Skip to main content

Albisteak

Urteko azken lasterketa iritsi da

Ataria - og., 2014-12-18 11:00

XXX. urteurrena ospatzeari ekin dio Zaraobe Saskibaloi Klubak

Aiaraldea - og., 2014-12-18 10:54

Hilabete honetan 30 urte betetzen dira Amurrioko Zaraobe Saskibaloi Kluba sortu zenetik. Hori ospatzeko ekintza sorta prestatu dute klubeko kideek.
Lehen ekintza iragan abenduaren 6tik 8ra bitartean egin zen Euskadiko Junior kategoriako saskibaloi txapelketa izan zen, Bañueta kiroldegian jokatu zena.

Trece detenidos en A Coruña en la segunda fase de la operación por la reyerta en Madrid Río

naiz - og., 2014-12-18 10:54

La Policía española ha detenido en A Coruña a trece personas en la segunda fase de la denominada operación Neptuno contra los participantes en la reyerta que el pasado 30 de noviembre se saldó con la muerte del seguidor del Deportivo Francisco Javier Romero.

Idazkari lanpostua betetzeko lan deialdia egin du Udalak

Noaua - og., 2014-12-18 10:50
Idazkari lanpostua betetzeko hautaketa prozesua jarri du Udalak. Lehiaketa-oposaketa sistema bidez eta txanda irekiz egingo da, “postu hori izaera nazionaleko gaikuntza duen funtzionario batek bete bitartean”. Lanaldia egun osokoa izango da eta eskabide aurkezpena Usurbilgo udaletean egin beharko da: udal erregistroan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 20 egun naturaleko epearen baitan.

EH Bilduk Estrasburgora eraman du tortura eta 28 gazteen kasua

naiz - og., 2014-12-18 10:47

EH Bilduko Josu Juaristi europarlamentariak tortura eta bihar bukatzekoa den 28 gazteen kontrako epaiketa salatu ditu Estrasburgon ematen ari den CIAren tortura kasuen inguruko eztabaidan. Dimitris Acramopoulos komisarioak, Europar Batzordea «tortura desagerrarazteko lanean» dagola azpimarratu zuen.

Hildako bat A-15 autobidean, Martzillatik gertu jazo den auto istripu baten ostean

naiz - og., 2014-12-18 10:30

Furgoneta bat gidatzen zuen pertsona bat hil da A-15 autobidearen 26. kilometroan gertatu den istripu batean. Martzillako ordainlekutik gertu, furgoneta eta kamioi batek izan dute istripua.

Juicio contra el exalcalde de Eguesibar por comprar preferentes con dinero público

naiz - og., 2014-12-18 10:09

La Sección Primera de la Audiencia Provincial de Nafarroa ha iniciado esta mañana el juicio contra el exalcalde de Eguesibar Josetxo Andia (UPN), acusado de delitos societarios, prevaricación, malversación y fraude, relacionados con su decisión de comprar preferentes con dinero de la empresa municipal Andacelay.

Eguberri garaian errito kontsumistari ihes egiteko gogoetak

Kazeta - og., 2014-12-18 09:57
Eguberria iristear denez, Emazteek diote elkarteak hainbat gogoeta egin ditu garai hauetan gizartean plazaratzen den errito kontsumistari buruz. Zer erosi edo zer ez pentsatu baino lehen, taldeak gomendatzen du norberak pentsatu behar duela "erostea beharrezkoa" denez.
Gizartea

Gipuzkoako Aldundiak Aranzadirekin Zero Zaborren aldeko akordioa sinatu du

l.ferro, 2014-05-15

Gipuzkoako Foru Aldundiak akordioa sinatu du Aranzadi Zientzia Elkartearekin. Honi esker, aldundiak Zero Zabor filosofiaren alde egiteko baliabideak erreztuko dizkio elkarteari. Iñaki Errazkin ingurumen diputatuak azaldu duenez, oso eraginkorra da erreferentzia diren elkarteek hala jokatzea, ingurumena zaintzearen aldeko ideia zabaltzen laguntzen duelako.

 
Ekonomia

Ekonomia sozial eta eraldatzailea saretzeko sortu dute OlatuKoop

b.garzia, 2014-05-14

Ekonomia sozial eta eraldatzailean diharduten enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dute OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira sarearen helburuak. Euskal Herriak ekonomia sozial eta eraldatzailean oinarritutako olatu koooperatibo berri bat behar duela uste dute.

 
Gizartea

Bi familiak etxe kaleratzea saihestu dute Kaleratzeak Stop plataformaren laguntzaz

b.garzia, 2014-05-14

Kaleratzeak Stop plataformako kideek prentsaurrekoa eman dute gaur Donostian, pentsiodun eta abal-emaile diren bi familiak erdietsitako lorpenak ospatzeko. Hala ere, gogorarazi dute hainbat direla oraindik egoera larrian dauden pertsona eta familiak, eta borrokan jarraitu beharra dagoela. AIpatutako bi familien kasuek, halako egoerak gainditzea posible dela erakusten dutela adierazi du Kaleratzeak Stop plataformak.

 
Gaikakoa

Etxe barruan ematen diren indarkeria kasuak %17,6 igo dira Hego Euskal Herrian

a.azkue, 2014-05-14

Etxe barruan ematen diren indarkeria kasuak %17,6 igo dira Hego Euskal Herrian. Genero indarkeriari lotutako kasuak, berriz, %13,8 jeitsi dira, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen datuen arabera. Lan istripuen inguruko 106 auzitegiko peritu azterlan egin ziren 2013an, aurreko urtearekin alderatuta nabarmen gehiago. Dena den, joera beherakoa omen da. Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen 2013ko memoriatik atera daitezkeen datuak dira hauek.

 
Aisialdia

Irutxuloko Hitzaren aldeko kontzertua izango da bihar

l.ferro, 2014-05-14

Irutxuloko Hitzak bere sustapen proiektuan murgilduta jarraitzen du. Aurreko batean bakarrizketak antolatu bazituzten, oraingoan, Iker Laurobaren eta On taldeko Itsaso Gutierrez eta Ekhi Vegasen kontzertu akustikoak antolatu dituzte. Kontzertuak maiatzaren 15ean izango dira, San Jeronimo kalean dagoen Udal Liburutegiaren areto nagusian, eta sarrera 6 euroren truke egongo da eskuragarri.

 
Politika

EH Bilduk La Razón egunkariaren aurkako salaketa jarriko du

l.ferro, 2014-05-14

Pasa den astelehenean La Razón egunkariak honako titularra jarri zuen azalean: "ETA inscribe a EH Bildu como partido para que sea el sucesor de Batasuna". Hori dela eta EH Bilduk egunkari espainiarraren aurkako salaketa jarriko du. Kasu honek zein bestelako hedabideek maiz izaten dizuten gisako jokaerek bi helburu dituztela esan du koalizioak. Batetik, koalizioaren inguruko zalantzak piztea eta bestetik Euskal Herriko normalizazio prozesua zapuztea. Aurrerantzean ere halako jokabideak errepikatuz gero, epaitegietara joko dutela iragarri du EH Bilduk.

 
 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes
  • CMN TV
  • Deia
  • Diario de Noticias
  • Diario de Araba
  • Diario de Gipuzkoa
  • EKHE
  • Gara
  • Le Journal
  • EKT
  • Berria
  • Hitza
  • Bainet
  • Elkar
  • Euskaltel
  • Ibaizabal
  • BFA
  • GFA
  • EJ