Skip to main content
bannerra

Hamaika Donostia, aurkezpen ekitaldia

Donostiako Miramar jauregian egin genuen apirilaren 15ean Hamaika Donostia-ren egitasmo aurkezpena. Aurkezpenarekin jarri dugu abian Hamaika Donostia telebista. Bilboko seinalea zabaltzen dugu jada eta laster bertako produkzioa jarriko dugu abian.

Jendez gainezka eman genion ongi etorria euskarazko telebistari, ez zen ikuskizunik falta izan, Jon Maia dantzariaren eta Maialen Lujanbio bertsolariaren eskutik, besteak beste. Gonbidatuen artean, kirol, hezkuntza eta kultura arloko jende ezagun ugari izan zen, Errealeko jokalari eta hainbat pilotari tarteko. Besteak beste, Mikel Aranburuk hamaika zenbakiko Errealeko kamiseta oparitu zuen. Mikel Astarloza txirrindularia, Aizpea Goenaga eta Eneko Olasagasti zinemagileak edo Takolo pailazoa han izan ziren, baita Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko ordezkari Arantza Manterola ere. Alderdi guztietako ordezkariak izan ziren, ez ziren faltan izan ere instituzio eta enpresetako kideak bertan. Denek eman nahi izan zieten ongi etorria Hamaika Donostia egitasmoari.

 
bannerra

bannerra