Skip to main content
bannerra
Goizean goiz hasi dira piratak Donostia abordatzeko baltsak egiten

2014-08-11

Iritsi da Donostiako Piraten egun handia. Lehenengo txandako piratak goizean goiz iritsi dira Donostiako portura euren baltsak egiteko asmoz. Eguraldia lagun izan ez badute ere, primeran moldatu dira.

Donostiako Piraten kalejira eta txupinazoa

2014-08-11

Donostiako bederatzi kofradiek, leku ezberdinetatik aterata, Donostiako kaleetan zehar ibili eta alde zaharrean batzen joan ziren. Ondoren, kalejira egin zuten La Flamenka gunera eta bertan Piraten txupinazoa izan zen, festei hasiera emanez.

Igande goizeko eraso sexista salatzeko elkarretaratzea egin dute Bulebarrean

2014-08-11

Igande goizean sexu eraso bat jasan zuen emakume batek. Hau salatzeko elkarretaratzea egin dute Donostiako Bulebarrean.

Donostiako Aste Nagusiko lehen goitibehera lehiaketak arreta handia piztu du

2014-08-10

Donostiako lehen Goitibehera lehiaketa izan da Miramon Pasealekuan. Bertan, federatuen goitibeherez gain, herritarrenak ere izan dira.

Skasti taldeak bere ametsa beteko du Saguesen kontzertua eskainiz

2014-08-10

Skasti taldeko kideak duela urtebete kontzertu bat ikusten egon ziren Aste Nagusian Saguesen eta oholtza gainean jo nahi zutela pentsatu zuten. Gaur, ordea, amets hori bete egingo da. Haiekin izan gara kontzertua eskaini baino ordu batzuk lehenago.

Traganarrua, Intxaurrondoko Kofradia

2014-08-10

Traganarrua, Intxaurrondoko kofradia gertutik ezagutu dugu. Haiekin izan gara Estankearen abordatze egunean.

 
bannerra

bannerra