Skip to main content
5ak askatu. Politika askatu

2014-10-11

Milaka lagun bildu dira Elgoibarren Bateragune auziko bost zigortuen askatasuna eskatzeko. Euren senideekin izan gara eta baita hainbat eragilerekin ere.

Grebalariak Aske: elkartasun eguna

2014-10-11

Urriaren 11a hautatu dute Urtzi Martinez eta Jon Telletxea grebalariek jendaurrean agertzeko. Urriaren 2tik ezkutuan izan dira eta Bilboko Deustu auzoan agertu ziren, beraien omenez antolaturiko elkartasun Aske Gunean. Bi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diete, 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean pintaketak egiteagatik. Deustuko gunean, jendearen babesa jaso zuten. Ordea, arratsaldeko lehen orduan Ertzaintzak atxilotu zituen gazteak, hainbat saiakera egin ondoren.

"Grebalariak Aske": greba eskubidea aldarrikatuz

2014-10-11

Greba eskubidea Konstituzioak jasotzen duen eskubidea da, langile orok duen eskubidea. Honen bidez eta definizioz pertsona edo talde batek presio soziala egiteko asmoz ekintza bat edo batzuk egiteari uzten dio, honen bidez helburu bat lortzeko asmoz. Azken urteetan 6 greba orokor izan dira. 2012ko martxoaren 29ko Greba Orokorra entzutetsua izan zen. Egun hartan, Bilbon gertatutako istilu batzuetan parte hartu izana leporatuta Bilboko Auzitegiak Deustuko bi gazte bi urteko eta erdiko kartzela zigorrera kondenatu zituen. Egileekin hitz egin dugu.

Jon Telletxea eta Urtzi Martinez grebalariak atxilotu dituzte

2014-10-11

Bilboko Deustu auzoan agertu ondoren, Urtzi Martinez eta Jon Telletxea grebalariak atxilotu zituen Ertzaintzak. Elkartasun Aske Gunean sekulako babesa izan zuten bi zigortuek, baina ertzainek lortu zuten bi gaztea atxilotzea. Bi urte eta erdiko zigorra ezarri diete 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean pintaketak egiteagatik.

Deustuko Aske Gunea iruditan

2014-10-11

Urriaren 11ko Deustuko Aske Gunea goizeko 10:00etan jarri zuten martxan, eta topagune berezia izan zen. Bertan izan ziren hainbat eragile sozial eta politiko, grebalarien lagun eta senideekin batera. Hauxe duzue irudi bilduma.

Iñaki Goirizelaia: "Ikasturtearen amaieran unibertsitate berri baten atarian egongo gara"

2014-10-10

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Iñaki Goirizelaia EHUko errektore nagusia izan dugu. Ikasturte berriari begira jarri gara eta unibertsitateak dituen erronka berriez hitz egin dugu. Ez dira gutxi eta zailtasunak badira bide horretan. Ordea, baikor eta gogotsu topatu dugu Goirizelaia.

 
bannerra

bannerra