Skip to main content
bannerra
Hamaika PuntuEus da!

2014-09-03

Hemendik aurrera, www.hamaika.eus helbidean topatuko dituzue gure saio, erreportaje zein elkarrizketak nahieran!

Hiru ekoizpen prestatu dituzte Lekeitioko Kale Antzerki jaialdiaren 25. urteurrenean

2014-07-07

Datorren asteburuan Lekeitioko kale eta itsasbazterrak espazio eszeniko bilakatu dira urtero bezalaxe Lekeitiok Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia hartuko duelako. Euskal Herriko jaialdi garrantzitsuenetako bat da Lekeitiokoa, eta lehendabizikoa, jaialdiak 25 urte bete baititu aurten. Ospatzeko hiru dira prestatu dituzten berezko ekoizpenak. Danbor Talka, Itsaslaboa eta Gure Musikari handiak. Baina hauetaz gain beste hamaika lan ikusteko aukera izango dugu Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdian.

Donostiako Jazzaldiaren 49. edizioaren egitaraua aurkeztu dute

2014-06-27

Donostiako Jazzaldiaren 49. edizioaren aurkezpena burutu dute Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Jaialdia uztailaren 23tik 27ra izango da, eta bertan 107 emanaldi izango dira, hauetatik 73 doan. Bestalde, Donostiako Jazzaldia Saria Toshiko Akiyoshi pianista eta orkestra zuzendariari emango diotela azaldu dute.

Biktima guztien onarpena aldarrikatu du Amaiurrek

2014-06-27

Amaiurrek Euskal Herrian izan diren indarkeria guztien onarpena eta erreparazioa aldarrikatu ditu. Xabier Mikel Errekondok esan du Amaiurrek behin baino gehiagotan adierazi diela ETAren eta beste erakunde batzuen biktimei hurbiltasuna eta elkartasuna. Espainiako Estatuari jarrera bera hartzeko eskatu dio Amaiurrek.

Irujok eta Retegik aukeratu dituzte finalerako pilotak

2014-06-26

Juan Martinez de Irujo eta Julen Retegik aukeratu dituzte igandeko finalerako pilotak. Pilota gozoagoak aukeratu ditu Julenek; biziagoak, aldiz, Juanek. Julen Retegiren lehen finala izango da igandekoa; Irujok, buruz buruko lau txapel jantzi ditu orain arte jokatutako zazpi finaletan.

Espainiak torturari aurre egiteko neurririk hartu gabe jarraitzen duela salatu du Lamarkak

2014-06-26

Gaur bete dira 17 urte Nazio Batuen Erakundeak ekainaren 26a Torturaren Biktimen Laguntzarako Nazioarteko eguna izendatu zuela eta egun honen harira Arartekoak Espainiako Estatuak torturari aurre egiteko neurririk hartu gabe jarraizten duela salatu du. Bereziki Nazioarteko elkarteek atxilotuei ezartzen zaien inkomunikazio aldia amaitzea galdegin dutela gogoratu du.

 
bannerra

bannerra