Skip to main content

Ane Urkiri, kirol kazetaria: "Athleticen denboraldia oso ona izaten ari da, jokatu dituen euskal derbi guztiak irabazi ditu"

Gure begiz

Emakume taldeen kirol jardunaldien errepasoa egin du Ane Urkiri kirol kazetariak. Hiru txapelketa nabarmendu ditu: Futbola, eskubaloia eta saskibaloia.

Lehenengotik hasita, Athleticen aurtengo denboraldia “oso ona” izaten ari dela nabarmendu du Urkirik, jokatu dituen euskal derbi guztiak irabazi baititu (atzo 0-2 gailendu zen Eibarren kontra). Txuri urdinek berriz, Ligan beste porrot bat izan zuten, oraingoan, Atletico Madrilen aurka.

Emakumezkoen eskubaloiari dagokionez, Bera Berak 27-23 irabazi dio Aula Valladolidi, hala, finalerdietarako txartela eskuratuz. Bihar, Beti Onak taldeak Elx bisitatuko du, final-laurdenetako bigarren partidan; Urkirik azaldu duenez, "oso zail dauka aurrera egitea".

Azkenik, saskibaloiari dagokionez, IDK Euskotrenek ezin izan du Valentzia ezustean hartu, ostegunean Gascan gutxigatik galdu zuen eta atzo Fontetan ere beste porrot bat izan zuen, 79-69. Denboraldia bukatu dute donostiarrek, bai eta euskal talde guztiek ere.