Skip to main content
bannerra
Hamaika telebistaren ikusle kopurua nabarmen igo da 2014an

2014-05-26

Mila esker! Hamaika telebistak geroz eta ikus-entzule gehiago ditu Hego Euskal Herrian. CIES-en 2014ko lehen neurketaren datuek horrela diote. Astean 86 mila ikus-entzulek bat egiten duzue gurekin. Nolanahi ere, Gipuzkoa eta Bizkaiko gorakada da esanguratsuena. Gipuzkoan ehuneko 33ko hazkundea izan dugu, eta egunero 12 mila ikus-entzulek bat egiten duzue gurekin. Bizkaian, berriz, ehuneko 16koa da igoera, eta 21 mila lagunek ikusten duzue Hamaika telebista.

Emaitzen balorazio baikorra egin du EH Bilduk, ez hain ona, aldiz, EAJk

2014-05-26

Atzoko emaitzen ostean, balorazioen txanda izan da gaurkoan. EH Bilduk agerraldi baten bitartez nabarmendu du emaitza onak izan zirela eurentzat. Ondorioztatu du Euskal Herrian alternatiba nagusia dela koalizioa egun. Aldiz, ez da hain baikorra izan EAJk lortutako emaitzekin Iñigo Urkullu. Nabarmendu du irakurketa "argia eta autokritikoa" egiteko unea dela.

Amaitu da Europako hauteskunde kanpaina

2014-05-23

Igandean izango dira hauteskundeak. Maiz izan dira agerraldiak egiten alderdietako kideak, baina datuek diote maiztasun hori ez dela herritarrengan nabaritzen. Abstentziaok gora egingo duela dirudi.

Gobernantza hobetzea Jaurlaritzaren lehentasuna dela esan du Urkulluk

2014-05-22

Urkullu Gasteizen izan da gaur, Herri Administrazioetako kudeaketaren bikaintasunari buruzko V. Kongresuaren inaugurazioan. Bere hitzaldian, lehendakariak adierazi du gobernantza hobetzea Jaurlaritzaren lehentasuna izango dela eta hori lortzeko baliabideak jartzen ari direla aurreratu du.

Gipuzkoako 30 familiak salaketa jarri dute Kutxabanken aurka

2014-05-21

Gipuzkoako 30 familiak salaketa jarri dute Kutxabanken aurka, IRPH indizea aplikatzeagatik. Eguerdian jarri dituzte salaketak Donostiako Merkataritza Arloko Epaitegian, eta 14:00etan prentsaurrekoa eman du Gipuzkoako IRPH Stop plataformak.

Sindikatuek bat egin dute Gure Esku Dago ekimenarekin

2014-05-21

123 kilometro daude Durango eta Iruña artean, horregatik gaur goizean 123 enpresetako komiteetako ordezkariek agerraldia egin dute Gure Esku Dago ekimenarekin bat egiteko. ELA, LAB, ESK, EILAS, HIRUeta EHNE sindikatuetako ordezkariek bat egin dute ekainare 8an egin behar den giza katearekin.

 
bannerra

bannerra