Skip to main content
bannerra

Albisteak

Gabriel Aresti idazlea omendu dute Bilbon, bere jaiotzaren 85. urtemugan

Berria: kultura - ar., 2018-10-16 00:00
LITERATURA. 1933ko urriaren 14an jaio zen Gabriel Aresti idazlea, Bizkaiko hiriburuan, eta, haren jaiotzaren 85. urtemugaren harira, omenaldia egin zion Bilboko Udalak atzo. 12 urterekin ikasi zuen Arestik euskaraz, eta 21 urte zituela argitaratu zituen bere lehen poemak. Euskara batuaren bultzatzaileetako bat izan zen Aresti, eta lan hori goraipatu zuten atzo Bilbon egindako ekitaldian.
Kategoriak: Aktualitatea

300

Berria: kultura - ar., 2018-10-16 00:00
EUSKAL HERRIKO ZENBAT EKOIZPEN IZAN DIREN FRANKFURTENEuskal Herriko 300 lan baino gehiago izan dira Frankfurteko Nazioarteko 70. Liburu Azokan. Euskadiko Editoreen Elkarteak eta Euskal Editoreen Elkarteak euskaraz eta gaztelaniaz argitaratutako 280 argitalpen eraman dituzte, eta Euskal Irudigileak elkarteak, berriz, 75.
Kategoriak: Aktualitatea

Adarbakarra eta bestelako errealitateak

Berria: kultura - ar., 2018-10-16 00:00
'Pero lo que tú ves no es lo que veo yo'Non: Zumaiako (Gipuzkoa) Oxford aretoan. Noiz arte: Urriaren 19ra arte.Errealitatearen eta fikzioaren arteko mugak guztiontzat ezberdinak dira. Eta muga horren baldintzak eta intentsitatea ere gure beharren baitan mugitzera ohituta gaude. Arau sozial orokorrak errealitatea eta fikzioa erabat bereizitako esparruak direla adierazi nahi izan badigu ere, ...
Kategoriak: Aktualitatea

Siriako Gobernuak garaipena irudikatu du gerran, mugako bi pasabide estrategiko irekita

Berria: mundua - ar., 2018-10-16 00:00
Baxar al-Assadek gero eta gertuago dauka garaipena zazpi urte luze irauten duen gerran. Siriako lurraldearen hiru laurdenak berreskuratu ditu jada, eta, eremuak bereganatzearekin batera, mugak ere hartu ditu, agerian utziz bere nagusitasuna. Libano, Israel, Jordania, Irak eta Turkiarekin egiten du muga herrialdeak, eta gobernuak poliki-poliki hainbat urtez itxita egon diren pasabideak irekitzeari ...
Kategoriak: Aktualitatea

Mayk diputatuei ziurtatu die 'brexit'-ari buruzko akordio bat lor dezakeela

Berria: mundua - ar., 2018-10-16 00:00
Ezohiko agerraldia egin zuen atzo Erresuma Batuko lehen ministro Theresa Mayk Komunen Ganberan, brexit-aren negoziazioei buruzko azalpenak emateko. Ezohikoa, orain arte horrelako azalpenak Europar Kontseiluen ostean eman dituelako; egoerak, ordea, halako erabakia eskatzen zuen: herenegun Bruselak eta Londresek akordio bat lortzeko eginiko hamaikagarren saiakerak porrot egin zuen, eta etorkizuna ...
Kategoriak: Aktualitatea

CSU koaliziokide bila hasi da Bavarian, 60 urtean aurrenekoz

Berria: mundua - ar., 2018-10-16 00:00
MUNICH. Alemaniako Bavaria landerreko alderdi hegemonikoa, CSU Batasun Sozial Kristaua, boterean jarraitzeko koaliziokide bila hasi da. Sei hamarkadan lehenengoz, Angela Merkel Alemaniako kantzilerraren aliatuek boterea partekatu beharko dute, eta, behin-behineko emaitzen arabera, gutxienez FDP Alderdi Liberalarekin negoziatu beharko dute (botoen %5,1). «Gehiengo sendoak bilatzeko garaia da», ...
Kategoriak: Aktualitatea

