Skip to main content
Nafarroa Oinez | Esan iZan Gozan

2014-10-19

Nafarroa Oinez ospatu dute urriaren 20an, Zangozan. Ikastolako bi irakaslerekin izan gara egunerokotasunari buruz hizketan, eta kaleko giroan ere murgildu gara. Hauxe duzue osatu dugun programa berezia.

Egunkaria auzia. Bukatu da

2014-10-17

Euskaldunon Egunkaria-ren auzi ekonomikoko auzipetu batzuekin izan gara urte hauei buruz hizketan. Zehazki, Joxe Mari Sors, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Begoña Zubelzu eta Mikel Sorozabalekin izan gara. Asteartean jakinarazi zuen Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Egunkariaren auzi ekonomikoa itxi zuela. Herritarrei azaldutako eskertza ekitaldiarekin eman diote amaiera amesgaiztoari.

"Badira Bagara": euskara Tuteran

2014-10-17

Tutera inguruan ikastola bakarra dago Argia ikastola. Hemen ikasi ahal izateko ume askok ordu eta erdiko bidaia egin behar dute egunero, 100 kilometro inguru egunero. Argia ikastolaren inguruan eta Nafarroako Erriberan euskarak bizi duen egoeraren inguruan osatu zuten "Badira Bagara" dokumentalak. Bere egileekin hitz egin dugu.

Pello Urizar: "Gobernu batek independentzia nahi badu ezinbestean aldebakarrez aldarrikatu behar du"

2014-10-17

Gurean Gaur elkarrizketa saioan Pello Urizar EAko idazkari nagusi eta EH Bilduko legebiltzarkidea izan dugu. Gaurkotasun politikoari errepasoa eman diogu. Besteak beste, Artur Masek Katalunian harturiko erabakiaren inguruan galdetu diogu.

Pobreziaren aurrean irtenbide komunak bilatu behar dira

2014-10-17

Krisiak pobretu egin du gure jendartea, eta gosea arazo bihurtu da. Elikagaiak eskuratzeko ahalmena gutxitu da. Horri buruz hitz egin dugu Marije Elorriaga, Unai Aranguren eta Xabier Aierdirekin.

Emakumeak omenduko ditu EHAZEk "Antzerkizale" egunean

2014-10-16

Bilbon ospatuko da larunbat honetan, urriak 18, EHAZEk antolaturiko "Antzerkizale" eguna. Bertan hamaika kontu ikusteko aukera izango dugu. Eidabe taldeak "Sardina Freskue!" lana eszenaratuko du Plaza Berrian. Ondoren, "Pabilioi 6" aretoan jarraituko du jaiak: bazkari herrikoiarekin, Erriberako auzotarrek prestatutako Pastoralarekin eta beste hainbat sorpresarekin. Egunari amaiera emateko, Antzerkizale Saria banatzeko gala egingo dute gai berezi batekin: emakumeak eta antzerkia.

 
bannerra

bannerra