Skip to main content

Albisteak

Badaukate antza

Berria: kirola - lr., 2018-07-14 00:00
Zein da hobea, 1998an Frantziako Munduko Kopan, finalerdietara iritsi zen Kroazia, edo Errusian finalerako sailkatu dena? Azken egunetan bolo-bolo dabilen galdera da. Emaitzei erreparatuta, oraingoak 1998koaren balentria hobetzea lortu du. Baina, hortik harago, antzekotasun handiak dituzte. Egungoa haren ispilu da. Orduko taldeko izarrak, Sukerrek, hala aitortu du. Aurrelari ohia Kroaziako Futbol ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Belgika- Ingalaterra, 3. eta 4. posturako norgehiagokan

Berria: kirola - lr., 2018-07-14 00:00
Finalera ez ailegatu izanaren bizkarrekoaz ahaztu, eta Belgikak eta Ingalaterrak 3. eta 4. postua izango dute jokoan gaur. (16:00) Ingalaterran Trippier eta Walker min hartuta zeuden, baina jokatzeko moduan dira. Irabaziz gero, berriz, Belgikak Munduko Kopa batean lortu duen emaitzarik onena erdietsiko du.
Kategoriak: , Aktualitatea

Groenewegenek badu zeresana

Berria: kirola - lr., 2018-07-14 00:00
Dylan Groenewegenek (Lotto Jumbo) keinu nabarmena egin zuen helmuga gurutzatzean. Hatza ezpainetan jarri, eta isiltasuna eskatu zuen. Altxatu eta keinua egiteko denbora izan zuen, garaipen garbia izan baitzen. Iaz esprint bat irabazi zuen Tourrean, eta aurten uzta handitu zezakeela zirudien. Orain arte, baina, irabazi gabea zen, eta agian kontu eske joan zaizkionak isilarazi nahiko zituen. ...
Kategoriak: , Aktualitatea

GPSa, Euskal Herria Tourrean kokatzeko

Berria: kirola - lr., 2018-07-14 00:00
Frantziako Tourreko azken-aurreko etapa, uztailaren 28ko erlojupekoa, Senpere eta Ezpeletan jokatuko da, eta herritar talde batek hainbat ekintza antolatu ditu egun horretarako, «Tourra Euskal Herrian erabakiko dela gogorarazteko». Horretarako, jaigune bat antolatu dute ibilbideko hamalaugarren kilometroan, Uztaritze eta Larresoro artean, eta 12:00etan mosaiko erraldoia egingo dute GPS gailuek ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Vosek irabazi du Giroko zortzigarren etapa; gaur igoko dute Zoncolan

Berria: kirola - lr., 2018-07-14 00:00
Irabaz daitekeen guztia irabazi du Marianne Vosek (WaowDeals): 31 urteko txirrindulari herbeheretarra hamar aldiz izan da munduko txapeldun, behin olinpiar txapeldun, hirutan nagusitu da Italiako Giroan, makina bat lasterketatan gailendu da... Baina ezer ez da betiko, ezta hura bezalako ziklista puska batentzat. Aurkari bikain eta gazteak irten zaizkio, Anna van der Breggen (Boels) eta Annemiek ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Ligak ere badu bere Kontxa

Berria: kirola - lr., 2018-07-14 00:00
Hemen da Kontxa. Ez irailekoa, arraun munduan hainbeste desira sortzen duen hori; bestea, ligetakoa. Ohikoa dute bi liga nagusiek bisita egitea Donostiako badiara, eta gaur ere bertan ariko dira Euskotren ligan eta Eusko Label ligan (18:00, ETB1). Seigarren jardunaldia izango dute gizonek, eta bosgarrena emakumeek.Kontxa eta arrauna ondoan jartzen direnean, normala izaten da burura etortzea eremu ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Kiana Palacios aurrelari mexikarra Realean ariko da

Berria: kirola - lr., 2018-07-14 00:00
FUTBOLA. Realak Kiana Palacios aurrelari mexikarra fitxatu du urtebeterako. 21 urte ditu, eta azken sasoian Los Angeles Galaxy AEBetako Bigarren Mailako taldean aritu da. Bost partida jokatu ditu, eta hiru gol sartu. Halaber, bost gol partida jokatu ditu Mexikorekin, eta gol bat sartu. \t\t
Kategoriak: , Aktualitatea

Etxaburua eta Imaz txapelaren bila bihar Kortezubin

Berria: kirola - lr., 2018-07-14 00:00
SEGA. Euskadiko Txapelketako azken jardunaldia jokatuko dute bihar, Kortezubiko Oma auzoan (Bizkaia), 12:00etan. Alatzne Etxaburuak eta Alaitz Imazek dute aukera gehien txapela irabazteko, lehen jardunaldian, 575,5 eta 542,5 kilo moztu baitzituzten. Eli Txertudik, berriz, 344,5.
Kategoriak: , Aktualitatea