Hamabi pertsona hilik uholdeen ondorioz

Berria: mundua - ar., 2018-10-16 00:00
Okzitaniako Carcasona inguruko herrietan gutxienez hamabi pertsona hil eta zortzi zauritu ziren igande gauean eta astelehen goizean, uholdeen ondorioz. Edouard Philippe Frantziako lehen ministroa atzo arratsaldean joan zen Aude departamendura, eta handik eman zuen egoeraren berri; gainera, prefeturaren eledun baten arabera, pertsona bat desagertuta dago atzodanik. Denera, astebetean 29 herritar ...
Kategoriak: Aktualitatea

Suediako jarduneko lehen ministroari eman diote gobernua osatzeko ardura

Berria: mundua - ar., 2018-10-16 00:00
STOCKHOLM. Suedian gobernua osatzeko bigarren saiakera izango dute. Ulf Kristersson Alderdi Moderatuko buruzagiak ez du lortu behar adina babes, eta, horren ondorioz, parlamentuko presidente Andreas Norenek gobernua osatzeko ardura eman dio jarduneko lehen ministroari, Alderdi Sozialdemokratako Stefan Lofveni —zentsura mozioa galtzeagatik dago egoera horretan—. Bi asteko epea du ...
Kategoriak: Aktualitatea

Saudi Arabiaren Istanbulgo kontsuletxea miatu du Turkiak

Berria: mundua - ar., 2018-10-16 00:00
WASHINGTON. Joan den urriaren 2an Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsuletxera sartu zenetik, Jamal Khaxoggi kazetaria desagertuta dago. Saudi Arabiak iragan asteartean onartu zuen bere kontsuletxea miatzea, eta Turkiako agintariak atzo izan ziren miaketa lanak egiten. Bien bitartean, AEBetako Estatu idazkari Mike Pompeo Saudi Arabiara joan zen, Salman bin Abdulaziz erregearekin mintzatzeko.
Kategoriak: Aktualitatea

Kataluniako Auzitegi Nagusiak deklaratzera deitu du Barne kontseilaria

Berria: mundua - ar., 2018-10-16 00:00
BARTZELONA. Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak deklaratzera deitu ditu Kataluniako Barne kontseilari Miquel Buch eta Neus Lloveras AMI Independentziaren Aldeko Udalerrien Elkarteko presidente ohia, ustezko desobedientzia delitu batengatik —Kataluniako alkateei independentzia galdeketa egiteko baliabideak eskatu zizkieten—.
Kategoriak: Aktualitatea

Bi Koreek trenbideak eta errepideak berriz ere lotzea adostu dute

Berria: mundua - ar., 2018-10-16 00:00
SEUL. Bi herrialdeak lotzeko xedearekin, Ipar Koreak eta Hego Koreak trenbidek eta errepideak berriz ere egitea adostu dute, Hego Koreako Batasun Ministerioak atzo jakinarazi zuenez. Azaro bukaeran edo abendu hasieran egingo dute lanak hasteko ekitaldi ofiziala; bideak itxita egon dira 1950 eta 1953 arteko gerra amaitu zenetik.
Kategoriak: Aktualitatea

Lan hitzarmen berria dute Gipuzkoako eraikinetako 6.000 garbitzailek

Berria: ekonomia - ar., 2018-10-16 00:00
Lan hitzarmenaren babesik ez duten langileen kopuruak beste koska bat behera egin zuen atzo. Gipuzkoan, eraikin garbitzaileen lan hitzarmen berria sinatu zuten. Araban, berriz, etxez etxeko laguntzako hitzarmenaren inguruan akordioaren aurrekoa lortu zuten. Sektore hauek badute ezaugarri komun bat: bietan emakumeak dira langile gehientsuenak. Beste zerbait partekatzen dute atzodanik: LABen ...
Kategoriak: Aktualitatea

