Skip to main content
"Lasa eta Zabala" filmari buruz aritu gara Joxe Portelarekin

2014-09-25

Sail Ofizialean lehiatik kanpo aurkeztu duten "Lasa eta Zabala" euskal filmari buruz aritu gara Joxe Portela ekoizlearekin. Aurkezteko gogotsu agertu zaigu, eta harrera normala izatea espero dut. Halere, kritikak espero dituzte, baina ez zinema alorrekoak. Horrez gain, Unax Ugalde aktore protagonistaren hitzak jaso ditugu erreportaje batean.

"Banaiz" pintura erakusketak Zinemaldia du oinarri

2014-09-25

Jon Jauregi gipuzkoarrak denbora gutxi darama margotzen, baina ez da geldirik egon hasi zenetik. Donostiako Zinemaldiaren programazioaren baitan pintura erakusketa bat jartzeko aukera eman zioten. Horrela, "Banaiz" erakusketa bisita daiteke Donostiako Andia kaleko Hub aretoan. Guztira, 14 artelan edo erretratu topatuko dituzue bertan.

Ertzak | Euskara lan munduan

2014-09-25

Lan esparrua euskalduntzeko bidea luzea bada azken urteetan egin dira aurrera pausuak. Nolakoa da euskararen presentzia lan munduan? Enpresarentzat euskara balio erantsia da? Hizkuntza integrazio eta kohesiorako garrantzitsua izan daite. Galderak erantzuteko prest bost honako adituak izango ditugu. Daniel Larrea Emunek kidea (Lan Mundua Euskalduntzeko Kooperatiba) Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria, Txarles Ranero Aek-ko Ahize programako arduraduna eta Olatz Olaso Euskara teknikaria.

Zurriolako Butaka | Seigarren saioa

2014-09-25

Seigarren saioan, "Lasa eta Zabala" pelikula izan dugu protagonista. Joxe Portela ekoizlearekin hitz egin dugu filmari buruz, eta Unax Ugalde aktore protagonistaren hitzak jaso ditugu. Bestalde, Aitor Zarzuelorekin epaimahai gaztearen funtzionamendua ezagutu dugu eta "Banaiz" pintura erakusketaren berri eman dugu. Adituen solasaldian, berriz, Ander Barinaga-Rementeria eta Andoni Iturbe izan ditugu. Zorrotz eta zehatz aritu dira.

Unai Brea: "Argia eguna, gure komunitatearekin erronken inguruan hausnartzeko aukera izango da"

2014-09-25

Argia eguna ospatuko da larunbat honetan, irailak 27. Bi hamarkada ospatu gabe egon eta gero, Argia eguna bueltan da. Bere ibilbidearen errepasoa egin dugu eta euskal prentsaren gaur egungo osasun egoeraren argazkia egiten ere saiatu gara.

Koreako film bat seinalatu dute gure adituek

2014-09-24

Adituen solasaldian, Amaia Garcia (Urumeako Kronika) eta Mikel Kintana (Euskal Irratiak) izan ditugu. Biek ala biek, "Haemoo" film korearra txalotu dute. "Loreak" bezala. "Negociador" ez zaie horrenbeste gustatu, "Voz en Off" bezala. Baina "La Isla Minima" eta "Cesar Chavez" gomendatu dizkigute. Esan bezala, denetarik pixka bat.

 
bannerra

bannerra