Skip to main content
bannerra

Albisteak

Sexu erasoen aurkako kanpaina indartuko du Iruñeko Udalak sanferminetan

Berria: gizartea - duela 5 ordu 53 min
Eraso sexistarik gabe, Iruñea aske kanpaina aurkeztu du, gaur, Iruñeko Udalak. Sexu erasoen aurka, "ekintza koordinatuen aldeko apustua" egin dute Berdintasun eta LGTBI saileko zinegotzi Laura Berrok; Herritarren Segurtasuna eta Elkarbizitza saileko zinegotzi Itziar Gomezek; Gizarte Ekintzako zinegotzi Edurne Eginok eta Herritarren Partaidetza eta Gizartea Ahalduntzea saileko zuzendari Ana ...
Kategoriak: Aktualitatea

Kontsultan parte hartutako %89ak errepublikaren alde egin du Madrilgo Vallecasen

Argia: haria - duela 6 ordu 21 min
Larunbatean Vallekas Decide-k antolatutako bozketan 7.270n bozka jaso ziren, horietatik 6.490 errepublikaren alde, aurka 355, txurian 64 eta nuloak 52; 7.032 erabakitzeko eskubidearen alde eta 109 kontra.
Kategoriak: Aktualitatea

Sevillako mugimendu feministak 'La Manada' auziko bortxatzaileen kontra kanpaina abiatu du

Argia: haria - duela 6 ordu 34 min
Erasotzaileak aske diren honetan, hauen kontrako kanpaina abiatu dute beraien hirian, Sevillako (Andaluzia) saltoki zein tabernetan sartu daitezen eragoztea helburu.
Kategoriak: Aktualitatea

Gure Artea sariak, Gema Intxausti, Erlea Maneros eta Bulegoa z/b taldeari

Berria: kultura - duela 6 ordu 34 min
Ibilbide artistikoa saritzen duen modalitatean, Gema Intxausti Miangolarrak (Gernika-Lumo, Bizkaia, 1966) jasoko du Gure Artea saria. Sorkuntza lana aitortzeko saria Erlea Maneros Zabalarentzat (Bilbo, 1977) izango da, eta arte plastiko eta ikusizko arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria, berriz, Bulegoa z/b taldearentzat. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak azaldu ...
Kategoriak: Aktualitatea

Gema Intxausti, Erlea Maneros eta Bulegoa z/b taldea dira aurtengo Gure Artea sarien irabazleak

naiz.info - duela 6 ordu 38 min
Gema Intxausti, Erlea Maneros eta Bulegoa z/b taldeko Beatriz Cavia, Isabel de Naverán, Miren Jaio eta Leire Vergara dira Gure Artea sarien aurtengo irabazleak. Sari hauek «sormenaren garapena bultzatzea» dute helburu, «arte sorkuntzarako pizgarriak erraztuz eta aitortza eskainiz arte sorkuntzari».
Kategoriak: Aktualitatea

Euskal presoak "progresiboki eta indibidualki gerturatzearen" alde agertu da Loza

Berria: politika - duela 6 ordu 42 min
Hartu berri du Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari kargua Jesus Loza PSE-EEko kideak, eta euskal presoak "progresiboki eta indibidualki gerturatzearen" alde agertu da ekitaldian egindako adierazpenetan. Haren ustez, ETA desegin ondoren, "beharrezkoa da espetxe politika birforlumatzea", horri "bizikidetzarako lagungarri" litzatekeelakoan. Gasteizen hartu du kargua, gobernuaren ordezkaritzaren...
Kategoriak: Aktualitatea

Hordago txikira

Argia: haria - duela 7 ordu 3 min
Josu Bergara eta Akorde Txikiak bandak eskainitako kontzertuaren kronika. Ekainainaren 21ean, Bilboko Kafe Antzokian.
Kategoriak: Aktualitatea

Pablo Casado (PP): "Ikurrina ez da Nafarroako bandera; euskara ez da Nafarroako hizkuntza"

Argia: haria - duela 7 ordu 17 min
Nafarroan izan da PP presiditzeko hautagaia den Pablo Casado, Altsasuko koartelean hain zuzen, eta haren esanek hautsak harrotu dituzte.     
Kategoriak: Aktualitatea

Uztailaren 20tik 23ra presoen egoeraren amaiera aldarrikatzeko bizikleta martxa eginen du Sarek

naiz.info - duela 7 ordu 19 min
Sarek euskal presoen «salbuespen egoerarekin amaitzeko» bizikleta Tour bat egingo du aurtengo udan. Uztailaren 20an Mont-de-Marsango espetxean hasi eta 23an Zaballan amaituko da «urrunketa politikak zuzenean senideen kolektiboan eragiten duen sufrimendua» nabarmentzeko. Bestetik, espetxe politika aldatzeko asmoa agertu zuen Sanchezek eta «positiboki» hartu du ...
Kategoriak: Aktualitatea

