Skip to main content
bannerra

Elkarrizketak

Koldo Tellitu: "LOMCEren eragina saihesteko tresna indartsuak behar ditugu: lege propioa"

2014-01-17

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria izan dugu. Matrikulazio kanpaina berria ezagutzearekin batera, LOMCE legeaz eta hezkuntza alorraren egoeraz aritu gara berarekin.

Itxaso Atutxa: "Ezker abertzaleak egindako aldaketa metamorfosi osoa izan da"

2014-01-16

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Itxaso Atutxa EAJren Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria izan dugu. Patxi Lopezek EAJri egindako kritikak izan ditugu abiapuntu. Era berean, jeltzaleek ezker abertzalearekin duten harremana, Bilboko manifestazioaren ondorena eta Bake eta Bizikidetza planaren norabideaz aritu gara.

Pello Urizar: "Ez dugu frontea osatu nahi EAJrekin baina bai elkarlana alderdi guztiekin"

2014-01-15

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Pello Urizar EH Bilduko legebiltzarkidea eta EAko idazkari nagusia izan dugu. Gaurkotasun politikoaz aritu gara berarekin. Bilboko manifestazioaren ondorengo egoerari erreparatu diogu.

Maiorga Ramirez: "Espetxe politikaren amaieraren aurrean kokatzen gaitu larunbatekoak"

2014-01-14

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Maiorga Ramirez Nafarroako Bilduko parlamentari eta EAko kidea izan dugu. EPPK-ko bitartekarien espetxeratzeaz, Bilboko manifestazioaz eta Nafarroako egoeraz hitz egin dugu berarekin.

Asier Blas (Politologoa): "Sezesio prozesu guztiak krisi garaietan gertatu dira"

2014-01-14

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Asier Blas politologoa izan dugu. Independentzia prozesuen inguruan hitz egin dugu berarekin. Askok uste dutenaren kontra, krisiak independentzia prozesuetarako bidea irekitzen duela uste du Blasek, are gehiago, une aproposena dela baieztatu du.

Elkarrizketa | Amets Martinez (Tantaz Tanta)

2014-01-10

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Amets Martinez Tantaz Tanta ekimeneko ordezkaria izan dugu. Urtarrilaren 11ko mobilizazioa debekatu aurrez hitz egin dugu berarekin, eta nahiz eta gertatu denaren baloraziorik ez eman, azken asteetan egin duten lanari buruz aritu gara berarekin.

 
bannerra

bannerra