Skip to main content
bannerra

Albisteak

Beren musika lanen jabe izan nahi dutenak batu ditu Erro zigiluak

naiz.info - og., 2018-06-21 18:18
Erro musika zigilua aurkeztu dute Izaki Gardenak, Montauk eta Joseba B. Lenoir taldeetako kideek daude, eta horienak izango dira kaleratuko dituzten lehenen lanak.
Kategoriak: Aktualitatea

Autogobernuaz, bizikidetzaz eta enpleguaz hitz egin nahi du Urkulluk Sanchezekin

naiz.info - og., 2018-06-21 18:14
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea ekainaren 25ean bilduko dira, Moncloan. Quim Torra Generalitateko presidentearekin, berriz, uztailaren 9an bilduko da Sanchez.
Kategoriak: Aktualitatea

Iruñeko talde bortxaketaren egileak, fidantzapean libre

naiz.info - og., 2018-06-21 18:12
Libre utziko dituzte 2016ko sanferminetako taldeko bortxaketagatik zigortutako bost gizonak. Nafarroako Auzitegiak onartu egin du defentsaren eskaria: behin betiko epaia iritsi arte baldintzapeko askatasunean geratuko dira. beraz.
Kategoriak: Aktualitatea

Altsasukoak aske uzteko eskatuz, manifestazioa egingo dute larunbatean Madrilen

Berria: politika - og., 2018-06-21 17:42
Willy Toledo aktoreak, Cesar Strawberry Def Con Doseko abeslariak, Patricia Lopez kazetariak, Cristina Fallaras idazleak, Enrique Santiago PCko idazkari nagusiak, Alex Sanz ActivaT giza eskubideen aldeko abokatuen taldeko kideak, Sol Sanchez IUko bozeramaileak eta Carlos Taibo irakasleak hartu dute hitza, besteak beste. Gabriel Rufian ERCko diputatuak ere bat egin du deiarekin, baina ez da ...
Kategoriak: Aktualitatea

Sanferminetako bost erasotzaileak baldintzapean aske utziko dituzte

naiz.info - og., 2018-06-21 17:31
Nafarroako Justizia Auzitegiak baldintzapeko askatasuna eskaini die Sanferminetako bost erasotzaileei. 6.000 euroko bermea ordaindu beharko dute.
Kategoriak: Aktualitatea

"Euskara batua ikuspegi linguistikotik Euskal Herriak ezagutu duen fenomenorik garrantzitsuena da"

Alea.eus - og., 2018-06-21 17:24
Euskara batuaren helduaroa jardunaldiak zabaldu ditu aurtengo UEUren udako ikastaroak; Xabier Isasi UEUko zuzendari ohia eta EHUko irakaslea izan da jardunaldiaren arduraduna.
Kategoriak: Aktualitatea

22:00etan: Denboraldiko azken Reggae Fever irratsaioa

naiz.info - og., 2018-06-21 17:13
Aste honetakoa, 9. denboradaldiko azken saioa izango da, oporrak hartuko ditugu irailerarte. Iazko azken saioa monografikoa izan zen eta aurtengo azken saioa ere berezia izango da. Pantx Records-eko Pablori eta Skabideaneko Nikori elkarrizketa egingo diegu, primizia bat dute guretzako! Amaitzeko asteburuko agenda errepasatuko dugu.
Kategoriak: Aktualitatea

Libre utziko dituzte Iruñeko taldeko bortxaketagatik zigortutako bost gizonak

Berria: gizartea - og., 2018-06-21 16:57
Jasotako zigorrak berealdiko ezinegona sortu zuen kalean, eta beste erabaki bat hartu du orain Nafarroako Auzitegiak: libre utziko ditu Iruñean 2016an egindako taldeko sexu erasoan parte hartu zuten bost gizonak. Defentsak eskatutako eskaria onartu egin du epaimahaiak. Bederatzi urteko espetxe zigorra jarria diete bost gizonei. "Abusu" mailara jaitsi zuten taldeko eraso hura, ez zuten "sexu ...
Kategoriak: Aktualitatea

'La Manada' auziko bost bortxatzaileak aske utzi dituzte baldintzapean

Argia: haria - og., 2018-06-21 16:52
Bederatzina urteko espetxe zigorra ezarri zien Nafarroako Auzitegiak berak baldintzapean aske utzi ditu, El Confidencial agerkariak jakitera eman duenez. 6.000 euroko fidantza ordaindu beharko...
Kategoriak: Aktualitatea