Aro digitalak irentsi du

Berria: ekonomia - ar., 2018-10-16 00:00
Disrupzio digitalaren azken biktima da Sears: 125 urteko saltoki kateak porrot eskaera aurkeztu zuen atzo New Yorkeko epaitegi batean. Orain dela urte batzuk hasitako hondoratze baten azken atala da, eta orain ez dago argi konpainia gai izango den edo ez likidaziotik salbatzeko.Posta bidezko salmentan aitzindari gisa abiatu zen, eta garai batean txikizkako merkataritza saltoki handiena izan zen ...
Kategoriak: Aktualitatea

Manifestaziora deitu dute amatasun atxikipenak itzultzea eskatzeko, Iruñean

Berria: ekonomia - ar., 2018-10-16 00:00
IRUÑEA. Ama talde batek manifestaziora deitu du Iruñean, urriaren 27rako. Amatasun ordainak direla-eta errenta zergan eginiko atxikipenak bueltatzeko eskatuko dute. Auzitegi Gorenak epai bat atera du Madrilen zegoen arau bat baliorik gabe utzita, eta dirua bueltatzeko bidea ireki du. Haatik, lauko gobernuak gogorarazi du UPNk, PSNk eta PPNk 2012an onarturiko lege batek propio kendu zuela aukera ...
Kategoriak: Aktualitatea

Poliziak Opelen bi egoitza miatu ditu, dieselen isurketei buruzko ikerketan

Berria: ekonomia - ar., 2018-10-16 00:00
BERLIN. Alemaniako Poliziak Opel konpainiaren bi egoitza miatu zituen atzo, Ruesselheim eta Kaiserlautern hirietan. Konpainiak diesel autoen gas isurketak manipulatu ote zituen ikertzeko auzibideen barruan egin zituzten miaketak. Garraio Ministerioaren organo batek egindako salaketak jarri du martxan kasua. Cascada, Insignia eta Zafira modeloetako 100.000 auto ikuskatzera deituko ditu ...
Kategoriak: Aktualitatea

Dirurik ez zuzendaritzan emakumerik ez duten nekazaritza elkarteentzat

Berria: ekonomia - ar., 2018-10-16 00:00
GASTEIZ. Zuzendaritza organoetan emakumerik ez duten nekazaritza alorreko erakunde profesional, enpresa, sindikatu edo bestelakoek ezingo dute euskal administrazioen laguntzarik jaso 2019. urteko urriaren 22tik aurrera. 2021. urterako, emakumeen parte hartzeak gutxienez %40 izan beharko du. Eusko Jaurlaritzak gogorarazi ditu bi neurriak, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira.
Kategoriak: Aktualitatea

Gipuzkoako udalerriek 18 milioi euro gehiago jasoko dituzte zerga bilketatik

Berria: ekonomia - ar., 2018-10-16 00:00
DONOSTIA. Zerga bilketak aurreikusitakoa gaindituko du Gipuzkoan, eta atzo foru aldundiak jakinarazi zuen igoera horri esker herrialdeko udalerriek hamazortzi milioi euro gehiago eskuratuko dituztela aurten. Udal guztiek jasoko dute diru gehiago. Datorren urteari dagokionez, udal finantzaketarako funtsak 518 milioi izango ditu, aurtengo itxieran baino hamalau milioi gehiago.
Kategoriak: Aktualitatea

59.058

Berria: ekonomia - ar., 2018-10-16 00:00
ENPRESAK ARABAN, BIZKAIAN ETA GIPUZKOANAbuztutik irailera 1.163 enpresa gehiago erroldatu dira Gizarte Segurantzan, Confebask patronalak emandako datuaren arabera. Aurreko urteko irailean baino 23 gutxiago daude. Haatik, krisia hasi zenetik lehen aldiz, handitu egin da industria enpresen kopurua urte batetik bestera.
Kategoriak: Aktualitatea

