Skip to main content

Albisteak

Xanisteban Egunak eman duena [argazki galeria]

Oarsobidasoa - al., 2015-08-03 22:53
DSC_0207-300x187 Bote luzea

Bote luzea

Xanisteban Egun honetan denetariko ekitaldiak izan dira. Goizean txistularien doinuek hartu dute plaza eta pixkanaka eguna animatzen joan da.

Ubuntu: jendarte berria martxan

Iparraldeko hitza - al., 2015-08-03 22:48

Eleketan: Xabi Larraldek erantzuna Gorka Torreri.

 

Hire azken gogoetarekin ados nauk Gorka: teknologia ez duk neutroa. Are guttiago kapitalismoan; tresneriaren inguruan (kapitala) itzulikatzen baita bere dinamika. Alabaina, hazkundeak eta akumulazioak tresneri kantitate gehiago osatzea eskatzen dute: inbertsioa deitzen dena.

Koldo Almandoz, ‘Okinaren uniformea’

Irutxulo - al., 2015-08-03 21:51

koldo almandoz“Militarrak, Guardia Zibila, Polizia Nazionala, Ertzaintza, Udaltzaingoa… Gure zerbitzura egoteko sortuak izan arren ezinegona sortzen digute”, azaltzen zuen Koldo Almandoz zinemagileak Loretopetik iritzi atalean.

Istripuak errepidean eta gizon bat biluzik

Irutxulo - al., 2015-08-03 21:21

istripua aste nagusia2005eko Aste Nagusiko azken gauak biharamun gatazkatsua izan zuen errepidean. Bi auto istripu izan ziren Donostian goizeko lehenengo orduetan, eta biek antzeko ondorioak izan zituzten: kalte nabarmenak autoetan, eta baita trafiko seinale eta faroletan ere.

“Garai batean 50 kilo karrakela ere saltzen nituen igande bakar batean”

Irutxulo - al., 2015-08-03 21:00
kontxi iraregi

Kontxi Iraregi karrakela saltzailea.

Kontxi Iraregi (Donostia, 1926) kaiko saltzailea elkarrizketatu genuen 2005eko Aste Nagusian. Gaztea zenean, Donostiako portua saltzailez josita zegoela kontatu zigun.

Erdialdeko Durant bitxidendan lapurreta egin zutenekoa

Irutxulo - al., 2015-08-03 20:28

Durant LapurretaIkusgarria izan omen zen. Hiruzpalau lagunek egin zuten lapurreta 11:00etan, Askatasunaren hiribideko dendan, eta bi motorretan alde egin zuten. Atea irekitzera hurbildu zen dendaria bultza eta barrura sartzea lortu zuten.

Uriberen ‘Haika mutil’ filma aurkeztu zuten, Mikel Laboaren “erretratorik ederrena”

Irutxulo - al., 2015-08-03 19:59
mikel laboa atxaga

Bernardo Atxaga eta Mikel Laboa ‘Haika Mutil’ filmaren aurkezpenean.

2005eko EHUren Udako Ikastaroetan, Obaba izeneko Unibertsoa ikastaroa egin zuten, eta bertan, Imanol Uriberen Haika mutil filma aurkeztu zuten.

‘Txanponaren alde biak’

Irutxulo - al., 2015-08-03 19:43

maixabel gaztanaga loretopetikMaixabel Gaztañagak Aste Nagusian gertatutakoari buruz idatzi zuen ‘Txanponaren alde biak’ iritzi artikuluan, Loretopetik atalean. “Hiria festa aurretik ertzainez leporaino betetzea eta egoera hau normaltzat jotzea ez al da festak politizatzea?”, galdetzen zuen Gaztañagak, Aste Nagusiko lehen igandean egindako manifestazioan gertatutako istiluen harira.

Picasso, Bacon, Miro eta Warholen lanak ikusgai daude Miarritzen

Iparraldeko hitza - al., 2015-08-03 19:40

Belleveu aretoan bildu dituzte obrak, Pilar Citoler bildumagileak utzitakoak gehienak. Irailaren 20ra arte egongo da ikusteko aukera.

 

Joan Miroren obretako bat zintzilikatu dute aretoan. BOB EDME

Joan Miroren obretako bat zintzilikatu dute aretoan.

