Skip to main content
Biktimari Laguntzeko Zerbitzuak artatu dituen kasuen %51a indarkeria biktimak izan ziren

2014-04-24

2013an Eusko Jaurlaritzak Biktimari Laguntzeko Zerbitzura jo zuten gehienak emakumeak izan ziren. Iazko memorian jasotako datuen arabera, 3.600 herritarri eman zieten laguntza zerbitzu honetan, eta erdiak baino gehiago indarkeria matxistari lotutako kasuak izan ziren.

Esatea Libre | Aberri Eguna ardatz

2014-04-23

Apirilaren 20ko Aberri Egunari begira jarri gara mahai inguruan. Alderdiek egun hartan esandakoetatik abiatuta, egungo egoera jorratu dugu Erramun Osa Euskaltzaindiko kidearekin, Iker Bizkarguenaga Gara-ko kazetariarekin, Karmelo Landa EHUko irakaslearekin eta Iñaki Zarraoa EAJko kidearekin.

Ibon Iparragirre Espainiako espetxe batera urrundu dute

2014-04-23

Euskal presoak epilepsia krisiak izaten ditu eta hiesa dauka. Basauriko kartzelan zeukaten azkenaldian.Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Ibon Iparragirre Ondarroako presoa Basauriko espetxetik Navalcarnerokora  eraman dute.

ELAren arabera, hegoaldean %20 egin du behera lan istripuetan hildakoen kopuruak

2014-04-23

Apirilaren 28an lan osasun eta segurtasunaren eguna ospatuko da. Horren harira, ELA sindikatuak Hego Euskal Herriko ezbeharren egoerari buruzko txostena plazaratu du. 2013ko egoera salatu du, lan istripuen kopurua guztira gutxitu arren egoera ekonomikoaren ondorio izan baita. Datu ofizialen arabera 34 hildako zenbatu ziren, baina ELA sindikatuak dio 55 izan zirela.

Gernika Lemoizen, Mikel Laboaren musikan oinarritutako ikuskizuna

2014-04-23

Gernika Lemoizen izeneko ekimena aurkeztu dute gaur Donostian Mikel Laboa Katedrak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Laboaren musikan oinarrituta, ikuskizun bat eta bideo bat osatu dituzte. Manuela Carretta dantzari italiarrak egin du koreografia, eta Irati Gorostidi arduratu da bideoaren errealizazioaz. Bihar, apirilak 24, zuzeneko emanaldia eskainiko dute Donostiako Victoria Eugenian, 20:00etan.

Jon Kortazar: "Armada ere ez zaio batere leiala izaten ari Turchinoven gobernu kolpista berriari"

2014-04-23

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Jon Kortazar Historian lizentziatu eta ikerlariarekin izan gara Ukrainan gertatzen ari dena ulertu ahal izateko. EEBBek eta Europar Batasunak Errusiari ezarritako isunek zergaitik ez dute eraginik izan? non dago arazoaren jatorria? erantzunak eman dizkigu Jon Kortazarrek.

 
bannerra

bannerra