Skip to main content
bannerra

Albisteak

Gazteen epaiak inkomunikazioa zalantzan jarri duela diote abokatuek

2014-06-13

Absolbitutako 40 gazteen abokatuek balorazioa egin dute. Bi puntu azpimarratu dituzte. Batetik, "Dena ETA da" teoria alde batera utzi duela epaiak eta bestetik, inkomunikazioaren praktika zalantzan jarri duela. Hori horrela, aurrerantzean egitekoak diren epaiketetan era berean jokatuko dutelako itxaropena erakutsi dute.

Salbuespen egoerak desagertzeko garaia

2014-06-13

Sabino Arana fundazioak antolatutako 'Zigor Zuzenbidea ETAren amaieran' jardunaldien hirugarren edizioan epaile, magistratu, fiskal, abokatu eta  politikariek parte hartu dute. ETAk armak erabiltzeari utzi zionetik dagoen agertoki berria aztertu eta formulak bilatzeko mintegia da gaur egin dutena.

"Ni Ere Banoa!" manifestazioan parte hartzera deitu du EH Bilduk

2014-06-12

Igande honetan Baionan egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du EH Bildu koalizioak. “Ni ere banoa” lelopean, giza eskubideak, konponbidea eta bakea aldarriko dira Lapurdiko hiriburuan. Koalizioak azpimarratu du, martxa Ipar Euskal Herriko eragile sozial, politiko eta instituzionalek babestu dutela. Eredugarritzat jo dute eragile guztien jarrera.

Absoluzioak eragindako poza eskertu dute 40 gazteek

2014-06-12

Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitutako 40 gazte independentistek agerraldia egin dute Iruñean, erabakiaren balorazioa egiteko. Beraien iritziz, ebazpenak agerian uzten du auzipetuetako asko torturatuak izan zirela eta 26/11 sumarioa bera ere tortura horietan oinarritu zela. Pozik agertu dira, batez ere erabakiak herritarren askoren poza sortu duelako. Horrekin batera, konponbideak berrogei militante irabazi dituela azpimarratu dute.

Berrogei gazte independentistak absolbitu dituzte

2014-06-11

Gazte independentisten epaiketan auzipetutako berrogei gazteak absolbitu dituzte. Epaiak gazteek inkomunikazioan egindako deklarazioak baliogabetu ditu eta zalantzan jarri du modu librean deklaratu ote zuten. Gazte independetistak izeneko plataforman bazebiltzala baina horrek ETAren mendekotasunik ez duela dio.

Euskal preso politikoak hurbiltzeko eskariak baztertu egin dituzte

2014-06-10

Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideek ekainarekin amaituko dute Euskal Herrira ekartzeko eskaerak aurkezten. Gehienek, 500 bat presok, egin dituzte dagoeneko eskaerak. 20 ezezko jaso dituzte jada, eta guztiek argudio bera erabiltzen dute, Alfontso Zenon eta Maritxu Paulus abokatuek jakinarazi dutenez.

 
bannerra

bannerra