Skip to main content

Zergatik hazi da kriptotxanponen erabilera Argentinan?

Gure begiz

Kriptomonetak sortu zirenetik 15 urte igaro dira baina munduaren zati handi batean oraindik mesfidantza dago aktibo birtual horiekiko. Hala ere, herrialde batzuetan, hainbat arrazoirengatik, biztanleriaren ehuneko handi batek hartu ditu finantza-tresna gisa. Herrialde horietako bat Argentina da. Vero Satrustegi Nazioarteko kazetariak azaldu digu egoera.

Fenomenoa objektiboki aztertzea zaila da, erregularrak ez diren jarduera daudelako, eta beraz, ez dagoelako jarduera guztiak bilduko dituen entitaterik. 2023an, kriptotxanponen erabileraren Indize Globalaren 15. postuan kokatu zen Argentina. Enpresa horrek industria aztertzen du, zerbitzu-hornitzaileek emandako transakzioen bolumenean oinarrituta.

Rodrigo Civiello kriptoaktiboetan aditu eta Teknologia eta Negozioetako irakasleak adierazi duenez, lau faktore nagusi daude Argetinan kriptotxanponen erabileraren hazkundea azaltzeko:
1. Ia % 300eko inflazioa.
2. Txanponen aretako aldaketa konstanteak alternatibak bilatzera bultzatu ditu herritarrak
3. Laneko informaltasun altua; erregistratu gabeko langileak lan-merkatuaren % 50 inguru dira.
4. Segurtasunik eza

Zenbakiek argi eta garbi erakusten dute Argentina dela munduan kriptomonetak gehien hartzen ari den herrialdeetako bat, baina argentinar gehienentzat ezezaguna da oraindik. Civiellok azaldu du, oraingoz, batez ere biztanleriaren sektore batzuetan erabiltzen dela. "Askok uste dute kriptoa erabiltzen dutenak finantzetan eta merkatuetan espezializatzen diren pertsonak direla, baina, egia esan, horiek izan ziren teknologia disruptibo hori erabiltzen lehenak, baina orain edozeinek ireki dezake kontu bat, bost minutu eskas hartzen dituena", adierazi du. Gazteak dira, bereziki lan informalak dituztenak, gehien erabiltzen dituzten taldeetako bat.