Skip to main content

Albisteak

Groenewegenek badu zeresana

Berria: kirola - lr., 2018-07-14 00:00
Dylan Groenewegenek (Lotto Jumbo) keinu nabarmena egin zuen helmuga gurutzatzean. Hatza ezpainetan jarri, eta isiltasuna eskatu zuen. Altxatu eta keinua egiteko denbora izan zuen, garaipen garbia izan baitzen. Iaz esprint bat irabazi zuen Tourrean, eta aurten uzta handitu zezakeela zirudien. Orain arte, baina, irabazi gabea zen, eta agian kontu eske joan zaizkionak isilarazi nahiko zituen. ...
Kategoriak: , Aktualitatea

GPSa, Euskal Herria Tourrean kokatzeko

Berria: kirola - lr., 2018-07-14 00:00
Frantziako Tourreko azken-aurreko etapa, uztailaren 28ko erlojupekoa, Senpere eta Ezpeletan jokatuko da, eta herritar talde batek hainbat ekintza antolatu ditu egun horretarako, «Tourra Euskal Herrian erabakiko dela gogorarazteko». Horretarako, jaigune bat antolatu dute ibilbideko hamalaugarren kilometroan, Uztaritze eta Larresoro artean, eta 12:00etan mosaiko erraldoia egingo dute GPS gailuek ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Vosek irabazi du Giroko zortzigarren etapa; gaur igoko dute Zoncolan

Berria: kirola - lr., 2018-07-14 00:00
Irabaz daitekeen guztia irabazi du Marianne Vosek (WaowDeals): 31 urteko txirrindulari herbeheretarra hamar aldiz izan da munduko txapeldun, behin olinpiar txapeldun, hirutan nagusitu da Italiako Giroan, makina bat lasterketatan gailendu da... Baina ezer ez da betiko, ezta hura bezalako ziklista puska batentzat. Aurkari bikain eta gazteak irten zaizkio, Anna van der Breggen (Boels) eta Annemiek ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Ligak ere badu bere Kontxa

Berria: kirola - lr., 2018-07-14 00:00
Hemen da Kontxa. Ez irailekoa, arraun munduan hainbeste desira sortzen duen hori; bestea, ligetakoa. Ohikoa dute bi liga nagusiek bisita egitea Donostiako badiara, eta gaur ere bertan ariko dira Euskotren ligan eta Eusko Label ligan (18:00, ETB1). Seigarren jardunaldia izango dute gizonek, eta bosgarrena emakumeek.Kontxa eta arrauna ondoan jartzen direnean, normala izaten da burura etortzea eremu ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Kiana Palacios aurrelari mexikarra Realean ariko da

Berria: kirola - lr., 2018-07-14 00:00
FUTBOLA. Realak Kiana Palacios aurrelari mexikarra fitxatu du urtebeterako. 21 urte ditu, eta azken sasoian Los Angeles Galaxy AEBetako Bigarren Mailako taldean aritu da. Bost partida jokatu ditu, eta hiru gol sartu. Halaber, bost gol partida jokatu ditu Mexikorekin, eta gol bat sartu. \t\t
Kategoriak: , Aktualitatea

Etxaburua eta Imaz txapelaren bila bihar Kortezubin

Berria: kirola - lr., 2018-07-14 00:00
SEGA. Euskadiko Txapelketako azken jardunaldia jokatuko dute bihar, Kortezubiko Oma auzoan (Bizkaia), 12:00etan. Alatzne Etxaburuak eta Alaitz Imazek dute aukera gehien txapela irabazteko, lehen jardunaldian, 575,5 eta 542,5 kilo moztu baitzituzten. Eli Txertudik, berriz, 344,5.
Kategoriak: , Aktualitatea

Osasunak Nacho Vidal atzelaria fitxatu du

Berria: kirola - lr., 2018-07-14 00:00
FUTBOLA. Egin du Osasunak datorren sasoirako laugarren fitxaketa: Nacho Vidal eskuin hegaleko atzelari kataluniarra. Iruñeko taldeak eta jokalariak lau urterako akordioa sinatu dute. Vidalek 23 urte ditu, eta aurreko denboraldian bederatzi partida jokatu zituen Valentziarekin.
Kategoriak: , Aktualitatea

Binakako finalak jokatuko dituzte gaur Labriten

Berria: kirola - lr., 2018-07-14 00:00
PILOTA. Sanferminetako binakako torneoko bi finalak jokatuko dituzte gaur Labriten. 11:30ean, Maite Ruiz de Larramendi-Olatz Arrizabalaga eta Naroa Iturain-Miren Larrarte ariko dira, eta, 17:30ean, Joseba Ezkurdia-Beñat Rezusta eta Iker Irribarria-Jose Javier Zabaleta.
Kategoriak: , Aktualitatea

