Skip to main content
bannerra

Elkarrizketak

Peio Dufau: "Gure helburua da gizarteak erakustea ez gaudela ados gaurko politikarekin"

2014-02-20

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Peio Dufau Bake Bidea kolektiboko kidea izan dugu. Bakegintzaz eta datorren martxoaren 1ean egingo den Baionako Bake Forumaz hitz egin dugu berarekin. Bakea Bideak eta Lokarrik elkarrekin antolaturiko forumean nazioarteko hainbat adituk parte hartuko dute. Hala nola, Brian Currin eta Pierre Hazanek.

Josu Erkoreka: "ETAren desarmea argia izan behar da, behin betikoa"

2014-02-20

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea izan dugu. Gaurkotasun politikoari eutsi diogu. Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko kideak Euskal Herrira egingo duten bisitaz, eta egingo duten iragarpenaz aritu gara, besteak beste.

Iñigo Muguruza: "Aurten ez, baina 2015ean lanpostu gehiago sortuko dira"

2014-02-18

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Iñigo Muguruza Gipuzkoako Merkataritza Ganberako kidea izan dugu. Gipuzkoako ekonomiaren egoeraz hitz egin dugu berarekin. Pasa den urtea baino hobea izango da 2014a, iragarri dutenez. Ordea, aurtengo aurreikuspenak zeintzuk diren jakin nahi izan dugu. Bai enpresentzat, eta bai enpleguarentzat.

Txente Rekondo: "Europako hauteskundeetan izar mediatiko bat egongo da: eskuin muturra"

2014-02-17

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Txente Rekondo Nazioarteko gaietan aditua izan dugu. Mundura egin dugu, gertatzen denari errepaso bat emateko. Venezuela eta Siriako gatazkei tartea eskaini diegu. Italiak bizi duen egoera ere aztertu eta Ceutako etorkinen ezbeharra ere gogora ekarri dugu. Baina, batez ere, maiatzeko Europako Hauteskundeetaz aritu gara.

Joseba Permach: "Larria da Bellonen heriotzaren ostean EAJk adierazpenik ez egitea"

2014-02-13

Gurean Gaur saioko elkarrizketa atalean Joseba Permach Sortuko kidea elkarrizketatu dugu. Torturaz eta Arkaitz Bellonen heriotzaz ez ezik, ETAren agiriaz eta Nafarroako egoeraz hitz egin dugu berarekin. Gainera, aurkeztu berri duten "euskal bidea" eraikitzeko ekimenaren nondik norakoak azaldu dizkigu.

Baleren Bakaikoa: "Kooperatibismoaren aurkako izkutuko interesak daude"

2014-02-12

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean GEZKI, Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuko zuzendari Baleren Bakaikoarekin izan gara. Fagor Etxetresnak-en krisiak kooperatibismo ereduaren inguruan eragin duen zalantzaren aurrean zer gertatuko den argitu digu. Bestalde, ekonomia datu baikor txikiek krisi ekonomikoaren amaiera iragartzen ote duten argitu digu.

 
bannerra

bannerra