Italiak uko egin dio GKE baten bertze ontzi bat hartzeari

Berria: mundua - og., 2018-06-21 16:30
Aquarius ontziarekin aurrekaria ezarri ondoren, Italiak bertze ontzi bati debekatu dio porturatzea. Matteo Salvini Barne ministroak eman du agindua berriz ere, eta ohi bezala jakinarazi du, sare sozialen bidez eta hizkera gordinarekin: "Italiako Kostako Guardiak idatzi die errateko ez zitezela mugitu, Libia eginen zela haien kargu, baina madarikatu horiek, txalupa horietan zihoazen migratzaileen ...
Kategoriak: Aktualitatea
Euskara

Merkataritzan euskararen erabilera normalizatzeko helburua du Biribilko programak

A.Azkue, 2016-04-06

Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailaren, Bilbao Ekintza udal sozietatearen, HABEren, euskaltegien sarearen eta Bilbao Dendak elkartearen arteko lankidetzaren ondorio da Biribilko programa eta merkataritzan euskararen erabilera normalizatzeko helburua du. Aurten 176 izango dira honetan parte hartuko duten ikasleak eta hauek bi ikastaro motatan hartuko dute parte. Lehena euskeraz ez dakiten edo oso gutxi dakitenentzat bideratutako ikastaroa dugu eta bigarrena berriz, ahozko eta idatziko maila hobetu nahi dutenentzat.

 
Kultura

Euskararen erabilera bultzatzeko hitzarmena sinatu dute Euskaltzaindiak eta Bilboko udalak

A.Zabala, 2016-04-06

Euskaltzaindiak eta Bilboko Udalak 2008an sinatu zuten elkarren arteko lehenengo lankidetza hitzarmena. Ordutik, berritzen eta eguneratzen joan dira orduan adostutakoa. Oraingoan, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu dute agiria. Bilboko Udalak, Hezkuntza eta Euskara Sailaren bidez, 15.750 euro emango dizkio Euskaltzaindiari, euskal literaturaren ikaskuntzan erabiltzeko, Bilbon euskararen erabilera bultzatzeko eta aholkularitza emateko.

 
Kultura

Burdinazko harresian karraderan mendi lasterketa

A.Zabala, 2016-03-10

Martxoaren 12an ospatuko da Burdinazko harresian karraderan mendi lasterketa. Frogaren hirugarren edizio honetan, 32 kilometroko ibilbidea bete beharko dute korrikalariek, 1.520 metroko goranzko desnibelarekin. Lasterketa ez da kirol-proba hutsa izango, izan ere, kirolaren aitzakiapean, historia eta kultura lantzea du helburu.

 
Gaikakoa

Leartikerrek antolatuta Biomimetikaren inguruko jardunaldiak izango dira Markinan

L.Pereiro, 2016-03-01

Leartiker eta Azaro Fundazioak Biomimetikaren inguruko jardunaldia antolatuko dute martxoaren 3an. Naturak garatu dituen irtenbide eta estrategiak aztertu eta hauek, ingeniaritza, arkitektura eta diseinua bezalako diziplina teknologikoetan aplikatzea bilatzen du Biomimetikak. Gaian interesa duten guztiek martxoaren 3ko jardunaldiko ateak zabalik izango dituzte. Izena emateko aukera; www.leartiker.com, www.azarofundazioa.com eta 94 616 91 72 telefono zenbakian.

 
Gizartea

Donostiako autobus geltokia inauguratu dute, azkenean

I.Esnaola, 2016-02-05

Hirugarrenean posible izan da. Donostiak, azkenean, badu bere autobus geltoki berria. Atotxan kokaturiko azpiegitura berriak ateak zabaldu ditu eta otsailaren 6tik aurrera izango da erabilgarri. Agintariekin batera, 44 Dbus linea berrian barneratu gara geltokira. Herritarrek ere, lehen aldiz, azpiegitura barrutik ikusteko aukera izan dute.

 
Gizartea

Hekimen: "Jaurlaritzak gomendioak ez ditu aintzat hartu"

I.Sarasua, 2015-07-14

Hekimen elkartearen gomendioak aintzat hartu gabe, iazko irizpideak mantendu ditu Jaurlaritzak hedabideen diru laguntzetan eta ez du laguntza poltsa handitu. Gogoeta eskatu du hedabideen taldeak, eta inbertsio handiagoa ere bai.