Skip to main content
bannerra

Albisteak

Amaiurreko diputatu eta senatariek iragarri dute ez dutela parte hartuko Felipe VI.a koroatzeko ekitaldietan

2014-06-18

Amaiurreko diputatu eta senatariek Felipe VI.a Espainiako errege aldarrikatu eta koroatzeko ekitaldietan ez dutela parte hartuko iragarri dute. Biharko koroazioa operazio estetikoa izango da Amaiurren ustez.

Euskal preso politikoen abokatuek larritzat jo dute Garak iragarritako haien aurkako operazioa

2014-06-18

Euskal preso politikoen abokatuek oso larritzat jo dute atzo Gara egunkariak haien aurka iragarritako polizia operazioa. Abokatuen ustez, euren lana indargabetzearekin batera, polizia-etxe, auzitegi eta espetxeetan egiten diren eskubide urraketen lekukoak paretik kentzea dute helburu operazioarekin. Aitziber Baglieto eta Alfonso Zenonen ustez elementu ezberdinak daude horrelako operazio baten atzean.

PPren "desesperazioa" dago, Sorturen ustez, presoen laguntza ekonomikoaren kontrako erasoaren atzean

2014-06-17

Polizia presoen laguntza ekonomikoaren kontrako sarekada prestatzen ari dela iragarri du gaur goizean Gara egunkariak. Arratsaldean, Pernando Barrena Sortuko kideak eurek ere operazio horren berri bazutela baieztatu du. Sarekada honek egungo mendekuzko espetxe politikaren biktimak diren preso eta senideen sufrimendua eragingo lukeela azaldu du. Batasun popularraren hausturaren ondorioz Alderdi Popularra "desesperatua" dagoela eta operazio honek horrekin zerikusia lukeela gaineratu du.

Fiskaltzaren helegiteari buruzko balorazioa egin dute auzipetuek

2014-06-17

EFE berri agentziaren arabera, fiskalak helegitea jarri du Egunkariaren auzi ekonomikoan. Auzipetuek argi esan dute haien ustez fiskalak epaiketaraino iritsi nahi duela. Auzipetuen ustez "ulergaitza" da hori, eta nabarmendu dute herriak ere horixe esan duela.

EH Bilduk Lehendakaria Felipe VI.aren izendapenean egotea larria dela dio

2014-06-16

EH Bilduk gogor kritikatu du Iñigo Urkullu Lehendakaria Felipe VI.aren izendapenera joatea. Monarkiak Euskal Herria ukatzen duen aldetik, koalizioaren ustez oso larria da "errespetu instituzionala"-ren aitzakia jarrita bere presentzia arrazoitzea. Eztabaidarako aukerarik eman gabe burutuko den inposaketaren aurrean protesta egiteko, "Herrien eskubideen alde. Gurea euskal errepublika" lemapean hainbat mobilizazio antolatu ditu koalizioak ostegunerako.

Herritarren parte hartzea eta presoen itzultzea aztertuko ditu Foro Sozialak

2014-06-16

Herritarren parte hartzea eta presoen itzultzea aztertuko ditu Foro Sozialak. Iruñeako Baluarten, nazioarteko zein Nafarroako adituek herritarren parte hartzeko aukeren inguruan hausnartuko dute ostiralean. Larunbatean, Bilboko Euskalduna Jauregian, presoen itzultzea izango dute hizpide. Nazioarteko adituak eta tokikoak elkarrekin arituko dira eta herritarren parte hartzea ere ezinbestekoa izango da. Izan ere, gizarte zibilak gatazkaren konponbidean protagonismoa hartzea eta prozesuari bultzada ematea da foroaren helburu nagusia.

 

 
bannerra

bannerra