Skip to main content

Albisteak

"Jendeak egin dugun lana ona izan delako bozkatu gaituela uste dugu"

Aiaraldea - al., 2015-05-25 00:39

JOSU SAN PEDRO Adieko hautagaia izango da Orozkoko alkatea datozen lau urteetan gehiengo absolutua lortuta.

Gehiengo absolutua lortuta pozik, ezta?

Pertsonalki taldea bezala sentitzen naiz, oso pozik. Herriak Adiek berriro irabazi behar duela erabaki du, gehiengo absolutuarekin gainera.

Mendexa: Anakabe izango da beste lau urtez alkatetzan

Lea-artibai eta Mutriku - al., 2015-05-25 00:37

Jesus Anakabe aukeratu dute mendexarrek beste lau urtez herriko alkate izateko. 55 bozkako aldea lortu du alderdi abertzaleak. Honenbestez, 4 zinegotzi izango ditu EAJ-k eta 3 aldiz EH Bilduk, udal osaketa beraz lehengo moduan geratuko da.

Ondarroa: Alkatetza berretsi du EH Bilduk, EAJri 590 botoko aldea aterata

Lea-artibai eta Mutriku - al., 2015-05-25 00:33

Josu Arrizabalaga Badiola izango da Ondarroako alkatea datorren agintaldian. Hori nahi izan dute ondarrutarrek, EH Bilduri 2.206 boto emanda. EAJk 1.616 bozka jaso ditu. Horrenbestez, 8 zinegotzi edukiko ditu koalizioak eta 5 alderdi jeltzaleak.
Koalizioak jaso duen babesagaz pozik agertu da Josu Arrizabalaga EH Bilduren alkategaia: «Errazena egin dugu, irabaztea; orain gaitzena geratzen zaigu, kudeaketa; gauzak ahal den hobetoen egitea».

Gizaburuaga: Ibaibasoren aldeko apustua egin dute herritarrek

Lea-artibai eta Mutriku - al., 2015-05-25 00:29

Foru hauteskundeetara begira ohiko alderdien formuletara jo beharko baldin badute ere (68 boto EH Bildu, 31 EAJ, 10 Podemos, 1 PP eta 1 Irabaziz), udal hauteskundeetan zeresan handia du Ibaibaso herri kandidaturak Gizaburuagan.

Oraingo honetan ere berdina gertatuko da.

Ispaster: EAJk boto kopurua mantendu eta nagusi izaten jarraituko du

Lea-artibai eta Mutriku - al., 2015-05-25 00:23

Hiru boto baino ez ditu galdu Ispasterko EAJk aurreko hauteskundeekin alderatuta, eta 237 botogaz, beste lau urtez agintean egongo da. Herritarren Ahotsak 35 boto gutxiago lortu ditu: 182 lagunek babestu dute plataformaren proposamena.

Horrenbestez, Garbiñe Saenz de Buruaga izango da Ispasterko alkatea hurrengo lau urteotan.

Busturialdean EAJ nagusitu da atzoko hauteskundeetan

Busturialdea - al., 2015-05-25 00:22
Aritz Abaroa, botoa ematen

Aritz Abaroa, botoa ematen

Atzoko hauteskundeetan Eusko Alderdi Jeltzaleak lortu zituen emaitzarik onenak. Busturialdeko 20 herrietatik 12tan izan dira nagusi jeltzaleak.

Etxebarria: Jesus Iriondok jarraituko du alkate izaten

Lea-artibai eta Mutriku - al., 2015-05-25 00:19

Orain dela lau urte baino boto gehiagogaz, EAJ izan da nagusi Etxebarrian. Botoen %58,89 lortu dituzte jeltzaleek, eta ia bosgarren zinegotzia ere bereganatu dute. Azkenean, baina, udal gobernu osaketa azken agintaldiko bera izango da: 4 zinegotzi edukiko ditu EAJk eta 3 EH Bilduk.

Jesus Iriondo EAJren alkategaiak alkatetzan jarraituko du beste lau urtez.

Markina-Xemein: Sei zinegotzigaz EH Bilduk jarraituko du gehiengoa izaten udalean

Lea-artibai eta Mutriku - al., 2015-05-25 00:16

Berriro ere herritarrak garaile izan direla azpimarratu zuen atzo, EH Bilduk, botoen zenbaketa amaitutakoan. Garaipena eskuan, «lanean jarraitzeko prest» agertu ziren.

1.191 boto lortu zituen atzo EH Bilduk, %49,17. «Herritar guzti horien konfiantzak orain arte egindako lan ona adierazten du, eta horrela jarraitu nahi den borondatea.

