea proposatzen duen Orain, Kataluniako Errepublika txostena bozkatuko dute gaur 1.200 ordezkari inguruk.
Kategoriak: Aktualitatea

Siria hegoaldeko matxino islamistek ez dute onartu Errusiaren eskaintza

Berria: mundua - ig., 2018-07-01 00:00
DAMASKO. Siria hegoaldeko Daraa probintziako matxino islamista suniten buruzagitzak ez zuen onartu atzo Errusiak amore emateko egin zien eskaintza. Armadak azken egunotan Daraa ekialdeko zati handiak berreskuratu ditu, hiri eta eremu bakoitzeko talde armatuekin amore emateko akordioak egin ondoren.
Kategoriak: Aktualitatea

HARMAGEDON BAT BRITAINIAKO ERARA

Berria: ekonomia - ig., 2018-07-01 00:00
Terminologia biblikoa erabiltzen hasita daude Londresen brexit-az berba egiteko. Eta ez dira, preseski, arimak baretzeko berbak, asaldatzekoak baizik. Batetik, apokalipsiaren eguna izenez bataiatu dute hedabideek 2019ko martxoaren 29a, Erresuma Batua, ofizialki, Europako Batasunetik kanpo geratuko den eguna; eta, bestetik, Downing Streeten Harmagedon izena eman diote aurreikusitako agertoki ...
Kategoriak: Aktualitatea

EBk bankuei esan die prestatzeko itunik ez bada

Berria: ekonomia - ig., 2018-07-01 00:00
Merkataritza arloan bezala, finantzenean ere oraindik ez dago argi brexit gogorra ala biguna hitzartuko duten. Eta ikusirik aukera txikia dela Bruselaren eta Londresen arteko itun politikoa lortzeko, EBA Europako Banku Agintaritzak ohartarazpena egin dio finantza sektoreari: mugitzen hasteko lehenbailehen, martxoaren 29tik aurrera itunik bako brexit-aren ondorioei erantzuteko.«Ezinbestekoa da», ...
Kategoriak: Aktualitatea

Alarma gorria Erresuma Batuan: garagardoa errazionatzen hasteko bidean

Berria: ekonomia - ig., 2018-07-01 00:00
1 Bai zera! Garagardo nahikorik ez dagoela ingeles egarrituentzat? Egongo ez da ba! Garagardo emaria gera ez dadin beharrezkoa den CO2a da gutxitzen doana. Izan ere, karbono dioxidoa behar-beharrezkoa da okelaren eta, oro har, edarien industrian.2 Horrenbeste kutsatzen duen CO2ri buruz ari zara? Bai, noski. «Karbono dioxidoaren hornidura oztopatu duen egoera okerrena da azken hamarkadetan», esan...
Kategoriak: Aktualitatea

Inoizko jendetsuena izan da

Berria: gizartea - ig., 2018-07-01 00:00
Desfilean bertan, eta espaloietan. Jaiaren bi aldeetan jendetsua izan zen atzo Irungo alarde parekidea, irteten hasi eta 20. urtemugan: inoizko jendetsuena. Usadioak agintzen duen gisan, San Juan plaza -udaletxea du parean- izan zen jaiaren gune nagusietako bat, eta adi egon ziren jendearen begiak, hango balkoi nagusira begira, harrera egitera zein ordezkari instituzional joan ziren jakiteko. Joan...
Kategoriak: Aktualitatea

GRISEK ITXAROPENA EBATSI ZUTEN EGUNA

Berria: politika - ig., 2018-07-01 00:00
Gazteak kamerari irribarre egiten dio. Iruñeko zezen plazako eguzkipean alaitsu dago, lagunartean. Irudi luke duela hamar urtekoa dela argazki lausotua, edo duela hogei urtekoa, baina, egiazki, 1978ko uztailaren 8koa da. Bi ordu geroago, gaztea, German Rodriguez, zerraldo erori zen, Polizia Armatuak tirokatuta. Lau ordu geroago, ospitalean hil zen. Memoria kolektiboan iltzatuta geratu diren egun ...
Kategoriak: Aktualitatea
Manifestazioak

Inbiomed-eko langileek ikerkuntza babesten jarraitzeko eskatu diote Kutxari

j.garaio, 2013-05-10

Ibiomed kinka larrian dago. Ama zelulen bidez gaixotasunak ikertzen dituen proiektuak ez du Kutxatik lehenago jasotzen zuen diru laguntza izango. Horrenbestez, langileak kaleratu eta lan erregulazioa egingo dute. Hau ekiditeko eta Kutxari ikerkuntza babes dezan eskatzeko protesta egin dute.

 
Sindikatuak

Confebask presionatzeko eskatu dio LABek Eusko Jaurlaritzari

A.Azkue, 2013-05-07

Confebask presionatzeko eskatu dio LABek Eusko Jaurlaritzari honek lan hitzarmenak negoziatu ditzan. Gogoratu lan erreformak zehazten duenez hitzarmenen ultraaktibitatearen amaiera datorren uztailaren 7rako zehazten dela. Horregatik hain zuzen ere, Etxaidek Eusko Jaurlaritzari  Confebask presionatzeko eskatu dio.

 
Kultura

Zinegoak

i.zabala, 2012-01-27

Zinegoak. Zinema Gay-Lesbo-Transexual jaialdia