Osasunak Nacho Vidal atzelaria fitxatu du

Berria: kirola - lr., 2018-07-14 00:00
FUTBOLA. Egin du Osasunak datorren sasoirako laugarren fitxaketa: Nacho Vidal eskuin hegaleko atzelari kataluniarra. Iruñeko taldeak eta jokalariak lau urterako akordioa sinatu dute. Vidalek 23 urte ditu, eta aurreko denboraldian bederatzi partida jokatu zituen Valentziarekin.
Kategoriak: , Aktualitatea

Binakako finalak jokatuko dituzte gaur Labriten

Berria: kirola - lr., 2018-07-14 00:00
PILOTA. Sanferminetako binakako torneoko bi finalak jokatuko dituzte gaur Labriten. 11:30ean, Maite Ruiz de Larramendi-Olatz Arrizabalaga eta Naroa Iturain-Miren Larrarte ariko dira, eta, 17:30ean, Joseba Ezkurdia-Beñat Rezusta eta Iker Irribarria-Jose Javier Zabaleta.
Kategoriak: , Aktualitatea

Claire Denis, Valeria Sarmiento, Kim Jee-woon eta Naomi Kawase lehian izango dira Zinemaldian

Berria: kultura - lr., 2018-07-14 00:00
Claire Denis (Paris, 1946) zinemagile eskarmentuduna da —Neau travail eta White Material obren egilea, besteak beste—. Lehen aldiz lehiatuko da Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean, High Life filmarekin. Zientzia fikziozko lana da, eta berriz ere Juliette Binoche aktorearekin lan egin du, Un beau soeil-en ere elkarrekin aritu ondoren. Atzo jakinarazi zituen antolakuntzak Urrezko ...
Kategoriak: Aktualitatea
Politika

Gora egin du EAJ eta Sorturen arteko tentsioak

I.Esnaola, 2017-05-09

<p>Ernaik GBBren egoitzan egindako margotzeak alderdi jeltzalea eta ezker abertzalearen arteko harremanak are gehiago mikaztu dituzte. EAJ-k eta Eusko Jaurlaritzak gertatutakoa &quot;gaitzesteko&quot; eskatu diote Sorturi eta Arkaitz Rodriguezen esanetan egoera &quot;neurriz kanpoko dimentsioa&quot; hartzen ari da. Horrekin batera, Gipuzkoako Fiskaltzak, SUP sindikatu polizialak eskatuta, ikerketa abiatu du &quot;Euskalduna naiz eta zu?&quot; saioaren inguruan. Hauek eta beste hainbat, Be&ntilde;at Zarrabeitiaren eskutik.</p>
 

 

GUREAN GAUR albistegia 2017/05/08

B.Gartzia, 2017-05-09

Frantziako hauteskunde presidentzialak, Gure esku dagok antolaturiko ariketa demokratikoa, Bilgune feministaren topaketak eta Kataluniako legebiltzarreko kideen deklarazioa izan dira albiste, besteak beste, gurean gaur.

 
Politika

Arnaldo Otegi: "Sedukzioa eta gehiengoak eraikitzea dira behar ditugunak".

B.Gartzia, 2017-05-05

Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiak estrategia independentistari buruz hitzaldia eman du Oiartzunen Ekhiñe Atorrasagasti Hamaika Telebistako kazetariak gidatuta. Atorrasagatik independentismora erakartzeko gakoei buruz galdetu dio ezker abertzaleko buruzagiari.

 
Zientzia

Zientzia Azoka 2017, Gazteen zientzia eta teknologia proiektuen topaketa

I.Esnaola, 2017-05-03

Larunbatean Bilbon ospatuko den Zientzia Azoka 2017 aurkezpenean ospatu da. Udaletxeko Koldo Narbaiza, Eusko Jaurlaritzako Amaia Esquisabel Alegria eta Elhuyarreko Leire Cancio Orueta. Eguerdiko 12tan hasiko da bai gazteentzako bai familiarentzako eskainitako azoka

 
Politika

GERNIKA | 80. urteurreneko saio berezia Astratik

B.Gartzia, 2017-04-28

80 urte igaro dira Gernika bonbardatu zutenetik. Hamaika Telebista bertan izan da urteurrenaren egunean, eta saio berezia egin dugu Astra Kulturarako Fabrikatik. Gonbidatu berezien lekukotza eta iritziekin osatu dugu duela 80 urteko erasoaren kontakizuna.

 
Politika

GERNIKA | Julio Onaindiaren testigantza bonbardaketaren 80. urteurrenean

B.Gartzia, 2017-04-28

Hamabi urte zituen Julio Onaindiak Gernika bonbardatu zutenean. Astra Kulturarako Fabrikan elkarrizketatu dugu bere lekukotza jasoz.