Claire Denis, Valeria Sarmiento, Kim Jee-woon eta Naomi Kawase lehian izango dira Zinemaldian

Berria: kultura - lr., 2018-07-14 00:00
Claire Denis (Paris, 1946) zinemagile eskarmentuduna da —Neau travail eta White Material obren egilea, besteak beste—. Lehen aldiz lehiatuko da Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean, High Life filmarekin. Zientzia fikziozko lana da, eta berriz ere Juliette Binoche aktorearekin lan egin du, Un beau soeil-en ere elkarrekin aritu ondoren. Atzo jakinarazi zituen antolakuntzak Urrezko ...
Kategoriak: Aktualitatea

Heriotza galdekatu zuen autore eszenikoa

Berria: kultura - lr., 2018-07-14 00:00
Haginetako mina baduzu, mihia beti hara doa. Beti zara zaurien kontziente». Atmosfera ilun, dramatiko eta etsigarri batek inguratu ohi du Ingmar Bergman zuzendaria, existentziaren zauriak irudikatzen gutxi bezain abila. Bizitzaren ezinegonak eragindako galderak biltzen ditu bere obrak, sinesmenari, maldizioei, egiari eta heriotzari erantzunak atera nahian.1918ko uztailaren 14an jaio zen, Uppsalan...
Kategoriak: Aktualitatea

Udako inauteria

Berria: kultura - lr., 2018-07-14 00:00
Celia Cruz bizirik dago, eta BBK Live jaialdira joan da. Haren aldarririk ezagunena Bilboko jaialdiaren txoko guztietan antzeman zitekeen ostegunean: «Ez da negarrik egin behar, bizitza inauteri bat baita, eta penak kantatuz doaz». Inauteri itxura hartu baitzuen Kobetamendik jaialdiaren lehenengo egunean alkandora hawaiiar, purpurina, maskara eta babesleen txapel gorri eta laranja artean. Eta, ...
Kategoriak: Aktualitatea

Historiaurreko lehen hiri planoa izan litekeena aurkitu dute

Berria: kultura - lr., 2018-07-14 00:00
Oraingoz hipotesi bat da, baina, ziurtatzekotan, aurkikuntza Euskal Herriko historiaurreko lehen hiri planoari legokioke. Ustezko planoaren euskarria hareharri triasikoko harlauza bat da, eta Anoetan aurkitu dute, Basagainen. Bigarren Burdin Aroan, k.a. 300. urtetik aro berria hasi artean, herrixka gotortu bat izan zen bertan —azken indusketek epe hori aro berriaren lehen urteetara luzatu ...
Kategoriak: Aktualitatea
Jaialdiak

Araban San Prudentzio jaietan murgilduta daude

I.Esnaola, 2017-04-28

Hainbat jarduera izango dira maiatzaren 1ean bitartean. “San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren ohorezko ospakizun historikoen izpiritua gordetzen du San Prudentzio jaiak.

 
Hezkuntza

Maiatzaren 2an zabalduko da Bilboko haurreskolen matrikulazio epea

N.Uriarte, 2017-04-28

Datorren asteartean, maiatzaren 2an, zabalduko da Bilboko haurreskolen matrikulazio epea eta hilaren 12ra arte egongo da izena emateko aukera. Gainera, Bilboko Udalak haurreskolen plaza kopurua handituko du datorren ikasturtean, Sanchez Marcos eta Zamakolan 63 plaza berri eskainita.

 
Kultura

META!, kulturarako finantziazioa mikromezenazgoaren bidez

N.Uriarte, 2017-04-28

Martxan da jada META! proiektuaren deialdi berria. Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta, kultur jarduerak mikromezenazgoaren bidez finantzatzeko ekimena da hau. 

 
Euskara

Baietz 20 ordu euskaraz Intxaurrondon

B.Gartzia, 2017-04-27

Donostiako Intxaurrondo auzoan antolatutako "Baietz 20 ordu euskaraz Intxaurrondon" ekitaldian izan ginen.

 
Jaialdiak

Apirilaren 12tik 16ra ospatuko da Basque Fest jaialdia Bilbon

N.Uriarte, 2017-04-12

Kirola, kultura eta gastronomia elkartzen dituen Basque Fest jaialdia apirilaren 12tik 16ra ospatuko da Bilbon. 200 jarduera inguru egongo dira: gastronomia, dantza, bluesa, rocka, herri kirolak, antzerkia, haurrentzako animazioa, kalejira, tailerrak...

 
Politika

Joseba Asironek ere eraman zuen Korrikaren lekukoa

B.Gartzia, 2017-04-12

Iruñeko Udaleko ordezkariek ere eraman zuten Korrikaren lekukoa, Joseba Asiron buru. Gertaera historikoa izan zen, Iruñeko alkate batek Korrikaren lekukoa eramaten duen lehen aldia izan baitzen.