Skip to main content

Elkarrizketak

Koldo Tellitu: "hezkuntza sistema osoa arautuko duen lege berri bat behar dugu"

2017-01-26

Matrikulazio gararia irekita ikastolei eta hezkuntzari buruz mintzatu ginen Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko Lehendakariarekin Gurean Gaur saioan. 

Neskutz Rodriguez: "Ezin dut ulertu nola ez dugun Sarek deitutako manifestazioa babestu"

2017-01-19

Vistalegre II.ari begira dago Podemos Euskal Herrian ere. Kongresua otsailaren 11ko asteburuan izango dute eta prozesuan aurrera pausoak ematen dabiltza. Kongresua, eraso sexistak, Sarek deitutako manifestazioa eta beste hainbat gai izan ditugu hizpide gaurko Gurean Gaur saioan.

Amaia Zufia: “Gure borrokaren bermea izan da sarean antolatzeko eredua”

2017-01-17

Amaia Zufia Bilgune Feministako kidea izan dugu gonbidatua. 15. Urtemugaren harira, egindako ibilbidean bizitako erronka eta mugarri garrantzitsuenei errepasoa egin eta burujabetza feministara bidean garatutako izaera eta filosofia izan ditugu hizpide. Aurtengo urte osoan zehar antolatu dituzten bost ekimen nagusien berri ere jaso dugu.

Bego Atxa: "Hitzetatik ekintzetara jauzi egiteko erakunde eta alderdiekin bilduko gara"

2017-01-16

Giza eskubideak, konponbidea eta bakearen aldeko aldarrian jende mordoa batu zen Bilboko kaleetan iragan larunbatean Sarek deitutako manifestazioan. Honen balorazioa egine ta aurrera begirako urratsak ezagutzeko izan dugu Gurean Gaur saioan Bego Atxa, Sareko bozeramailea. 

Pello Otxandiano: "Prozesu independentista artikulatzeko inoizko baldintza onenak daude"

2017-01-13

Pello Otxandiano Sortuko zuzendaritza taldeko kidea izan dugu gonbidatua. Birfundazio prozesuaren bukaerara bidean, Ezker Abertzaleak izango dituen aldaketei buruz mintzatu gara, baita egun gizarteak bizi duen egoera eta bilakaerari buruz ere. Prozesu independentista artikulatze bidean eman beharreko pausuak aipatu dizkigu, besteak beste. 

Karlos Trenor eta Oihana Agirre: "Presoentzat garrantzi handia du Bilboko manifestazioak"

2017-01-11

Karlos Trenor eta Oihana Agirre izan ditugu gonbidatu. Bederatzi eta zortzi urte bete dituzte espetxean, hurrenez hurren. Hilabete ere ez da egiatarrek askatasuna berreskuratu dutenetik. Sarek larunbatean Bilbon antolatu duen manifestaziora joateko deia luzatu diete herritarrei.

 
bannerra

bannerra