Skip to main content
bannerra

Elkarrizketak

Joseba Permach: "Erabaki politiko bat hartu eta Garzonek auto-juridiko eran mozorrotu zuen"

2013-10-24

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Joseba Permach ezker abertzaleko kide eta Herriko tabernen sumarioan auzipetua izan dugu. Madrilgo epaiketan bizitzen ari direnaren argazkia atera dugu berarekin. Bestelako gaiak ere jorratu ditugu, Parot doktrina kasu.

Alfonso Zenon: "Europa ikusten ari da Espainian giza eskubideak kolokan daudela"

2013-10-22

Gurean Gaur saioko elkarrizketa atalean, Alfonso Zenon abokatua izan dugu. Parot Doktrinaren inguruan hitz egin dugu berarekin batez ere. Ines Del Rio kartzelatik atera berri den honetan, Estrasburgoko ebazpenak gainontzeko euskal presoei nola eragingo dien azaldu digu Zenon abokatuak.

Jon Iñarritu: "Autodeterminazioan adostasuna alde bakarrekoa izan beharko da"

2013-10-22

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Jon Iñarritu Amaiurreko diputatua izan dugu. Autodeterminazio eskubideaz, galdeketaz eta Estrasburgoko ebazpenaz hitz egin dugu, besteak beste. 

Saioa Crespo: "Gure helburua da Euskal Herri osoak ikustea Tuteran euskaraz nola bizi garen"

2013-10-18

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Saioa Crespo Argia ikastolako irakaslea izan dugu. Tuteran ospatuko den Nafarroa Oinez festaz hitz egin dugu. Nafarroa hegoaldeko herria izanik, euskarak bertan duen presentzia indartzea dute helburu, eta jendearen babesa eskatu du.

Martin Garitano: “Presoekiko elkartasuna gure herrian ezin da delitutzat jo”

2013-10-17

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia izan dugu. Aieteko Bakearen Etxean egin dugu hitzordua. Izan ere, bi urte bete dira Aiete konferentzia egin zela. Bake garaiaz, egungo egoeraz eta etorriko denaz hitz egin dugu berarekin.

Iñigo Iturrate: "Logikoena litzateke sozialistekin aurrekontuetan akordioa lortzea"

2013-10-17

Gurean Gaur saioan elkarrizketa atalean, Iñigo Iturrate EAJko legebiltzarkidea izan dugu. Besteak beste, PP eta PSE-EErekin sinatutako itun fiskala izan dugu hizpide, eta estatus politiko berriaren gaia ere jorratu dugu.

 
bannerra

bannerra