Lekeitio: EAJ-k alkatetza eskuratu du eta Koldobika Goitia izango da alkate berria

Lea-artibai eta Mutriku - al., 2015-05-25 00:13

Koldobika Goitia izango da Lekeitioko alkate berria. 2.021 boto jaso ditu alderdi jeltzaleak eta honenbestez lau urteren ostean, Lekeitioko Udalaren aginte makila alderdiz aldatuko da. Zazpi zinegotzi izango dira EAJ-renak eta sei aldiz EH Bildu-renak.

Munitibar: Lau ordezkari lortuta, EH Bilduk gobernatuko du legegintzaldi berrian

Lea-artibai eta Mutriku - al., 2015-05-25 00:08

EH Bildu izan da botatuena Munitibarren: 154 herritarrek eman diote babesa, eta Arkaitz Goikoetxea izango da alkate hurrengo lau urteetan.

EAJk 118 boto jaso ditu, orain dela lau urte baino 29 gutxiago.

Politika

Ekainaren 15ean abiatuko da konponbidea xede duen herritarren sarea

b.garzia, 2014-05-28

Martxoaren 15ean aurkeztu zuten sarearen abiapuntu izan zen San Telmoko adierazpena. Geroztik hainbat topaketa egin dituzte, herritarrei sarea eratzeko prozesuan parte hartzeko aukera emanez. Preso eta iheslarien auziari konponbidea ematea beharrezkotzat jo dute, eta gizarteari protagonismoa eman behar zaiola aldarrikatu. Ekainaren 15ean, 12:00etan, Donostiako San Telmo museoaren aurrean egingo dute sarearen aurkezpen ekitaldia.

 
Kultura

Elkar Estudioa Sesioak saioa ostiralean estreinatuko dugu

i.esnaola, 2014-05-28

Ostiral honetan, maiatzak 30, estreinatuko dugu Elkar Estudioa Sesioak programa Hamaika telebistan. Elkar argitaletxearekin batera ekoiztutako saioak, musika talde euskaldunen eta ez horren ezagunen zuzeneko emanaldi bereziak eskaintzea du helburu. Grabaketak Elkar estudioan egin genituen maiatza hasieran. Ostiralean, Izaki Gardenak taldeak emango dio hasiera bost atalez osaturiko zuzeneko emanaldien zikloari. Araba eta Nafarroa bitarteko pop rock bandaren doinuak ikusi eta entzun ahal izango dira gurean.

 
Jaialdiak

Ekainaren 1ean ospatuko dute Eskola Publikoaren festa Balmasedan

n.andres, 2014-05-28

Balmasedako Mendia eskola arduratu da Euskal Eskola Publikoaren festa antolatzeaz. Ekainaren 1ean, festaren 23. ekitaldia ospatuko dute Balmasedan, eta hori bera da gaur Bilbon aurkeztu dutena. Eskola publikoa eta euskaraz ikasteko aukera izango dira jaialdiaren aldarriak. Ekintza eta proposamen diferentez osaturiko eguna izango da, Mendia Eskolako ikasleen esan dutenez.

 
Politika

Txus Martin gaixo dagoen presoa askatzeko eskatu dute Bilbon

a.zabala, 2014-05-28

Hainbat lagunek Txus Martin gaixo dagoen presoa askatzeko elkarretaratzea egin dute Bilboko Auzitegi aurrean. Nahasmen eskizo-afektibo larria du, gaixotasun larri eta sendaezina. Espetxean egonda gaitza ezin zaiola tratatu ohartarazi dute Txusen lagunek. Bitartean, presoak bakartuta segitzen du.

 
Kultura

Bilboko Areatza letraz eta liburuz beteko da bilbok 44. Liburu azokan

a.zabala, 2014-05-28

Maiatzaren 29tik eta ekainaren 9ra bitarte Bilboko Areatza letra, istorioz eta liburuz beteko da. Bilboko 33. Liburuz Azoka ospatuko dute egun seinalatuan. Aurkezpenean aurreratu dutenez, Zilarrezko luma Dolores Redondo gipuzkoarrak jasoko du. Bere azken eleberria, liburu salduena izan da azken bi edizioetan.

 
Politika

Josu Erkorekaren ustez, emaitzek hautesleen ezinegona erakutsi dute

a.zabala, 2014-05-27

Euskadin eta Katalunian Europako hauteskundeek izandako emaitzei entzungor egiterik ez dagoela adierazi du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Izan ere, Erkorekaren ustez, emaitzek hautesleen ezinegona erakutsi dute.

 
 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes