Skip to main content
bannerra

Elkarrizketak

M. E. Arrizabalaga: "Cabacas auzia larria eta tristea izan da, eta erantzukizunak zuritu behar dira"

2013-12-17

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Maria Eugenia Arrizabalaga EAJko ordezkaria izan dugu. Gaurkotasun politikoari heldu diogu. Ekonomiaren egoeraz, bakegintzaz eta estatus politikoaren inguruan hitz egin dugu berarekin. Cabacas auziari ere tartea eskaini diogu.

Marcos Nanclares: "Arrazakeriaren adibide dira Espainiaren eta Frantziaren atzerritarren legeak"

2013-12-16

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Marcos Nanclares Gipuzkoako Foru Aldundiko Aniztasun zuzendaria izan dugu. Gipuzkoako egoeraz hitz egin dugu berarekin, baita Euskal Herrikoaz eta nazioartekoaz ere.

Iñaki Egañarekin "Euskal Herriaren historia laburra" hizpide

2013-12-12

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Iñaki Egaña historialaria izan dugu. Duela gutxi "Euskal Herriaren historia laburra" izeneko liburua kaleratu du eta lehenengo gizakietatik hasita gaur egungo egoera politikora bitartean, Euskal Herriaren historiaren errepasoa egin du. Pasarte garrantzitsuak gogora ekarri ditugu bere laguntzaz.

"Herritmo" ikuskizunaren sortzaileekin izan gara

2013-12-11

Oreka Tx, Kukai eta Kalakan taldeek elkarlanean egindako "Herritmo" ikuskizuna estreinatuko dute asteburuan Bilboko Arriaga antzokian. Musika eta dantza oinarri dituen emanaldiaren xehetasunak ezagutu nahi izan ditugu. Herria eta erritmoa, bat eginda.

J. F. Azurmendi: "Agirre erbestean zenean antikomunismoa zabalduta zegoen abertzaleen artean”

2013-12-10

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Jose Felix Azurmendi kazetaria izan dugu. Berriki Vascos en la Guerra Fría, ¿víctimas o cómplices? (Gudaris en el juego de los espías) izenburupeko liburua argitaratu du Jose Antonio Agirre erbestera joan zenetik hil arteko epean kokatzen den kronika. Liburuaren mamia sobera aurreratu gabe, jasotzen duenaz hitz egin dugu berarekin. 

Iñigo Lamarca: "Torturaren gaian pauso txikiak eman dira, pauso inportanteenak falta dira"

2013-12-09

Gurean Gaur saioko elkarrizketa atalean, Iñigo Lamarca Arartekoa izan dugu. Askotariko gaiez hitz egin dugu berarekin, eta tartean, Cabacas auzia eta Herritarren Segurtasunerako legearen aldaketa izan ditugu hizpide.

 
bannerra

bannerra