Skip to main content

Albisteak

Gaztelugatxe ingurua garbituko dute zapatuan, auzolanean

Busturialdea - og., 2015-07-02 00:00
Parte hartu gura dutenek ezinbestekoa izango dute aurretiaz izena ematea, eta bihar da horretarako azkenengo eguna. 09:30ean ipini dute hitzordua, Eneperiko aparkalekuanBermeoko Udalak eta Lurgaia Fundazioak antolatuta, Gaztelugatxeko kostaldean dauden hondakinak garbitzeko boluntario jardunaldia antolatu dute zapaturako.

Jardueraren helburua kala horretara itsasoak ekarritako hondakin guztiak kentzea dela azaldu du Bermeoko Udalak: botilak, kutxak, plastikoak, sareak eta sokak, besteren artean.

Loreen inguruko ikastaroa egingo da zapatuan, Lekeition

Lea-artibai eta Mutriku - og., 2015-07-02 00:00
Lekitto Bedarrak antolatuta, loreen inguruko ikastaroa egiteko aukera egongo da etzi, 11:00etan hasi eta 13:00etara bitartean, Usotegin.

Ikastaroan parte hartzeko, baina, aurretiaz izena ematea beharrezkoa da. Horretarako, herritarrek kultur etxera joan beharko dute edo hango telefono zenbakira deitu: 94-624 34 82.

Unai Rementeria mundakarra da Bizkaiko ahaldun nagusia

Lea-artibai eta Mutriku - og., 2015-07-02 00:00
PSErekin akordiora heldu zen EAJ joan den astean, gobernu «sendo eta egonkorra lortzeko». Herritarren proiektuei bide emateko lan egingo du EH BildukAtzo hartu zuen Unai Rementeria mundakarrak ahaldun nagusiaren kargua; hala, Jose Luis Bilbaoren lekua hartuko du datozen lau urteetan.

‘Gatza eta Piperra’ egitasmoak badu irabazlea

Lea-artibai eta Mutriku - og., 2015-07-02 00:00
Bai txo! elkarteko kideek aukeratu dute jada, zozketa bidez, Mutrikuko hitz eta esaera bitxien bilketako irabazlea. Nerea Arrizabalagak jaso du Gatza eta Piperra ekimeneko irabazleari dagozkion gatz poto eta piper sorta.

Gernikako udal erakundeek zerbitzuetarako ordutegi berezia izango dute udan

Lea-artibai eta Mutriku - og., 2015-07-02 00:00
Aurreko urteetan legez, aurten ere, zerbitzuetarako ordutegi berezia izango dute Gernika-Lumoko udal erakundeek uda sasoian.

Hain zuzen, herriko kultur etxeari, udal liburutegiari, turismo bulegoari, gazteen informazio bulegoari eta udaletxeari berari eragingo dio ordutegi aldaketa horrek.

Hala, Gernika-Lumoko Udalak jakitera eman duenez, udaletxean eta gazteen informazio bulegoan 09:00etatik 14:00etara eskainiko dute arreta, irailaren 18ra bitartean.

Lea Ibilbideko martxa hilaren 11n izango da

Lea-artibai eta Mutriku - og., 2015-07-02 00:00
Aurretiko izen ematea astelehena baino lehenago egin behar da. Herritarrek ibilbide luzea eta laburra edukiko dituzte aukeran. Bi hornidura puntu ipiniko dituzte martxanUztailaren 11n egingo dute Lea Ibilbideko martxa, eta parte hartu nahi dutenek astelehenerarteko epea daukate aurretik izena emateko.

Horretarako, herritarrek leakomartxa@hotmail.com helbidera idatzi behar dute.

Hamasei emanaldigaz datoz Udako Musika Jardunaldiak Gernika-Lumora

Lea-artibai eta Mutriku - og., 2015-07-02 00:00
Bihar hasi eta abuztuaren 18ra bitartean, hainbat emanaldi eskainiko dituzte herriko txoko ezberdinetan. Musikaz gaindiko saioak ere edukiko dituzte herritarrek aukeranBihar hasi eta abuztuaren 18ra bitartean, Musika jardunaldiak hartuko dituzte Gernika-Lumoko hainbat txokok.

Angela Lopezen kartelak iragarriko ditu Andra Mari jaiak

Lea-artibai eta Mutriku - og., 2015-07-02 00:00
Angela Lopez gernikar gazteak egindako kartelak irabazi du Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragartzeko kartel lehiaketa. 600 euroko saria jasoko du Lopezek egin duen lanagatik.

Aurten sei kartel aurkeztu dituzte lehiaketara.

