Skip to main content
bannerra

Elkarrizketak

Adrian Zelaia: "Nahiz eta modu proportzionalean izan, presio fiskala denontzat igoko da"

2013-10-01

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Adrian Zelaia EKAI Center-eko ekonomialaria izan dugu. Eusko Jaurlaritzak eta hiru aldundiek sinatu berri duten itun ekonomikoaz aritu gara. Defizit muga malgutu ondoren, ekonomia suspertzeko aukerarik baden jakin nahi izan dugu.

Karmelo Landa: "Auzi hau irabaztekotan Euskal Herrian irabaziko dugu, mobilizazioaren bitartez"

2013-09-26

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Karmelo Landa eta Xabier De La Maza izan ditugu, 35/02 sumarioko  eta Segi auziko auzipetuak, hurrenez hurren. Urrian egingo den epaiketa zabalari begira jarri gara, eta argi adierazi dute Euskal Herrian bizi duen aro berria zapuztera datorrela.

Joseba Egibar: "Sozialistek ezker abertzalea umezurtz utzi dute"

2013-09-24

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Joseba Egibar EAJko legebiltzarkide eta GBBko presidentea izan dugu. Jeltzaleek eta sozialistek egindako itunaz aritu gara, zerga erreformaz eta gainontzeko alderdiekiko harreman zein balizko akordioez.

Iñaki Goirizelaia: "Aurrekontua mantentzen bada, 2014an ezinezkoa litzateke lanpostuak mantentzea"

2013-09-23

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea izan dugu. Unibertsitateak une honetan pairatzen dituen murrizketen inguruan hitz egin dugu berarekin. Aurten langileria mantentzeko apustua egin eta lortu dute baina 2014ko aurrekontuak, iazkoak bezalakoak izatekotan, ezinezkoa izango dela baieztatu du.

Joana Regueiro: "Bilboko Udalaren kudeaketa gardenaren mitoa erortzen hasi da"

2013-05-15

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Joana Regueiro Bilboko Sortu alderdiko kidea izan dugu. Bilboko Udalak ia 85 milioi euroko zorra duela salatu du Bilboko Sortuk. Honen aurrean, gardentasunean oinarritutako kudeaketaren idea bertan behera geratu dela salatu dute.

Paxkal Indo: "EH euskalduna nahi dutenak Senperera etorri behar dira"

2013-05-09

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Paxkal Indo Seaskako lehendakaria izan dugu. Maiatzaren 12an, igande honetan, ospatuko den Herri Urrats festaz aritu gara. Euskarak Ipar Euskal Herrian duen lekua eta behar duen babesa azpimarratu ditu.

 
bannerra

bannerra