Errekaleorreko hamazazpi mural erraldoiak

Argia: haria - duela 7 ordu 29 min
Gasteizko Errekaleor auzoan dauden mural erraldoien argazkiak.
Kategoriak: Aktualitatea

Lauaxetaren egiazko memoria, "Kazetaritza atzo eta gaur gatazka lekuetan" Gernikako ekitaldian

naiz.info - duela 7 ordu 37 min
Gaurko egun batez, 1937ko ekainaren 25ean Esteban Erkiaga Basaraz, Lauaxeta, euskal idazle eta kazetaria fusilatu zuten frankistek Gasteizen. Urteurren honen karietara, Gernikan, herriaren iragana aintzat hartuz "Kazetaritza atzo eta gaur gatazka lekuetan" ekitaldia egingo dute. Beñat Zarrabeitiak gidatuko du solasaldia eta aurreratu digunez, «egiazko kazetaritza memoria, nondik ...
Kategoriak: Aktualitatea

Autodeterminazio erreferendumerako legea aurkeztu dute Kataluniako Parlamentuan.

a.ortega, 2017-07-05

Urriaren 1eko galdeketa nazioarteko legedian oinarritu dute, eta Espainiak autodeterminazio eskubidea biltzen duten hitzarmenak sinatu izana du helduleku juridikotzat.

Gabriela Serra Cup alderdiko diputatuak adierazi du emaitza ezezkoa bada hauteskundeak deituko dituztela, baiezkoa gailentzen bada, berriz, Kataluniako Errepublika eratzeko prozesua abian jarriko dutela. 

Marta Rovira Junts Pel Si alderdiko bozeramailearen arabera, juridikoki autodeterminaziorako eskubidea dugula adierazten du legeak. Xavier García PPko kideak, bestalde, esan du legearena "probokazio hutsa" dela, eta autonomia kentzea besterik ez dutela nahi.

Neus Munté Generalitateko bozeramailearen ustez, "arazo" bat duena Espainiako gobernua da, "ez delako ausartzen demokrazia arazo bati aurre egiten".

 

 

Uztailaren 31ra arte luzatuko dute greba Bizkaiko Zahar Egoitzetako langileek

a.ortega, 2017-07-04

200 greba egun baino gehiago daramatzate Bizkaiko Zahar Egoitzetako langileek. Berriki, greba uztailaren 31ra arte luzatzea erabaki dute, lan baldintza duinak aldarrikatzeko.

 
Emakumea

Alarde parekidea Irun

a.ortega, 2017-07-03

Txalo artean jaso du Irungo alarde parekideko Inma Landa jeneralak bandera, Joxe Diez Irungo Udaleko EH Bilduko zinegotziaren eskutik. 10:30ak aldera eman diote hasiera, eta adierazi dutenez, 1.300 pertsona inguru izan dira babesa eskaintzen.

Instituzioetako hainbat ordezkari ere bertaratu dira alarde parekidera, besteak beste, Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura Diputatua, Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidea, Manu Lezertua Arartekoa eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria. Iriartek adierazi duenez, bestalde, bertan izan behar ziren beste hainbat ordezkari ere: "Hemen egon beharko lukete Iñigo Urkullu lehendakaria, Irungo alkatea eta Gipuzkoako ahaldun nagusia".

Alarde tradizionalari dagokionez, goizean goiz hasi da, 7:45ak aldera. Bertan izan dira harrera egiten Irungo alkatea, Javier de Andres Espainiako Gobernuaren ordezkaria eta PSE-EE, EAJ, Si Se Puede Irun eta PPko kideak. 

 

 

 
Jaiak

Bilboko Aste Nagusia iragartzeko kartel irabazlea aurkeztu du epaimahaiak

a.ortega, 2017-06-27

Bilboko Aste Nagusia iragartzeko kartel irabazlea aurkeztu du epaimahaiak.  Alfonso Fernandez de Nograro bilbotarra da egilea, eta "Mari eta Bali" izena jarri dio bere sorkuntzari

 
Musika

Adarra Saria jaso du Fermin Muguruza musikariak

a.ortega, 2017-06-26

Fermin Muguruzak Adarra Saria jaso du Donostian. Victoria Eugenia antzokia dantzan jartzeaz gain, Euskal Herriko gaztetxeak omendu ditu Eneko Goia alkatearen aurrean, bereziki eraitsitako Kortxoenea eta Le Bukowski aretoa. 

 
Jaiak

Amaral, Antonio Orozco, El Consorcio BOSarekin batera eta Zea Mays izango dira Bilboko Aste Nagusian

n.falagan, 2017-06-21

Hauek dira Bilboko Udalak aurreratutako izen batzuk. Hala ere, Aste Nagusiko programazioa osatzen dabiltzate, eta dioten arabera, 300 jarduera baino gehiago antolatzeko helburu dute.