Skip to main content
Aldundiek 30 milioi euro ordaindu beharko dituzte opor fiskalengandik

2014-05-13

Europako Justiziak gaur jakinarazi du Luxenburgon hiru foru aldundiek opor fiskalengandik ordaindu beharreko kopurua: 30 milioi euro. Europako Batzordeak eskatutako zigorra baino baxuagoa da. Epaileen ustez, laguntzak berreskuratzeko izan den atzerapenak justifikatzen du zigorra. EH Bildu haserre agertu da eta urteetan garatu den politika fiskal atzerakoi eta eskuindarraren adibide dela esan du. 

Etxerat-ek dispertsioaren aurka ostegunerako mobilizazioak deitu ditu

2014-05-12

25 urte pasa dira Espainiako Gobernuak dispertsioa abian jarri zuenetik eta beraz, mina eta sufrimendua senidetan uztartu zuenetik. Neurriak, ehundaka istripu eragin ditu dagoeneko, eta 16 izan dira hildakoak. Hau honela, Etxerat-ek mobilizazioak deitu ditu horren kontrako aldarria egiteko. Maiatzaren 15ean 12:00etan Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan egingo dira.

Ostiralean hiru familia kalean geratuko direla salatu dute Bilbon

2014-05-12

Ostiralean kaleratze berri bat egingo dutela salatu dute eskubide sozialen aldeko hainbat elkartek Bilbon. Kasu honetan hutsik gertuko diren etxeak Banco Popularraren jabetzapean daude une honetan. Bilboko Udalari erabaki zehatz eta azkarrak hartzeko eskatu diete familiek.

Jai herrikoien aldeko festan parte hartuko du Manu Chaok

2014-05-09

Uztailaren 9an izango da. Donostiako Piratek jai herrikoien aldeko eguna antolatu dute eta Manu Chao musikaria gonbidatu. Zurriolako hondartzan eskainiko du kontzertua. Gainontzeko egitaraua prestatzen ari badira ere, berri pozgarria konpartitzeko unea zela ikusi dute. Aste Nagusitik kanpo egitasmo eta proposamen berriak aurkezteko lanean segitzen dute Donostiako Piratek, eta aurkeztu dutena da beraien erronka berria.

Alderdiek Europako hauteskundeetarako kanpaina hasi dute

2014-05-09

Alderdiak datorren maiatzaren 25eko hauteskundeetarako bozak eskatzen hasi dira. Euskal Herriko toki ezberdinetan egin dute hasiera ekitaldia. Euskal abertzaleak, sozialistak eta kontserbadoreak arituko dira lehian eta hiru izango dira gai nagusiak: ekonomia, burujabetza eta bakegintza.

Gipuzkoako Aldundiak Ekonomia Batzordea osatzean Jaurlaritzak izandako jarrera salatu du

2014-05-08

Gipuzkoako Foru Aldundia haserre agertu da Eusko Jaurlaritzak Ekonomia Burujabetza Batzordea osatzeko proposamenaren aurrean orainarte izandako jarrerarekin. Otsaileko Finantza Kontseiluan, batzordea osatzeko proposamenari oniritzia eman ondoren hamabost eguneko epean testu bat idaztea adostu zuten eta ez dute honen berririk izan atzo gauerarte. Hori horrela, ekainaren 15erako batzordea eratzeko dei egin dio Jaurlaritzari.

 
bannerra

bannerra