Skip to main content
bannerra

Elkarrizketak

Laura Mintegi: "Nola da posible PSE ez egotea 'Bakea eta Konponbidea' bezalako lelo baten atzean?"

2014-01-29

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Laura Mintegi EH Bilduko legebiltzarkidea izan dugu. Gaurkotasun politikoari eutsi diogu. Ekonomiaren egoera errepasatzearekin batera, bakegintzaz aritu gara.

Saioa Iraola: "Abortuaren erreformaren aurrean jendeak desobedientzia jarrera hartu beharko luke"

2014-01-27

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Saioa Iraola Bilgune Feministako kidea izan dugu. Abortuaren lege erreformaz hitz egin dugu berarekin; zein eragin izango duen, zer zehazten duen, eta zein irtenbide izango duen, besteak beste.

Egoitz Askasibar: "Ofizialtasuna nahi bada zergatik ez dute hori instituzioetara eramaten?"

2014-01-24

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Egoitz Askasibar ESAIT taldeko kidea izan dugu. 2020ko Eurokopa Futbol Txapelketari begira, San Mames Barrian jokatzeko aukerak sortu du eztabaida. Euskal Herriko selekzioak parte hartzea aldarrikatu du ESAITek, eta bestela uko egitea. Eusko Jaurlaritza ofizialtasunaren alde agertu da, baina ez du argi utzi zer egingo duen horretarako. Horri buruz hitz egin dugu Askasibarrekin.

Iñaki Errazkin:"Gauzak ongi egiten badira erraustegiak ez du atzera bueltarik"

2014-01-23

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Gipuzkoako Lurralde Antolaketa eta Ingurumen diputatu Iñaki Errazkin izan dugu. Hondakinen aferaz hitz egin dugu berarekin. Zabortegien etorkizuna eta erraustegia izan ditugu hizpide, besteak beste.

Joseba Egibar: "PPk eta PSEk bake lantaldean izango zirela hitz eman ziguten"

2014-01-22

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Joseba Egibar EAJko legebiltzarkide eta GGBko presidentea izan dugu. ETAren barne oharra, Eusko Jaurlaritzaren eta ezker abertzalearen arteko harremana, Bilboko manifestazioa eta Bake eta Bizikidetza lan taldea izan ditugu hizpide.

Pernando Barrena: "Bakeak iritzi eta alderdi guztiak behar ditu"

2014-01-21

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Pernando Barrena Sortuko kidea izan dugu. Gaurkotasun politikoa errepasatu dugu berarekin. Besteak beste, filtrazio bidez iritsi den ETAren adierazpena eta ezker abertzaleak EAJrekin duen harremanaz Bilboko manifestazioaren ondoren.

 
bannerra

bannerra