Skip to main content
bannerra

Elkarrizketak

Mikel Otero: "Frackingak ez du independentzia energetikoa ekarriko eta lanpostu gutxi sortuko ditu"

2014-02-12

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Mikel Otero Fracking Ez Araba plataformako kidea izan dugu. Europako Batzordeak fracking-ari mugak jartzeari uko egin dionean, zer eragin izango du horrek Euskal Herrian? Horri buruz, eta aferak gurean duen eraginaz hitz egin dugu berarekin.

Andoni Unzalu: "Oso zaila egiten zait sinestea kartzela barruan torturatzen dela"

2014-02-11

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Andoni Unzalu PSE-EEko kidea izan dugu. ETAren azken agiria, Bake ponentzia, torturen afera eta kartzela politika jorratu ditugu berarekin, besteak beste.

Itziar Idiazabal: "Frantziak Hizkuntza Gutxituen ituna onartzea, erabaki politikoa omen da"

2014-02-06

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Itziar Idiazabal Unesco Hizkuntza Katedrako koordinatzaile eta hizkuntza gutxituetan aditua izan dugu. Hizkuntza Gutxituen Europako ituna izan dugu ardatz. Frantzian gertatzen ari dena aztertu dugu berarekin, eta oro har euskararen egoeraz aritu gara.

Asier Vega: "Europan Iniziatiba Internazionalista gisako hautagaitza errepikatzea polita litzateke"

2014-02-06

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Asier Vega Alternatibako kide eta EH Bilduko batzarkidea izan dugu. Europako Hauteskundeei begira jarri gara, eta bestelakoez ere hitz egin dugu. Hala nola, bakegintza eta ekonomiaren egoera.

Jone Goirizelaia: "Froga perizialek inputazio gehiago ekar ditzakete, baita buruenak ere"

2014-02-03

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Jone Goirizelaia abokatua izan dugu. Cabacas auziaz hitz egin dugu, bera delako familiaren abokatua. Oraindik ere gizarteak ezagutzen ez dituen zenbait froga perizialen bitartez, inputazio gehiago izan daitezkeela esan zuen Goirizelaiak. Momentuz ezin du epaiketatik kanpo informazio gehiago eman baina airean utzi zuen inputazio horiek buruenak ere izan daitezkeela.

Angel Oiarbide: "Euskaldunok ez dugu geure buruan katalanek bezain beste sinesten"

2014-01-30

Elkarrizketa egin diogu Angel Oiarbide, Gure Esku Dago ekimenaren bozeramaileari. Ekainaren 8an Durango eta Iruñea batuko dituen giza katearen nondik norakoak azaltzearekin batera, Gure Esku Dago ekimenaren berri eman digu.  Euskaldunok katalanekin alderatuz erabakitzeko eskubidearen alde dugun grinaren inguruan ere hausnarketa egin dugu.

 
bannerra

bannerra