Skip to main content
Kaleko antzerki taldeen lanak ikusgai Hondarribiko "Artekale" egunean

2014-10-16

Larunbat honetan, urriak 18, Hondarribian ospatuko da "Artekale Eguna".  Hirugarren edizioa izango da eta aurrekoetan bezala helburu nagusia  Euskal Herriko kale antzerki taldeen lanari bultzada ematea da. Hala ere, edizio berri honetan hainbat berrikuntza izango direla azaldu digute antolatzaileek.

Ertzak | Gosearen arazoa

2014-10-16

Geroz eta ohikoa da jendea topatzea edukiontzietan janari bila. Gosea gure jendartera zeharo iritsi da? Gosearen eta elikagaien kudeaketa aztertu dugu. Zein da gaur egungo txiroen perfila? Nola kudeatzen dira elikagaiak, nola batzen dira eta banatzen dira? Horri buruz hitz egiteko hiru ikuspegi edo ertz ezberdin hautatu ditugu. Hala nola, Marije Elorriaga (Bizkaiko Elikagaien Bankua), Unai Aranguren (Via Campesina) eta Xabier Aierdi (Enplegu eta Gizarte politikako saileko zuzendaria).

Skapa | Nafarroa Oinez festa Zangozan!

2014-10-16

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Antzekia izango dugu asteburuan nagusi Bilbon eta Hondarribian, "Artekale" eta "Antzerkizale" egunak asteburuan ospatuko direlako. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe gure eskaintza: igandean ospatuko da Zangozan, aurtengo Nafarroa Oinez, Nafarroako Ikastolen jai handia "Esan izan Zangozan" lelopean. Bermeok Erdi Aroko itxura hartuko du "Bermistoria" ekimenari esker, Ziomara Hormaetxe koreografoaren azken lana Donostian izango da ikusgai, Bilboko kaleetan Night Marathon ekimenaren edizio berria topatuko duzue eta Larrabetzun azoka ekologikoa izango duzue.

Katalunia eta biktimak ardatz

2014-10-15

Oihana Etxebarrieta, Aitor Azurki, Jon Olano eta Kattalin Miner kazetariekin  Kataluniako egoera izan dugu aztergai. Horrez gain, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak egindako adierazpenetatik abiatuta biktimen aitortzaz ere aritu gara hizketan.

Iñaki Egaña: "Servini epaileak pertsona gehiago inputatuko dituela pentsatzen dut"

2014-10-15

Iñaki Egaña historialaria izan dugu Esatea Libre saioko elkarrizketatua. Martin Garitanoren hitzak izan ditugu aztergai, baita Servini epailea egiten ari den lana ere. Beraz, biktimen gaia izan dugu aztergai. "Gezurra dirudien arren, duela 75 urteko kontuak ikertzen jarraitzen dugu egun", adierazi du.

Egunkariaren auzi ekonomikoa behin betiko itxita

2014-10-15

Egunkariaren auzi ekonomikoa behin betiko itxi du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak. Beraz, 11 urteren ostean libre geratu dira Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Joxe Mari Sors, Mikel Sorozabal, Fernando Furundarena, Ainhoa Albisu eta Begoña Zubelzu.

 
bannerra

bannerra