Skip to main content
bannerra
Euskaraz ondo pasa eta sariak irabazteko aukera dute gazteek "Festan Blai" gunean

2014-08-13

Euskarazko aisialdia sustatzeko asmoz "Festan Blai" gunea ezarri du Donostiako Udalak Kursaalen. Bertan gaztetxoek ondo pasa, jendea ezagutu eta jolas batzuen bidez sariak irabazteko aukera dute.

Pirata Bihurriek primeran igaro dute astearte arratsaldea herri kiroletan

2014-08-13

Eskifaia kofradiak antolatutako gazteentzako jokoak burutu bitartean, Pirata Bihurriak herri kiroletan aritu dira. Hala ere, argi gelditu da haurrak baino, helduek gozatzen dutela gehien.

Grafitti erakustaldia izan da Kursaalen

2014-08-13

Grafitti erakustaldiaz gain Break Dance dantzariak eta raperoak topatu ditugu Kursaalen. Antolatzaileetako batekin elkartu gara.

Aste Nagusia "inoizko parte hartzaileena" izaten ari dela adierazi du Juan Karlos Izagirrek

2014-08-13

Aurtengo Donostiako Aste Nagusia "inoizko parte hartzaileena, herrikoiena eta euskaldunena" izaten ari dela adierazi du Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak Hamaika Telebistari eskainitako elkarrizketan. Bertan, Piraten mugimendua txalotu du, eta Udalaren eta Piraten egitaraua "osagarriak" direla gaineratu du.  

Eguerdiko bertso saioak Easo plaza jendez bete du

2014-08-13

Giro onean eta umore onez burutu da eguerdian Donostiako Udalak antolatutako bertso saioa. Bertan, Amets Arzallus, Amaia Agirre, Agin Rezola eta Manex Mujika bertsolariek parte hartu dute. Eguraldiak ez ditu donostiarrak beldurtu, eta Easo plaza jendez bete da.

Kontu korrontea ireki dute La Flamenkako kalteei aurre egiteko

2014-08-13

Gaueko 1:30-2:00ak aldera sekulako ekaitza izan da. Ondorioz, gaueko kontzertuak bertan behera geratu dira eta La Flamenka gunea desalojatu behar izan da, jendearen segurtasunak lehentasuna baitzuen. Goizean balorazioa egitea tokatu da eta kalte material ugari izan direla ohartu dira. Guztira 90.000 mila euroko galerak izan dituzte. Hauei aurre egiteko kontu korrontea ireki dute.

 
bannerra

bannerra