Skip to main content
bannerra

Elkarrizketak

Nuria L. de Gereñu: "Urte amaierak ez du esan nahi hitzarmen sektorialak errespetatuko ez ditugunik”

2013-11-19

Gurean Gaur saioko elkarrizketa atalean, Nuri Lopez de Gereñu Confebaskeko idazkari nagusia izan dugu. Enpresen egoeraz hitz egin dugu berarekin batez ere. Halaber, negozioazio kolektiboaz, zerga-itunaz eta aurrekontuez ere galdetu diogu

Idoia Mendia: "Beharbada inputazio gehiago izango dira Cabacas auzian"

2013-11-18

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Idoia Mendia PSE-EEko legebiltzarkidea izan dugu. Fagor aferaz, Cabacas auziaz eta aurrekontuez aritu gara berarekin.

Jesus Uzkudun: "Uste baino jende gehiago ibili zen eta da amiantoarekin lanean"

2013-11-17

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Jesus Uzkudun CCOO kidea izan dugu. Amiantoaren gaia, eta oro har, lan eremuan sortzen diren gaixotasunez aritu gara berarekin.

Markel Olano: "Ekonomikoki eta kudeaketa ikuspuntutik egoera beltza da Gipuzkoan une honetan"

2013-11-14

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Markel Olano Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJren bozeramailea izan dugu. Errauste plantaren proiektua bertan behera geratu denean, jeltzaleek gogor kritikatu dute Bilduren gobernuaren erabakia. Prozesu oso baten amaiera, bertan behera utzi dutela salatu dute.

Igor Ortega: "Kooperatibismoa ez dago kolokan, baina logika enpresariala gailendu zaio sozialari"

2013-11-12

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Igor Ortega LANKIko kidea izan dugu. Fagorren krisiak mahai gainean jarri duen galderaren inguruan aritu gara: kooperatibismoa kolokan al dago? LANKI, Mondragon Unibertsitateak kooperatibagintzari buruz duen ikertegiko kideek argi dute erantzuna, ez, ez dagoela kolokan.

 

Jon Mirena Landa: "Biktima batzuen sufrimendua erabili dute salbuespen neurriak ezartzeko"

2013-11-11

Gurean Gaur saioko elkarrizketa atalean, Jon Mirena Landa EHUko zuzenbide irakaslea izan dugu. Estrasburgo Parot Doktrinaren inguruan emandako ebazpena aztertu dugu berarekin.

 
bannerra

bannerra