Skip to main content

Elkarrizketak

Joseba Asiron: "Epe ertainean beste Udaltzaingo eredu batera helduko gara"

2017-01-08

Agintaldiaren erdibidera helduko da laster Joseba Asiron Iruñeko alkatea. Hamasei urtez jarraian udal gobernua eskuinaren esku izan ostean, gobernantza eredu berria eta hiriaren antolaketaren sakoneko aldaketak datozen bi urteotan gauzatuko direla iragarri du mugikortasunean edota Udaltzaingo zerbitzuan ere. Gaztetxeari buruz galdetu diogu baita ere.

 

Josu Unanue: "Bizkaiko Aldundiak ez du ezer aldatzeko borondaterik"

2016-12-22

Gurean Gaur saioan, Josu Unanue EH Bilduko Bizkaiko Batzar Nagusietako bozeramailea izan dugu. Bizkaiko Aldundiko aurrekontuak eztabaidatzen dabiltza eta beraien ikuspuntua eta aurkeztu dituzten 143 zuzenketa partzial izan ditugu hizketagai, besteak beste.

Mikel Urdangarin: "Geure buruaren jabe izateko aukera erreala dugu"

2016-12-21

Gurean Gaur saioan, Mikel Urdangarin Ernai gazte erakundeko bozeramailea izan dugu. Luhuson atxilotutako "bakearen artisauak" protagonista direlarik zabaldutako aro berriaz, Altsasuko Zazpien kasuaz eta, oro har, aktualitate politiko eta ekonomikoaz galdegin diogu.

Irantzu Perez: "Gure erantzukizuna da gure bizitza diseinatzea"

2016-12-20

Gurean Gaur saioan, Irantzu Perez Gazteraikiko partaidea elkarrizketatu dugu. Ehunka gaztek hartu dute parte Barañaingo Euskal Herriko gazte autogestio topaketetan. Gazte mugimenduko adierazpenak batzeko topaketak izan direla azaldu digu Perezek.

Paul Bilbao: "Protokoloa nazioarteko instituzioetan sartzen hastea lortu dugu jada"

2016-12-19

Gurean Gaur saioan, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia izan dugu. Donostiako Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren dokumentua jada nazioarteko erakundeetara heldu dela nabarmendu du Bilbaok.

Mikel Alvarez: "Beti eskatu dugu Zorrozan trenaren lurperatzea eta orain ere eskatuko dugu"

2016-12-15

Gurean Gaur saioan, Mikel Alvarez Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko eta Gobernu Zuzeneko zinegotzia izan dugu. 2017ko aurrekontuak, Ollerias auzoko istiluak eta Zorrozako ezbeharraz hitz egin dugu, besteak beste.

 
bannerra

bannerra