Bilboko harrera sareak amaitu du bere lana, etorkinentzat aterpea eskatuz

Berria: gizartea - ar., 2018-10-16 00:00
Elkartasuna, desobedientzia eta autogestioa. Hiru dira 72 ordu Bilbotik Baionara lelopean egiten ari diren elkarretaratzearen oinarriak. Hiru, era berean, herritarrek Bilboko udaletxearen parean elkarretaraturik igaroko dituzten egunak. Igande arratsaldean hasi eta bihar arte migratzaileei harrera egin dieten auzoetako dozenaka bizilagun batu dira Bilboko Areatzako estalpeetan, aterperik gabe ...
Kategoriak: Aktualitatea

Miarritzeko gehiengo politikoa hautsi du 'Hotel du Palais auziak'

Berria: gizartea - ar., 2018-10-16 00:00
Miarritzeko Herri Etxeko gehiengoa hautsi da Hotel du Palais luxuzko hotelaren eraberritze lanen inguruan sortu den polemika dela-eta. Michel Veunac auzapezak (Modem) babesten duen proiektuak aurrera egin du oposizioko kide batzuen babesarekin. Hogei hautetsik eman dute aldeko botoa eta hamabostek kontrakoa. Era berean, udal kontseilutik dimisioa eman du Virginie Lannevere zinegotziak. Obren ...
Kategoriak: Aktualitatea
Politika

GUREAN GAUR 2017/03/13

B.Gartzia, 2017-03-13

Sandra Barrenetxea torturatzea leporatuta, lau Guardia Zibilen kontrako epaiketa, Mas, Ortega eta Rigauren kontrako ebazpena, Eskoziako bigarren erreferenduma, Athleticen asteburu ezin hobea eta beste, asteleheneko albistegian.

 
Politika

Sara Majarenas Martuteneko espetxera ekartzeko eskatu du Eneko Goia Donostiako alkateak

I.Esnaola, 2017-01-17

Eneko Goia alkateak ama-alabak Donostian elkarrekin egoteko eskaria egingo dio Espetxe Zuzendaritzari. Marian Beitialarrangoitiak (EH Bildu) borondate politiko kontua dela nabarmendu du.

 
Euskara

Merkataritzan hizkuntza normalizazioa sustatzeko proiektua

N.Uriarte, 2016-10-03

Biribilko, merkataritzan hizkuntza normalizazioa sustatzeko proiektua aurkeztu du Bilboko Udalak, Bilbao Dendak, HABE eta Bilboko euskaltegien sarearekin elkarlanean. Bilboko merkataritzan euskararen ezagupena eta erabilera bultzatzea du helburu. Horretarako, merkatarien behar eta ordutegietara egokitutako ikastaroak antolatu dituzte. Urriaren 13ra arte dago zabalik izen-emate epea www.biribilko.com webgunean.

 
Euskara

Martxan da Bilboko euskaltegietako matrikulazio kanpaina

L.Pereiro, 2016-08-31

2016-17 ikasturterako matrikulazio kanpaina abiatu dute Bilboko Udalak eta Euskaltegien sareak. "El euskera para todas las personas y para todos los días" lelopean, jendea euskaltegietan euskara ikastera animatu nahi dute, eta, batez ere, euren bizimoduan eguneroko tresna izan dadila. Bilboko Udalak diru-laguntzak eskuratzeko aukera emango die zenbait kolektibori. Euskaltegietako matrikulazioa irailaren 1ean hasiko da.

 
Gaikakoa

"Oinak lurrean" jardunaldiak Durangon

A.Monedero, 2016-06-07

Gaur egungo krisi sistemikoaz hausnartzeko eta dauden alternatiba desberdinak ezagutzeko asmoz, Durangaldeko Merinaldearen Amankomunazgoak "Oinak Lurrean" izeneko jardunaldiak antolatu ditu. Bertan, eskualdeek, lurralde garapenerako erronkak aztertu dituzte.

 
Kultura

Liburu eta disko artean ibiltzeko aukera Etxebarrin

A.Zabala, 2016-04-21

Udaberriarekin batera kultura hamabostaldia izango dute Etxebarrin. Asteburuan euskarazko liburu eta disko azoka izango dute Etxebarriko udaletxeko plazan. 2003an egin zuten estreinakoz. Asteburu osoan zehar hainbat ekimen izango dira liburuen inguruan.