«Kasu egin behar dugu bertan diren dinamiken ez desbideratzeko»

Iparraldeko hitza - al., 2015-08-03 19:32
Amaia Bessouet. Giza laguntzailea

Badu dozena bat urte giza laguntza lanetan ari dela Amaia Bessouet. Larrialdiko giza laguntza proiektuetan parte hartu du, baina baita garapen xedeetan ere, elikadura segurtasun sailean. Bi misioen artetik, egonaldi bat egin du sorterrian.

 

AMAIA BESSOUET

AMAIA BESSOUET

Iñaki Etxeleku
Ez daki zuzen zertarik jin zitzaion giza laguntzarako asmoa Amaia Bessouetek (Bidarrai, 1982), baina ttipidanik izan du kanpoari edo mundu zabalari buruzko tira.

Kultura

Arrietako azokan sasoiko produktuak izango ditugu zain

a.azkue, 2015-03-31

Bizkaiko Arrieta herriak apirilaren bostean berriz ere azoka hartuko du. Bertan sasoian sasoiko produkturik oneneak erosteko aukera izango dugu. Horrez gain giro ezin hobeta ez da faltako.

 
Antzerkia

Leioako Kultur Maratilak diziplina anitzeko 5 ekimen ezberdin hartuko ditu

a.azkue, 2015-02-24

Otsailaren 26tik martxoaren 1a bitarte lau antzezlan eta kontzetu bat taularatuko dira Kultur Leioan. Horrela otsailaren 26an, Atx Teatroa konpainiak "Arren ganbara Emeen sotoa" antzezlana aurkeztuko du, eta 27an, Laukak, "Amodioaren ziega". 28an, bi ikuskizun izango dira: batetik, Leire Ucha-k antzeztutako "Zer duzu Amy" antzerki-obra, eta bestetik, Gose taldeak Gosariak lana aurkeztuko du. Amaitzeko, martxoaren 1ean, Borobil Teatroa konpainiak "Jokoz kanpo" antzezlana taularatuko du.

 
Politika

Abokatuek helegiteak aurkeztu dituzte epaileak jarritako baldintzen aurka

a.zabala, 2015-01-19

Astelehenean atxilotutako hamabi abokatuek prentsa agerraldia egiin dute Bilbon. Atxiloketa eta miaketak irregulartasunez beteta egon direla adierazi dute. Era berean, epaileak jarritako baldintzekin lan juridikoa egitea ezinezko zaiela salatu dute. Horrela,  epaileak jarritako baldintzen aurka helegiteak aurkeztu dituzte, eta abokatuen elkarteei babesa eskatu diete.

 
Atxilotuak / presoak

Elkartasunerako deia egin die Sare ekimenak euskal herritarrei

l.pereiro, 2015-01-14

Beste zazpi abokatuak aske geratu dira gaur, bermerik gabe. Polizia operazioan atxilotutako abokatu guztiak beraz aske geratu dira.Gogoratu, atzo utzi zituela atzo epaileak astelehenean atxilotutako bost abokatu eta Herrirako langile bat. Bestetik, gaur Sarek, elkartasunerako deia egin du.

 
Gizartea

Lehenengo Martin Ugalde ikerketa beka aurkeztu dute

l.ferro, 2015-01-14

Martin Ugalde gogora ekarri eta euskalgintza sustatzeko asmoz, Martin Ugalde ikerketa beka aurkeztu dute. Martin Ugalde kultur parkeak eta Berria, Jakin eta Elkar fundazioek antolatu dute Andoaingo Udalaren laguntzarekin. Uztailaren 31ra arte bidali ahal izango dira proiektuak. Xehetasun guztiak www.kulturparkea.eus atarian bildu dituzte.

 
Atxilotuak / presoak

Atxiloketak salatzeko manifestazioa deitu dute larunbaterako

a.azkue, 2015-01-13

Hainbat eragile sozial, politiko eta sindikalek, manifestazioa deitu dute larunbaterako Donostian, atzoko 16 atxiloketak eta miaketak salatzeko. Prentsa agerraldian esan dutenez, "Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea" lelopean egingo da mobilizazioa 17:00etan Antiguako tuneletik abiatuta. Manifestazioa deitzeko agerraldian, 'Txiki' Muñoz eta Ainhoa Etxaide ELA eta LAB sindikatuetako idazkari orokorrek manifestua irakurri dute. Bertan hainbat ideia azpimarratu dituzte besteak beste, operazioaren izaera  politikoa.

 
 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes