Skip to main content
bannerra
Espainiar monarkiaren aurkako mobilizazio ugari izan zen atzo Hego Euskal Herrian

2014-06-20

Espainiar monarkiaren aurkako mobilizazio ugari zain zen atzo Hego Euskal Herrian. Euskal Errepublikaren aldeko aldarriak entzun ziren independentisten aldetik, eta estatu eredua aukeratu ahal izateko erreferenduma eskatu zuten errepublikazale estatalistek. EH Bilduk, mosaikoak osatu zituen Hego Euskal Herriko hiriburuetan. 

Egunkariaren auzi ekonomikoan jarritako helegitea "kolpe latza" izan da auzipetuentzat

2014-06-19

Euskaldunon Egunkariaren auzi ekonomikoan fiskalak helegitea jarri izanaz balorazioa egin dute auzipetuek. Kolpe latza izan dela nabarmendu dute, eta ez dituela erabat ustekabean harrapatu, fiskalak bere asmoen berri eman zuelako apirilean egin zuten aurretiazko audientzian.

Amaiurreko diputatu eta senatariek iragarri dute ez dutela parte hartuko Felipe VI.a koroatzeko ekitaldietan

2014-06-18

Amaiurreko diputatu eta senatariek Felipe VI.a Espainiako errege aldarrikatu eta koroatzeko ekitaldietan ez dutela parte hartuko iragarri dute. Biharko koroazioa operazio estetikoa izango da Amaiurren ustez.

Euskal preso politikoen abokatuek larritzat jo dute Garak iragarritako haien aurkako operazioa

2014-06-18

Euskal preso politikoen abokatuek oso larritzat jo dute atzo Gara egunkariak haien aurka iragarritako polizia operazioa. Abokatuen ustez, euren lana indargabetzearekin batera, polizia-etxe, auzitegi eta espetxeetan egiten diren eskubide urraketen lekukoak paretik kentzea dute helburu operazioarekin. Aitziber Baglieto eta Alfonso Zenonen ustez elementu ezberdinak daude horrelako operazio baten atzean.

PPren "desesperazioa" dago, Sorturen ustez, presoen laguntza ekonomikoaren kontrako erasoaren atzean

2014-06-17

Polizia presoen laguntza ekonomikoaren kontrako sarekada prestatzen ari dela iragarri du gaur goizean Gara egunkariak. Arratsaldean, Pernando Barrena Sortuko kideak eurek ere operazio horren berri bazutela baieztatu du. Sarekada honek egungo mendekuzko espetxe politikaren biktimak diren preso eta senideen sufrimendua eragingo lukeela azaldu du. Batasun popularraren hausturaren ondorioz Alderdi Popularra "desesperatua" dagoela eta operazio honek horrekin zerikusia lukeela gaineratu du.

Fiskaltzaren helegiteari buruzko balorazioa egin dute auzipetuek

2014-06-17

EFE berri agentziaren arabera, fiskalak helegitea jarri du Egunkariaren auzi ekonomikoan. Auzipetuek argi esan dute haien ustez fiskalak epaiketaraino iritsi nahi duela. Auzipetuen ustez "ulergaitza" da hori, eta nabarmendu dute herriak ere horixe esan duela.

 
bannerra

bannerra