Skip to main content
bannerra
Landakoenea | Esne Beltza taldeari elkarrizketa

2013-12-07

Landakoenea saioaren bigarren atalean, Esne Beltza taldeko Xabi Solano eta Zigor Lampre musikariekin izan gara. Durangoko Azokan egindako programa da Landakoenea.

Hala Bedi irratiak 30 urte bete ditu

2013-12-06

Hala Bedi irratiak 30 urte bete ditu eta ospatzeko, liburu, DVD eta diskoa kaleratu dute kolpez kolpe izenburupekoa. Esanahi bikoitza du izenburu horrek, jakin nahi duzu zergatik? bideoan azaldu digute. Adi!

Inkesta: Zer erosten du jendeak Durangoko Azokan?

2013-12-06

Zer erosten du jendeaak Durangoko azokan? gauza bitxiak, besteak beste, kontatu dizkiguten hauek.

Euskarazko musika aldizkariak bizirik daude!

2013-12-06

Bai, egia da. Musika jorratzen duten aldizkariak badira gurean, baina euskaraz argitaratzen dutenak ere. Maiztasuna gutxitu arren Entzun! dagoeneko web atari bihurtuak bere urtekaria plazaratu du aurten ere. Berritasunik ere bada, Pop Pilulak fanzinea bezala. Bi aldizkarien arduradunekin izan gara, Durangoko Azokan.

Governors taldearen "Morphinapolis" hiria ezagutu dugu

2013-12-06

"Morphinapolis". Hori da Governors taldearen disko berriaren izena. Baga Biga diskoetxeak plazaratu duen lanean, rock modernoa eta metala nahastu dute beste behin gipuzkoarrek. Urtzi eta Jorge taldekideekin hitz egiteko aukera izan dugu.

Kameratoia ikus-entzunezkoen lehiaketa edo lasterketa

2013-12-06

Azken zortzi urteotan bezala, Euskaltzaleen Topaguneak Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu du eta oraingo honetan agertoki nagusia Durangoko Azokako Irudienea Ikus-entzunezkoen gunea izan da.

 
bannerra

bannerra