Gaztelugatxe ingurua garbituko dute zapatuan, auzolanean

Lea-artibai eta Mutriku - og., 2015-07-02 00:00
Parte hartu gura dutenek ezinbestekoa izango dute aurretiaz izena ematea, eta bihar da horretarako azkenengo eguna. 09:30ean ipini dute hitzordua, Eneperiko aparkalekuanBermeoko Udalak eta Lurgaia Fundazioak antolatuta, Gaztelugatxeko kostaldean dauden hondakinak garbitzeko boluntario jardunaldia antolatu dute zapaturako.

Jardueraren helburua kala horretara itsasoak ekarritako hondakin guztiak kentzea dela azaldu du Bermeoko Udalak: botilak, kutxak, plastikoak, sareak eta sokak, besteren artean.

Kale arte sormen berritzaileekin dator 26. Kale Antzerki Jaialdia

Lea-artibai eta Mutriku - og., 2015-07-02 00:00
Uztailaren 9, 10, 11 eta 12an hartuko du Lekeitiok Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia. Frantzia, Italia, Polonia eta Euskal Herriko artistek hamabost emanaldi eskainiko dituzteKale-antzerki berriaren alde egingo zutela agindu zuten, eta horren emaitza 26.
Politika

Ekainaren 15ean abiatuko da konponbidea xede duen herritarren sarea

b.garzia, 2014-05-28

Martxoaren 15ean aurkeztu zuten sarearen abiapuntu izan zen San Telmoko adierazpena. Geroztik hainbat topaketa egin dituzte, herritarrei sarea eratzeko prozesuan parte hartzeko aukera emanez. Preso eta iheslarien auziari konponbidea ematea beharrezkotzat jo dute, eta gizarteari protagonismoa eman behar zaiola aldarrikatu. Ekainaren 15ean, 12:00etan, Donostiako San Telmo museoaren aurrean egingo dute sarearen aurkezpen ekitaldia.

 
Kultura

Elkar Estudioa Sesioak saioa ostiralean estreinatuko dugu

i.esnaola, 2014-05-28

Ostiral honetan, maiatzak 30, estreinatuko dugu Elkar Estudioa Sesioak programa Hamaika telebistan. Elkar argitaletxearekin batera ekoiztutako saioak, musika talde euskaldunen eta ez horren ezagunen zuzeneko emanaldi bereziak eskaintzea du helburu. Grabaketak Elkar estudioan egin genituen maiatza hasieran. Ostiralean, Izaki Gardenak taldeak emango dio hasiera bost atalez osaturiko zuzeneko emanaldien zikloari. Araba eta Nafarroa bitarteko pop rock bandaren doinuak ikusi eta entzun ahal izango dira gurean.

 
Jaialdiak

Ekainaren 1ean ospatuko dute Eskola Publikoaren festa Balmasedan

n.andres, 2014-05-28

Balmasedako Mendia eskola arduratu da Euskal Eskola Publikoaren festa antolatzeaz. Ekainaren 1ean, festaren 23. ekitaldia ospatuko dute Balmasedan, eta hori bera da gaur Bilbon aurkeztu dutena. Eskola publikoa eta euskaraz ikasteko aukera izango dira jaialdiaren aldarriak. Ekintza eta proposamen diferentez osaturiko eguna izango da, Mendia Eskolako ikasleen esan dutenez.

 
Politika

Txus Martin gaixo dagoen presoa askatzeko eskatu dute Bilbon

a.zabala, 2014-05-28

Hainbat lagunek Txus Martin gaixo dagoen presoa askatzeko elkarretaratzea egin dute Bilboko Auzitegi aurrean. Nahasmen eskizo-afektibo larria du, gaixotasun larri eta sendaezina. Espetxean egonda gaitza ezin zaiola tratatu ohartarazi dute Txusen lagunek. Bitartean, presoak bakartuta segitzen du.

 
Kultura

Bilboko Areatza letraz eta liburuz beteko da bilbok 44. Liburu azokan

a.zabala, 2014-05-28

Maiatzaren 29tik eta ekainaren 9ra bitarte Bilboko Areatza letra, istorioz eta liburuz beteko da. Bilboko 33. Liburuz Azoka ospatuko dute egun seinalatuan. Aurkezpenean aurreratu dutenez, Zilarrezko luma Dolores Redondo gipuzkoarrak jasoko du. Bere azken eleberria, liburu salduena izan da azken bi edizioetan.

 
Politika

Josu Erkorekaren ustez, emaitzek hautesleen ezinegona erakutsi dute

a.zabala, 2014-05-27

Euskadin eta Katalunian Europako hauteskundeek izandako emaitzei entzungor egiterik ez dagoela adierazi du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Izan ere, Erkorekaren ustez, emaitzek hautesleen ezinegona erakutsi dute.

 
 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes